Joxemiel Bidador pastorala Iruñean antzeztuko dabe zapatuan

Bizkaie! 2015-10-06 11:15   Kulturea

Gazte hil zan Joxemiel Bidador (1970-2010) baina ondare zabala eta jarrera eredugarria itxi zituan. Haren bizitzeari buruzko pastoral bategaz omenaldia egingo deutsie Nafarroako kultur munduak eta euskalzaleek zapatuan. Zuberoako tradizinoari kasu eginaz eratu dabe ikuskizuna eta, ganera, astean zehar be ekitaldi ugari egongo dira, Bidadorren lana gogora ekarteko. Sarrerak agortu egin dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ana Maria Matute gogoan Bilbon

Bizkaie! 2015-10-06 11:10   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Eztabaidak Literatureagaz ekimenak Rosa Regas idazle kataluniarraren eta Maria Paz Ortuño, editorea eta Bartzelonako Unibersidade Autonomoko irakaslearen arteko barriketaldia iragarri dau urriaren  6rako, Bidebarrieta Kulturgunean. Saioan, Ana Maria Matute izango dabe ardatz eta berbagai. Moderatzaile lanak, barriz, Idoia Jauregi kazetariak egingo ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txakolinaren erromeria egingo dabe Bilbon urriaren 11n, Txikiteroen Jaiaren barruan

Dabi Piedra 2015-10-05 14:32   Jan edanak

Urtero legez, urriaren 11n, Begoñako Amaren egunean, Txikiteroen Jaia egingo dabe Bilbon. Zazpi Kaleetan dagoan Ama Birjinaren irudian lora-eskaintzea egongo da eta abesbatzak ibiliko dira kalerik kale. Horrezaz gan, Ohorezko Txikitoa sariak emongo deutsez Alvaro Garrido sukaldariari eta Vicrila enpreseari. Aurten, txakolinari garrantzia berezia emongo deutsie. Holan, Txakolinaren erromeria antolatu dabe eta urteko lehenengo muztioa aurkeztuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gernikako Jai Alai frontoiaren arkitekturearen balioa nabarmendu dau Docomomo Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-05 12:17   sariak-autortzak

Kirol arloan daukan garrantziaz ganera, Gernikako Jai Alai eraikin nabarmena da arkitekturearen ikuspegitik be. Arkitekturearen Nazinoarteko Egunean bertan, Docomomo Fundazinoak errekonozimendua egin deutso zesta-puntearen katedralari eta Euskal Herriko Arkitektuen Alkargoa fundazinoak emondako oroigarria ipini dau frontoiko horman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Adin-adin' , bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua martxan dago

Bizkaie! 2015-10-05 10:40   Bertsolaritzea

Bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua da Adin-adin eta Gipuzkoako edadekoen 11 egoitzetan gauzatuko da; bertso saio bereziak antolatuko ditue Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarko final zortzirena

Bizkaie! 2015-10-05 10:09   Bertsolaritzea

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarren jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Elgoibarren lortu dauen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da zemendiaren 8an Eskoriatzan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindino erabakiteko dagozan beste hiru bertsolarigaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikuspegi arkitektonikodun eskulturak Bilbao Arten, Iago Rey de la Fuenteren erakusketan

Bizkaie! 2015-10-02 15:16   Kulturea

'Matriz' izeneko erakusketea zabaldu dau Bilbao Arte fundazinoak, Bizkaiko uriburuko Urazurrutia kalean daukan egoitzan. Urriaren 23ra arte, Iago Rey de la Fuente zarauztarraren eskulturak ikusi ahal izango dira bertan. Bilbao Arteren artista egoiliarra izan zan Rey 2014an eta bere sorkuntza proiektuaren emoitzea da 'Matriz', fundazinoaren ekoizpen propioko erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Orain dala hamarkada batzuetako umeen denporapasak, Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2015-10-02 10:19

Ume eta nerabeen saileko objektuen funtsaren zati bat argitara ekarri dau Euskal Museoak, 'Kolore-lilurak' izenburuko erakusketa barrian. Paperezko altxor txikiak dira, 1900 eta 1975 urteen arteko ume eta gaztetxuek jolasteko erabilten zituenak: Kromoak, ebakinak, komikiak eta irudiak. Urtarrilaren 31ra arte ikusi ahal izango da erakusketea. Ganera, bisitaldi gidatuak eta tailerrak egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Makinatxu bat ekitaldi Bilboko Funikularraren mendeurrenaren harian

Bizkaie! 2015-10-01 17:41

Helburua da funikularrak 1915eko urriaren 7an egin eban lehenengo bidaia gogoratzea, eta aldi berean, aitatutako auzoen bizimoduagaz hain lotuta dagoan garraiobide berezi honen momentu batzuk berreskuratzea. Horregaitik, argazkien erakusketea, bideoak, berbaldiak, lehiaketak eta erromeria bat be antolatu ditue, inguruko auzokideei ospakizun horren inguruan batzeko aukerea emoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aiko taldea, hamar urte jentea jantzan jarten

Bizkaie! 2015-10-01 14:32   Kulturea

Dantzaldi Ibiltariaren ikasturte barri honek Aiko taldearen 10. urteurreneko ospakizuna izango dau mugarri. Kolektibo honek jantza tradizionala ikasi, irakatsi, balorau eta disfrutetako estilo barri bat finkatu dau. Hamarkada honetan, 4.000 persona inguruk parte hartu dabe taldeak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean antolatu dituan ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emonalditan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itxurakerien inguruko disko barria aurkeztu dau Larregik, 'Pantomima'

Dabi Piedra 2015-10-01 14:14   Musikea

2014ko Banden Lehia irabazita, talde arratiarrak Bilbao BBK Live-n jo eban eta diskoa argitaratzeko aukerea be irabazi eban. Horixe da, beraz, Pantomima diskoaren jatorria (Baga-Biga). Bere ibilbideko bigarren diskoan, Larregik soinu argiagoa eta zuzenagoa bilatu dau, punkaren eta rockaren arteko eremuan dagozan doinuakaz. Gizartean guzurrak eta itxurakeriak daukan leku zabala agirian itxi nahi izan dau laukoteak oraingoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

10 urteko etenaren ostean, Peiremans+ taldea zemendiaren 5ean itzuliko da

Bizkaie! 2015-10-01 12:57   Musikea

Diskoa argitaratu ebenetik hamar urte pasau diranean bueltan da Peiremans+; bira laburra be iragarri dabe eta kontzertuak emongo ditue Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Tolosan, hain zuzen be. Datorren zemendian hasiko dira zuzenekoakaz eta Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dabe birako lehenengo kontzertua, zemendiaren 5ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mapak, argazki zaharrak eta historia, urrian Durangoko Arte eta Historia Museoan

Bizkaie! 2015-10-01 11:07

Gerediaga alkarteak 50. urteurrena ospatzen segiduten dau eta urrian hiru proposamen eroango ditu Durangoko Arte eta Historia Museora. Batetik, Durangaldeko mapei buruzko erakusketea egongo da ikusgai. Bestetik, 'Zuri-beltzean klik' argazki zaharren erakusketea eroango dabe museora. Amaitzeko, Merinaldeko historian sakontzeko berbaldi-zikloa eratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubin itzultzaileak irabazi dabe I. Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Bizkaie! 2015-10-01 10:43   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak aurten sortu daben Itzulpen Saria banatu dabe bart, Itzultzaileen Nazinoarteko Egunean. Jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen lan bat saritzeko asmoz sortutako saria da eta, bart jakinarazo dabenez, Galiziako Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubín itzultzaileak irabazi dabe aurten, Tempo de exilio Joseba Sarrionandiaren poema bildumaren galizierarako itzulpenagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herria Museoko 'Bartzelonako Gernikak' erakusketako katalogoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-10-01 10:16   Kulturea

Gernikako bonbardaketea gogoan hartzeko orain dala zortzi urte uri horretako Euskal Herria Museoan ekitaldi ugari egiten hasi ziran. 'Bartzelonako Gernikak' erakusketea programazino horri batu jakon apirilean eta orain katalogoa atara dabe. Xabier Saenz de Gorbea erakusketearen komisarioa oraintsu hil da eta haren borondateari kasu eginaz atara dabe argitalpena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EIZIEren aldarria Itzulpengintzearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2015-09-30 17:52   kulturbiz

Itzulpenaren garrantzia dinogu, bete-betean uste dogulako kulturan aurrera egiteko, kulturea garatzeko, jakintzan eta komunikazinoan aurrera egiteko ezinbestekoa dala itzulpenaren alorrari zor jakon arreta eta baliabideak emotea. Nekez egingo dauelako aurrera inork gaur egungo munduan itzulpenari behar besteko garrantzia emon barik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kilometroak 2015era bizikletaz joateko deia egin dabe antolatzaileek

Bizkaie! 2015-09-30 15:05   Euskerea berbagai

Kilometroak 2015ek bizikleta martxa bat antolatu dau datorren domekan, urriaren 4an, Usurbil inguruko herritarrak bizikletaz joan daitezan, Donostia eta Usurbil lotzen dituan bidegorria aprobetxauta. Idiazabalgo AMPO enpreseak babestu dau martxea, eta Rural Kutxak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoak eta Kalapie bizikleta alkarteak lagundu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Joseba Jaka bekea abian jarri dau barriro Elkar Fundazinoak

Bizkaie! 2015-09-30 10:48   kulturbiz

Orain, 2016an 20 urte beteko dira Joseba hil zala eta haren oroigarri eta gorazarre egiteko asmoz barriro jarri dabe martxan bekea. Lehen bezela kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratibea (Eleberria edo ipuin bildumea) euskeraz laguntzeko izango da eta bi urterik behin egingo dan deialdi bakotxean zehaztuko da bekea zein eratako sormen lanak laguntzeko izango dan, literaturea, musikea edo beste kultur eremu bat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EH Sona jaialdiak euskal musikea ezagutzera emongo dau Katalunian

Bizkaie! 2015-09-30 10:22   Musikea

Euskal doinuak Bartzelonara eroaten dituan ekimenak 18. edizinoa beteko dau aurten. Urriaren 30etik zemendiaren 27ra egingo dabe EH Sona jaialdia. Bertoko musika-talde eta bakarlariak ez eze, euskal gastronomia eta ohiturak be eroango ditue Kataluniara. Besteak beste, Oskorri egongo da EH Sonan, despedidako birearen barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)