Topikoaren atzeko Azkue argitara ekarri dau Jurgi Kintanak
2015-11-05 13:50 Euskerea berbagaiResurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864- Bilbo,1951) euskaltzale, ikerlari eta idazlearen inguruko liburua argitaratu dau Jurgi Kintanak, Azkue, bilbotar ezezaguna (Erein). Bilboko Udalaren Unamuno Saiakera Saria irabazi dau. Azkueren lana ezezaguna da, bere sasoiko beste autore batzuenaren aldean eta, ganera, topikoz betetako irudia baino ez jaku heldu. Horri bueltea emotera dator liburua.
Zemendiaren 26tik abenduaren 1era Bilbon ospatuko dan VI. AzPLAY lehiaketeak 27 bideo-joko aurkeztu ditu
2015-11-05 11:03 kulturbizVI. AzPLAYko finalistak aurten aurkeztutako 158 lanen artean aukeratuak izan dira, igaz baino 47 gehiago eta tartean 14 euskal joko dagoz. Lehiaketearen helburua bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean lan onenak saritzea eta ezagutarazotea da.
Olaeta Balletak 'Itzulera' eta 'Jaietan' lanek osotutako programa bikotxa estreinauko dau Arriaga Antzokian
2015-11-05 09:47 KultureaItzulera Kirmen Uribe idazlearen jatorrizko idean oinarritzen da. Koreografia Asier Zabaletarena da eta Juan Carlos Perez arduratu da musikaz. Ganera, Josu Camara antzezleak parte hartzen dau.
Jaietan, barriz, Olaeta Balleten idea da eta koreografia Mari Carmen Muñozek eta Jone Goirizelaiak atondu dabe. Pieza honetako musikea askotarikoa da, Kepa Junkera eta Jose Luis Franco lako artista ezagunen lanak eta musika herrikoiak entzuten diralako.
Eraldatuta dator Sorkunen musikea 'Ziklomorphosia' disko barrian
2015-11-04 14:25 MusikeaJazz, funk eta soul estiloak dakarz Sorkun Rubiok bere lan barrian, pop edo reggae moduko musiken ikutuagaz. Hamar kantako bilduman, baina, zaleek aldaketea nabarituko dabe, estiloaren aldetik jauzia dakarrelako Ziklomorphosia honek. Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez lako kolaboratzaileen laguntzinoagaz, bere ahots indartsuari etekina ataraten deutso abeslari gipuzkoarrak.
'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak hartuko dau Bidebarrietako liburutegia zemendiko eguenetan
2015-11-04 11:07Emakumeek zientziari egin deutsen ekarpena nabarmentzeko antolatu dau zikloa Bilboko Udalak, EHUgaz alkarlanean. Bosgarren edizinoa da aurtengoa. Lau berbaldi egongo dira, zemendiko lau eguenetan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. 'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloko lehenengo hitzordua hilaren 5ean izango da, medikuntzan doktorea dan Elena Aldasororen eskutik.
'Euskaldun hazi Nafarroan' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurri leiteke
2015-11-04 09:21 Euskerea berbagaiPaula Kasaresek Nafarroako Unibersidade Publikoan, NUPen, 2013an aurkeztu eban tesia jasoten dau Euskaldun hazi Nafarroan, euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan argitalpenak. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren webgunean konsultau ahal izango da lana, Akademiak iragarri dauenez. Liburua irakurteko loturea, hemen.
Kolaboratzaile ugariren babesa euki dau Josu Bergarak 'Kanta txikien indarra' diskoan
2015-11-03 12:58 MusikeaHamar abesti barri eta aurreko diskoetako beste lau sartu ditu Josu Bergarak bere lan barrian. Kanta txikien indarra (Taupaka) diskorako, musikari eta artista ugariren laguntzinoa euki dau eta, holan, kantautore izateari itxi barik, banda itxura handiagoa hartu dau bere lanak. Zuzenekoetarako be, formatu txikiko (Bergara eta beste kide bi, akustikoan) eta formatu handiko emonaldiak aurrikusi ditu.
VII. Banden Lehiako finalean izango dira Ozhen, Begiz Begi, Desore eta Yoko Out
2015-11-03 11:33 MusikeaBanden Lehiako zazpigarren edizinoko finalean, beraz, hiru talde bizkaitar eta lapurtar bat izango dira oholtza gainean. Epaimahaiak aukeratzen dauen taldeak disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jasoko dau saritzat.
Etorkizun handiko jantzari bizkaitarrak, 'Izena duenak izana du' galan izango dira abenduan
2015-11-02 16:26 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren bekadun diran jantzari gazteak izango dira gala horretako protagonistak. Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztuko dabe Izena duenak izana du balet ikuskizuna, abenduaren 22an. Toti Martinez de Lezea idazleak egin dau galearen gidoia eta Jon Ugarriza izango da zuzendari artistikoa. Jantzari gazteei laguntzen, Lucia Lacarra gipuzkoarra eta Marlon Dino albaniarra egongo dira oholtzan.
Zemendiaren 6tik 7ra, 24 Ordu Digitalean Elorrion
2015-11-02 14:26 BarriakZemendiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 ordu pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Izenak berak dakarrenez, Arriolako X. Film Laburren Lehiaketan lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek.
Aurrekoak baino disko neurtuagoa dakar Izaki Gardenak-ek, 'Aurri gara'
2015-11-02 14:17 MusikeaIzaki Gardenak taldearen bigarren disko luzea da Aurri gara (Elkar). Taldearen betiko nortasunari eutsita, kantu eder eta malenkoniatsuak topauko doguz bertan. Koherentziaren bila, taldea, eta bereziki Jon Basaguren abeslaria, neurtuago agiri dira oraingo honetan eta musika-estiloak ez ditue muturrera eroan nahi izan. Gure soinua, 'Izaki soinua', lortu dogulakoan nago, adierazo dau Basagurenek Bilbon egindako aurkezpenean.
Pop-rock melodikora jo dau Enkorek hirugarren diskoan, baina arimea manteniduta
2015-11-02 13:45 MusikeaHamar abestiko bildumea da Enkore talde bilbotarraren hirugarren diskoa, E izenekoa (Baga-Biga). Aurreko lanetako doinuak aldatu ditue eta, oraingoan, pop-rock melodikora gehiago hurreratzen dan soinua dakarre, baina kanta jantzagarriak erabat ahaztu barik. Letretan aurrerapausua egin dau Enkorek, barru-barrutik idatzitakoak dira eta. Edozelan be, E-n Enkoreren betiko arimea gorde dabela ziurtau dabe taldekideek.
57. PreZinebi zemendiaren 6tik 13ra
2015-11-02 11:38 BarriakPreZinebik aurten zinema eskolek egiten daben lanaren erakusketea, ZinebiExpress lehiaketea, edo Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga lako profesionalakaz, Ingelesa ez dan beste Hizkuntza Batean egindako lan onenaren Oscar saria jasoteko Espainiako Zinema Akademiak proponidu dauen euskeraz egindako Loreak (2014) lehen filmaren, zuzendariakaz, izango dan topaketea jasoko ditu.
Afrodita argazki sariketea martxan ipini dau Hegoak alkarteak
2015-11-02 10:28Nortasun eta aniztasun afektiboagaz lotutako alderdiren bat erakusten daben argazkiek parte hartu ahal izango dabe Afrodita Sarietan. Irudiak bialtzeko epea zabaldu dabe dagoeneko, abenduaren 1era arte. Bakotxak hiru argazki bialdu leikez gehienez. Hegoak alkarteak azaldu dauenez, lan onenakaz erausketea egiteko asmoa daukie.
Gorka Urbizu: 'Gauzak mimo handiz egin eta sen musikalari jarraitzen saiatzen gara'
2015-11-02 09:53 BarriketanBerri Txarrak eta Peiremans + taldeetako kidea
Nahikari Gabilondo eta Ander Lizarralde nagusitu dira astegoieneko final laurenetan
2015-11-02 09:26 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final zortzirenak jokatu dira astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin. Nahikari Gabilondo Zestoan eta Ander Lizarralde Ormaiztegin nagusitu dira.
Eskena alkarteak 20. urteurrena ospatuko dau hileon, topaketa, dokumental eta abarregaz
2015-11-02 09:19 KultureaEuskadiko Antzerki Ekoizle Profesionalen Alkarteak, Eskenak, hamarkada bi bete ditu eta jarduera nagusi bigaz ospatuko dau urteurrena hileon: Batetik, Ramon Bareak zuzendutako dokumentala aurkeztuko dabe eta, bestetik, topaketea egingo dabe politikariakaz, sektorearen bideragarritasunaz jarduteko. Bide batez, alkartearen webgunea barritu dabe.
Kantu inprobisaduaren jardunaldia egingo dabe Bartzelonan zemendiaren 6 eta 7an, bertsolariak bertan dirala
2015-10-30 14:09 BertsolaritzeaOrain dala aste batzuk Leonen egin zan moduan, oraingo honetan Bartzelonan batuko dira kantu inprobisadua daukien kulturetako ordezkariak. Kanariar Uharteetako verseadoreak, Kataluniako glosadoreak eta Euskal Herriko bertsolariak egongo dira. Zemendiaren 6an eta 7an, erakustaldi bitan eta berbaldi baten parte hartuko dabe euskal ordezkariek. Europa Bat-batean egitasmoaren barruan eratu dabe topaketea.
Alessandra Torresek Bilboko egonaldian sortutako obrak ipini ditue Bilbao Arten
2015-10-30 12:59 KultureaPropriozepzioa izenburuko erakusketea zemendiaren 20ra arte ikusi ahal izango da Bilbao Arteren egoitzan, Urazurrutia kalean. Bilbon egindako sei hileko egonaldian sortutako artelanak erakusten ditu bertan Alessandra Torres amerikarrak. Bere gorputza da lanotako protagonista nagusia, izan be, ingurunea ulertzeko bere gorputz guztia erabilten dau artisteak. Bilbo be bada erakusketan protagonista, Torresen eta uriaren arteko hartu-emona da ardatzetako bat.
Gaur, urriak 30, beteko dira 50 urte lehenengo Durangoko Azokea antolatu zanetik
2015-10-30 10:18 KultureaHasierako edizino hareetan Azokea ez zan abenduan antolatzen, Domu Santu egunaren bueltan baino, hau da, urriaren amaieran eta zemendiaren hasieran. Lehenengo edizinoa, 1965. urtean, urriaren 30ean hasi eta zemendiaren 1ean amaitu zan. Andra Mari eleizpea izan zan hautatutako lekua, eta bertan egin zan 1974ra arte.


























