Zemendiaren 22an kontzertu bi eskaini eta agur esango dau betiko Oskorri taldeak

Bizkaie! 2015-11-20 14:27   Musikea

Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak aspaldi ekin eutson Hauxe da despedidea agurreko bireari (Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Bartzelona, Iruñea eta Bilbo) eta datorren domekan, sarrera guztiak aspaldi agortuta, Bilboko Arriagan emongo dituen zuzenekoak (12:30ean eta 19:00retan) azken aukerea izango dira taldea lanean ikusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Zinebiren Sari Nagusia

Bizkaie! 2015-11-20 13:30   Barriak

Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sari Nagusia. Zortzi minutu baino apur bat gehiago irauten dauen eta Isabel Herguera zuzendariak egin dauen Amore d'inverno (2015, Euskadi), animazinozko lanak irabazi dau, barriz, Euskal Zinemearen Sari Nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aldaketak dakarz Ken Zazpik 'Phoenicoperus' disko barrian

Dabi Piedra 2015-11-20 13:14   Musikea

Fenix hegaztiaren antzera, bere errautsetatik berbiztu nahi izan dau Ken Zazpik eta, holan, 20 urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean,  hutsetik hasi nahi izan dau. Orain arteko inertzietatik kanpo, taldeak bere soinuaren bilaketan sakondu dau, Ricky Falknerren laguntzinoagaz. Phoenicoperus diskoan (Elkar), letrak idazteko kolaboratzaile barriak euki ditue: Harkaitz Cano, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Lander Garro.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bidaiarien Txokoa' ekimenak berbaldiak, dokumentalak eta musikea eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2015-11-20 11:58

Bilboko Udaleko Kultura Sailak bidaien eta abenturearen hurreko ikuspegia eta desbardina eskainiko dau, barriro be, zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, Bidaiarien Txokoa programearen bitartez, berbaldi, dokumental eta musikearen bitartez. Barrikuntza legez, ohikoa dan Begoñako uri zentroagaz batera, Santutxukoa be izango da egitasmoaren hamabigarren edizinoko ekintzen agertokia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko XIV. Komiki Azokea domekara bitartean

Bizkaie! 2015-11-20 09:39   Kulturea

Getxoko XIV. Komiki Azokea zemendiaren 20tik 22ra ospatuko da eta bisitariek 60 salmenta postu topauko ditue Areetako Geltokia plazako karpan; egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gotzon Barandiaranek eleberri barria aurkeztu dau, 'Gidariaren okerra'

Bizkaie! 2015-11-19 16:46   Kulturea

Nobelan bahiketa baten historia kontetan dau Gotzon Barandiaran idazle bizkaitarrak. Fikzinozko gertakarien bidez, egiaren, egia kontetearen eta jakitearen inguruan gogoetea egin nahi dau. Susa argitaletxeagaz plazaratu dau Barandiaranek bere bigarren eleberria dan Gidariaren okerra hau (Errotik argitaratu eban 2010ean; poesia liburu bi be badaukaz). 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da ‘Esna’, Esne Beltza taldearen disko bikotxa

Bizkaie! 2015-11-19 14:20   Musikea

Esne Beltzaren estilo eta nortasunari eutsiz, estilo aniztasuna da nagusi oraingoan be, kunbia, reggaea, porrusaldea eta barrikuntza legez baita runba bat be; hain zuzen be, El Canijo de Jerez eta La Pegatinako Rubenegaz alkarlanean egindako Sueños de color da lehenengo singlea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarra Bilbon dago, Zinebiren Ohorezko Mikeldia jasoteko

Dabi Piedra 2015-11-19 14:19   Barriak

Hiru Ohorezko Mikeldi emongo ditu aurtengo edizinoan Zinebik, Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak. Aki Kaurismaki zinemagile finlandiar ospetsuak jasoko dau horreetako bat, barikuan egingo dan ekitaldian. Agerraldia egin dau Bilbon eta gaur eguneko zinemagintzeari kritikea egin deutso, batez be Hollywoodekoari. Zinebin saria jasotea pozgarria dala eta euskaldunen eta finlandiarren artean antzekotasunak ikusten dituala adierazo dau Kaurismakik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

John Tejadaren musika elektronikoa zemendiaren 20ko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2015-11-19 13:33   Musikea

Zemendiaren 20an, barikuan, John Tejada eta Javier Franco izango dira Art After Dark saioaren protagonista Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan. Tejada orkestra-zuzendari baten eta soprano entzutetsu baten semea da eta Franco, barriz, Fever aretoaren sortzaileetako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Musikea entzun eta ikusi leiteke 'Korrontzi Dantzan' diskoan

Bizkaie! 2015-11-18 13:01   Musikea

Korrontzi musika taldearen doinuei koreografiak gehitu deutsiez eta emoitzea, Korrontzi Dantzan izeneko diskoa da (Baga Biga), CDa, DVDa eta liburutxua dakarzan lan zabala. Doinuak entzun ez eze, jantzak ikusi leitekez eta koreografiak ikasteko gidea be sartu dabe. Korrontzi Dantzan bireak, ganera, herririk herri eroango dau taldea, Euskal Herriko eta kanpoko jantza taldeakaz hasi dauen alkarlanaren bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal filmak, LGTB gaietako hiru zinemalditan irabazle

Bizkaie! 2015-11-17 16:34   Barriak

Asteburu oparoa euki dau euskal zinemagintzeak, izan be, LGTB gaien ganeko hiru zinemalditan euskal filmak saritu ditue. Kepa Errastiren Aitona mantangorria Madrilgo Lesgaicinemad jaialdiko film laburrik onena izentau dabe. Roberto Castonen Los tontos y los estupidosek publikoaren saria irabazi dau Barin. Eta Mikel Ruedaren A escondidas film luzeak epaimahaiaren aitamena jaso dau Marseillan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

80ko hamarkadako ‘Justin Hiriart’ komiki albuma berrargitaratu dau Erein argitaletxeak, euskeraz

Bizkaie! 2015-11-17 13:20   Kulturea

1982 eta 1988 urteen artean egin zan Justin Hiriart, eta bost alek osotu eben, nahiz eta hareetatik hiru besterik ez ziran argitaratu album-formatuan. Orain, barriz, 30 urte baino gehiago pasau ostean, eta edizino zaindu batean, Erein argitaletxeak euskeraz eta gidoilariak sortutako Harriet Edicionesek gazteleraz edizino bakarrean argitaratu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Goseren azken lanak Kaliforniako Akademiaren zemendiko disko onenaren saria jaso dau

Bizkaie! 2015-11-17 09:40   Musikea

Gose taldearen Gose IIIII (Jangura produkzinoak) diskoak Kaliforniako Akademia Musika Sarietan, Dance / Elektronika mailan zemendiko disko onenaren saria irabazi dau, taldeak berak baieztatu dauenez. Ezohiko konposaketa eta gaitasun bat erakutsiz, Gosek lan ikusgarria osotu dau, Dance Elektronika originala sortuz, adierazo dau Akademiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zirkozaurre guneak lau urte bete dituala ospatuko dabe hilaren 24an

Bizkaie! 2015-11-17 09:28   kulturbiz

Zirkuko arteen munduan dabilzanen topalekua da Zirkozaurre eta dagoeneko lau urte bete ditu proiektuak. Hori ospatzeko, jaialditxua egingo dabe zemendiaren 24an, martitzena. Bide batez, egoitza barria inaugurauko dabe, Deustuko Erriberan. Akrobaziak eta umorea ez dira faltako ekitaldi berezi horretan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Clara Usón idazle bartzelonarrak 'Valor' eleberria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 12:03   kulturbiz

Clara Usón idazle katalanaren Valor izeneko nobela barriaren aurkezpen ekitaldia egingo dabe gaur, hilak 16, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean. Aurkezle lanak Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak egingo ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Malachi Estereo, The Flying Scarecrow eta Opatov dira 27. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2015-11-16 11:03   Musikea

Sariei jagokenez, Malachi Estereo talde katalanak 2.200 euroko saria jaso dau; Metal modalidadean, barriz, The Flying Scarecrow bizkaitarrak nagusitu dira (5.500 euro eta Azkena jaialdian joteko aukerea irabazi ditue); eta Pop eta rock kategoriako finala, zapatuan izan zan eta sari nagusia Bartzelonako Opatov taldeak eroan eban (5.500 euro).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Hearthstone' bideojokoko munduko jokalari onenak Bilboko Gamegune 2015ean batuko dira

Bizkaie! 2015-11-16 09:37

Hamabosgarren urtez egingo dan Gameguneko protagonista izango da Blizzard Entertainment konpainiak garatutako Hearthstone: Heroes of Warcraft jokoa. Mundu osoko 30 miloe jokalari baino gehiagok parte hartzen dabe karta-joko birtualean, estrategia eta subertea bateratuz. Interneten ikusle gehien dituan estrategia-jokoa da, izan be, munduko bideojoko-ikusleen % 11 erakarten dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bernardo Atxagak zuzentzen dauen Erlea 9 aldizkaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-13 14:47   kulturbiz

Honen ondoren 10. zenbakia, azkena, etorriko da, eta Antzerkia izango dau gaietako bat. Eta horren ostean, Bernardo Atxagak eta Euskaltzaindiak proiektu barri bat izango dabe, idazleak gaur iragarri dauenez: Urrezko Erlea izeneko sari batzuk antolatuko doguz. Azpititulu legez, 4 – 14 izango dabe sariek, lanek lau eta hamalau orrialde arteko luzerea izango dabelako. Hori baino lehen, halan da be, Erlea aldizkariaren azken zenbakia kaleratuko da datorren urtean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo grabaduaren uriburu bihurtu nahi dabe FIG Arte Azokako antolatzaileek

Dabi Piedra 2015-11-13 14:10   Kulturea

Zemendiaren 19tik 22ra, Euskalduna Jauregian, papel ganeko grabaduen eta artearen nazinoarteko azokea, FIG Bilbao, egingo dabe laugarrenez. Bertoko eta kanpoko 60 galersita eta banatzaile baino gehiago batuko dira. Ganera, asteotan, jarduera ugari programau ditue Bizkaiko museoetan. Horregaz guztiagaz, Bilbo eta Bizkaia grabaduaren nazinoarteko erreferentzia bihurtu nahi ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Ur goiena, ur barrena' diskoa plazaratu dau Olatz Zugastik

Dabi Piedra 2015-11-13 13:43   Musikea

Ez da disko asko atara zalea Olatz Zugasti. Horregaitik, proiektu bakotxa mamitsua eta ondo jagondakoa izaten da. Oraingo honetan, Ur goiena, ur barrena diskoan (Elkar), bizitzeari eta ingurukoari buruzko gogoetea dakar Zugastik, harpa doinuak lagun. Beragaz batera, lau musikari gazte ibili dira diskoa grabetan eta zemendiaren 21ean, Bilbon, hasiko dabe zuzeneko birea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)