Bilboko Ospetsuak izentau ditu Udalak, tartean Emilio Sagi eta Karmele Goñi
2015-12-17 09:37Urtero legez, aurten be Bilbotar Ospetsuen zerrendea emon dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. 2015ean honeek jaso dabe izendapena: Gorabide alkartea, Txetxu Rojo, Emilio Sagi, Martina Zuricalday gozodendea, Alfonso Santiago eta Karmele Goñi. Izendapena sortu zanetik, 84 persona edo erakunde izentau ditue Bilboko Ospetsu, aurtengo seirak kontauta.
Harkaitz Cano aukeratu dabe aurtengo Europako fikzinozko idazki onenen bildumarako
2015-12-16 14:05 KultureaUrtero argitaratzen dabe Best European Fiction bildumea, Europako herrialde askotako idazleen antologia zabala. Aurtengo alean, Harkaitz Canok Mugaritz jatetxeagaz alkarlanean idatzitako testua agiri da, ingelesera itzulita, beste 28 autoreren lanagaz batera, Etxepare Euskal Institutuak jakin eragin dauenez.
Getariako Balenciaga Museoak 40.000 bisitari euki ditu aurten
2015-12-16 13:11 kulturbizCristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoan urte ona izan da 2015a, aurreko urteagaz alderatuta bisitari gehiago hurreratu dira eta. Getariako museoan bertan, 40.000 persona hartu ditue eta horri, kanpoan egindako erakusketetako beste 39.000 gehitu behar jakoz. Hezkuntza programetan parte hartu daben ume zein helduen kopurua %80 hazi da aurten.
Euskal kulturea aztertu dabe Sabino Arana Fundazinoak antolatutako jardunaldi baten
2015-12-16 10:22 kulturbizEuskal kulturgintzan zeresan handia daukien personak batu ditu Bilbon Sabino Arana Fundazinoak, Euskal kultura 21. mendean, etengabeko eraberritzea izenburuko saioan. Kirmen Uribe idazlea, Itziar Nogueras Donostia 2016ko arduradun ohia eta Imanol Agirre Loraldiaren zuzendaria egon dira, besteak beste. Euskal kulturearen egoeraz eta aurrera begira egin beharrekoaz jardun dira.
Guggenheim Museoaren Patronatuak 2016ko aurrekontua eta arte-programea onartu ditu
2015-12-15 10:20 kulturbizDatorren urteetarako jarraibide nagusiak zehaztuta geratu dira Patronatuak Bilbon egindako batzarrean. Holan, erakunde publikoek ez dabe aurten baino diru gehiago emon beharko Guggenheim Museoaren aurrekonturako. Sarreren prezioa, ostera, karutu egingo da. Arte-programazinoari jagokonez, museoko espazioen banaketa estrategiko barria onartu da.
Bilboko Udal Musika Eskoleak eta Musikenek hitzarmena sinatu dabe
2015-12-14 16:28 MusikeaLankidetza hitzarmen horri esker, Musikeneko ikasleek abantaila ugari lortuko ditue. Esate baterako, Bilboko Musika Bandan praktikak egiteko aukerea eukiko dabe eta sortzen dituen konposizioak joko ditu bandeak. Musikea hezkuntzan eta lan arloan zabaltzeko eta bandarako errepertorio originala bultzatzeko asmoz sinatu dabe hitzarmena erakunde biek.
Urteko azken kontzertuak Barrutirock programearen barruan
2015-12-14 14:00 MusikeaAbenduaren 17an, eguenean, 20:00etan, Bilboko Bilborock aretoan La Nota Vagamunda taldeak eta Maila bikoteak, gitarra elektrikoaren eta bateriaren arteko buztarketeari eutsiz, rockean oinarrituta, hardcore, progresiboa, post-rock, metal edo psicodelia estiloak nahasten ditue.
Basilio Baltasar eta Xuan Bello idazleak aurrez aurre 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean
2015-12-14 11:32 KultureaOraingo honetan, Basilio Baltasar eta Xuan Bello idazleen arteko topaketea antolatu dabe abenduaren 15erako. Bertan, sarritan polemikoa izaten dan literatur sarien gaiaren ganean egingo dabe berba. Barriketaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrerea librea izango da leku guztiak bete arte, eta Kulturan espezializautako Cesar Coca kazetariak gidatuko dau.
Alex Txikon: 'Alpinismoak zeozer badauka, hori inprobisazinoa da'
2015-12-14 09:12 BarriketanMendizalea
Traba bako munduko azken bazterra
2015-12-11 14:34 BidaideMongoliako estepa amaierabakoan aberia bat izatea lako esperientzia gogaikarriagorik ez dago. Lur orotarikoak martxan jarri gura ez dauenean, hasieran irribarretxua egingo dogu eta Frantziaren azalerearen hirukotxa dauen herrialde erraldoi, basati baina eder honen erdian, isiltasunaz gozauko dogu.
Gaueko estropadea jokatuko dabe zapatuan Bilboko Itsasadarrean
2015-12-11 12:55Hamar traineruk parte hartuko dabe Bilboko gaueko estropadan. Tartean dagoz, nobedade moduan, emakumezko talde bi. Estropadea zapatu arratsaldeko 18:15ean hasiko da, ilundu eta gero. Urteerea eta helmugea Pio Baroja plazako moiletan egongo da eta parte-hartzaileek lau luzeko ibilbidea bete beharko dabe, lehenengo eta hirugarren ziabogak Arrupe zubiaren azpian eginaz.
Bilboko Aratusteetako sei kartel finalistak aukeratu ditue
2015-12-11 09:35Epaimahai batek sei kartel aukeratu ditu aurkeztu diran guztien artean eta, orain, herritarrei jagoke erabagitea zein izango dan 2016ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela. Abenduaren 18ra arte emon ahal izango da botoa. Hiru bide egongo dira eretxia emoteko: Komunikabide laguntzaileen bidez, interneten eta Bilboko Turismo Bulegoaren egoitzan. Gabonen ostean emongo da irabazlearen barri.
Maiatzean hasitako bideari amaierea emongo deutso abenduaren 19ko finalak
2015-12-10 14:48 BertsolaritzeaHiru hilebetez, 14 saio izan dira Gipuzkoan barrena eta azkenean zortzi dira finalera heltzea lortu daben bertsolariak: Agin Laburu (Astigarraga, 1985), Alaia Martin (Oiartzun, 1987), Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun, 1985), Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987), Iñaki Apalategi (Beasain, 1982), Jon Maia (Urretxu, 1972), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Unai Agirre (Hernani, 1975).
Umeentzako jarduerak dakarz Bilboko Azkuna Zentrora Gabonak Arte programeak
2015-12-10 14:06Ume eta gaztetxuentzako jarduera ludikoak eskainiko ditu Gabonak Arte ekimenak, aurreko urteetan egin dauen legez, Bilboko Azkuna Zentroan. Gabonetako oporraldian izango dira ekintza guztiak. Irrati-tailerra, antzerkia, jantzak, kontakizunak eta abar dagoz egitarauan. Jardueretan doban edo prezio murriztuan parte hartu ahal izango da.
Euskal Etxea zabaldu dabe Bristolen, Ingalaterra hego-mendebadeko euskaldunak batzeko
2015-12-10 11:25Egunotan hasi da martxan Bristoleko Euskal Etxea, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldean bizi diran euskaldunak batzea da euren helburua eta baita Bristolen euskal kulturearen barri emotea be. Oraintsu Ingalaterrara heldutako euskaldunak zein han urte asko daroezenak dagoz alkarte barrian. Gitxienez hile bian behin ekitaldi bereziren bat antolatzeko asmoa daukie.
Bono Denda eta Bizkaiko Kultur Txartela kanpainak Bizkaian
2015-12-10 09:57 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko edota museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango dau, kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean eta ezarritako epean.
‘Laukiz: Bizimodua eta ohiturak’ liburu barria plazan
2015-12-09 14:38 kulturbizLanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze Kamiruaga, Ziortza Artabe eta Jaione Bilbao egileek.
Georgiako Opera eta Ballet Konpainia Gasteizen eta Bilbon egongo da abenduaren 17tik 19ra
2015-12-09 12:43 KultureaNazinoarteko birea egiten dabil Georgiako Estaduaren Opera eta Balet Konpainia eta Euskal Herrian be geldialdia egingo dau. Abenduaren 17an Gasteizen, eta 18 eta 19an Bilbon, balet emonaldiak egingo ditu. Ganera, master-class bat emongo dau bertako jantzari nagusiak.
Durangoko Euskal Dendeak 23.000 bisitari baino gehiago euki ditu aurten
2015-12-09 09:48 KultureaUrtero legez, Durangoko Azokeagaz batera heldu da Euskal Dendea, euskal artisauen produktuak erakusteko. Arbaso alkarte antolatzaileak azaldu dauenez, guztira 23.065 personak egin dabe osterea Euskal Dendara. Datua arrakastatsutzat jo dabe eta salmentak be onak izan dirala ganeratu dabe.
Aldizkari asko itxurea barrituta heldu dira Durangoko Azokara
2015-12-08 15:03 KultureaEuskerazko aldizkari askok formatua aldatu dabe azkanaldion eta horreek ezagutzeko aukerea dago Durangoko Azokan. Gaztezulo gazteen aldizkaria, Euskal Idazleen Alkartearen Hegats eta Argia, hirurek dakarre aldaketea. Itxuran ez eze, maminean be erabarrituta datozala agindu dabe.




































