Begiz Begi Baionako taldeak irabazi dau VII. Banden Lehia

Bizkaie! 2015-11-30 10:57   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatutako Banden Lehiako 7. edizinoa Baionako Begiz Begi taldeak irabazi dau pasa dan barikuan Bilboko Bilborock aretoan izandako finalean. Disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jaso dau saritzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor OƱederra, Yago Mateo eta Irati Cano nagusi 38. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2015-11-30 10:09   Barriak

Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics filmak eroan dau profesional mailako Film Onenaren Saria, 1.900 euro eta urrezko antzarra eta amateur mailan, barriz, Yago Mateo Velascoren Fishura filmarentzat izan da Film Onenaren Saria, 1.300 euro eta urrezko antzarra. Epaimahai lanetan ibili dira Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Katrina urakanak eragindako suntsiketearen 10. urteurrena gogoratuko dau Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2015-11-27 13:56   Barriak

Katrina, hamar urte ondoren zikloa laburra baina trinkoa da. Ganera, gure arteko baten begiradeagaz New Orleansera hurreratzeko aukerea izango dogu: Fermin Muguruzagaz, hain zuzen be. Zikloan estreinauko dituan Nola? dokumentala eta diskoa, bertako kultura musikal handiari omenaldia da, 2005eko suntsiketeari bistarik kendu barik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Scubaren musika elektroniko inkonformistea 2015eko Art After Dark azken saioan Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2015-11-27 12:42   Musikea

Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan 2015eko azken Art After Dark saioa egingo da, eta Scubak bass-heavy musika elektronikoa eskainiko deusku. Aurretik, barriz,  DJV Soundegaz hasiko da ekitaldia, Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindaria, 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban eta 2005etik Fever klubeko dj lanetan dabil.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Bilbao Museoaren 'Bildumako maisulanak' aurkeztu ditue

Bizkaie! 2015-11-26 14:25   Kulturea

18 urte bete barri dituan Guggenheim Bilbao Museoak bere funtsen aukeraketea aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketea tarteko. XX. mendearen bigarren erdiko arte garaikideko pieza nabarmenak egongo dira ikusgai zemendiaren 27tik 2016ko apirilaren 3ra bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mussche' nobelearen japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkeztuko ditu Kirmen Uribek Asian

Bizkaie! 2015-11-26 14:20   Kulturea

Idazle ondarrutarraren bigarren eleberria da Mussche, 2012koa. Bilbao-New York-Bilbao nobeleak zabaldutako arrastoari segiduta, Mussche be hizkuntza ugaritara itzultzen dabilz. Kirmen Uribe bera Pekin, Tokio eta Kioton egongo da datozan egunetan, japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkezten. Japonierazkoa, euskeratik zuzenean itzuli dau Nami Kanekok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Odola, bihotza eta sentimendua' dakarz Txapelpunk taldeak disko barrian

Bizkaie! 2015-11-26 13:40   Musikea

Diskoaren abiapuntua norbera gustora geratzea da beti adierazo dau Iñigitok eta emoitzeagaz sano gustora dagozala; beraz, zaleek be disko barria ondo hartuko dabela espero dau. Alde musikalean birtuosismo handirik ez dagoala autortu eta letrei jagokenez, berba eta esaldi gitxigaz asko esatea gustetan jaku esan dau Iñigitok.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Modiano, Blanco-Amor eta Ernaux-en liburu bana euskerara itzulita argitaratu ditu Igelak

Bizkaie! 2015-11-26 13:00   Kulturea

Nazinoarteko literaturako lan esanguratsuak euskerara ekarteko zereginean, beste hiru liburu plazaratu ditu Igela argitaletxeak: Patrick Modianoren Dora Bruder (Monika Etxebarriak itzulita), Eduardo Blanco-Amorren Parranda (Ramon Etxezarretak euskaratua) eta Annie Ervauxen Begira zenbat argi, maitea (Xabier Aranburu itzultzaile dala).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

78 artisau Getxoko 32. Eskulangintza Azokan

Bizkaie! 2015-11-25 17:27   Kulturea

Hogeita hamabigarren edizinoari aurre egiteko dan honetan, Getxoko Artisautza Azokea sektorearen erreferentzia bihurtu da eta zemendiaren 27tik 29ra,  78 standetan jarriko diran 20 artisautza-espezialidadeko gaiak ezagutzeko eta eskuratzeko aukerea izango dabe Getxora, Areetako Geltokia Plazako karpara, hurreratzen diran guztiek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerearen bizibarritzearen eredua Paraguain azaldu dau Patxi Baztarrikak

Bizkaie! 2015-11-25 17:18   Euskerea berbagai

Hego Amerikako Paraguain dago Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, euskerearen bizibarritzerako prozesua azaltzen. Holan, Paraguaiko hizkuntza aniztasunerako lagungarri izan leitekezan esperientziak eroan ditu Baztarrikak. Paraguaiko Gobernuagaz lankidetza teknikorako memoranduma be sinatu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Europa iparraldeko eta Estadu Batuetako liburutegi digitalen pare dago Jaurlaritzearen eLiburutegia

Dabi Piedra 2015-11-25 12:31

Urtebeteko ibilbidea egin dau Euskadiko Liburutegi Digitalak, eLiburutegiak, eta Eusko Jaurlaritzea pozik agertu da zerbitzu horrek euki dauen arrakasteagaz. 27.000 liburu digital baino gehiago maileguan emon ditue. Laster, 10.000 titulu eskaintzera helduko dira. Webgunea barritu dau, ganera, eLiburutegiak, eta Antton Olariagak egindako logotipo barria estreinau dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Enarak' operea kontzertu bersinoan Bilboko Arriagan

Bizkaie! 2015-11-25 11:43   Musikea

Azken urteotako erronka artistiko nabarmenetakoa izan da José María Usandizagaren Las Golondrinas operea kontzertu bersinoan interpretetea. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak obra hau berreskuratu nahi izan dau Donostiako Orfeoiagaz batera Musikeneko orkestra ikasketen koordinatzaile dan Jesús Echeverríaren zuzendaritzapean, konpositore donostiarraren obra eszeniko nagusia Gasteiz, Donostia eta Bilbon interpretetako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Nork' nobela grafikoa aurkeztu dabe Xabi Paya gidoigileak eta Patxi Gallego marrazkilariak

Bizkaie! 2015-11-25 09:49   Kulturea

Xabi Paya gidoigileagaz eta Patxi Gallego marrazkilariagaz batera, Antxoka Agirre Bertsolari aldizkariko zuzendaria agertu dira Bertsolari aldizkariaren 100. ale berezia aurkezteko Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egindako prentsaurrean. Komiki edota nobela grafikoan umorea eta satirea erabili dabe genero baltza oinarri hartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Heriotzaz eta minaz gogoetea egin dau Anjel Lertxundik nobela barrian

Bizkaie! 2015-11-24 17:04   Kulturea

Errealidadetik asko daukan daukan nobelea da Zu (Erein), Anjel Lertxundiren lan barria. Idazle bat eta haren emaztea dira istorioko protagonistak. Andreari pankreako minbizia diagnostikau deutsie eta gizonaren ikuspegitik horri egokitzeko ahalegina kontetan da. Anjel Lertxundi idazlea antzeko egoera baten dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lauro ikastolako gazteen proiektuak jaso dau Galiciencia zientzia-azokearen sari nagusia

Bizkaie! 2015-11-23 17:27

Lauroko Betabot taldeak hezkuntzea hobetzeko helburua dauen aplikazino bat garatu dau; zehatz esateko, ikasleen eta irakasleen arteko komunikazinoa errazten dauen software bat da. Ikasle bakotxaren beharretara egokitzen da, eta autismoa dauen ikasle bategaz probau eben. Lan horrek oso harrera ona izan dau Galicienciaren bisitarien zein epaileen artean eta hiru sari nagusietatik lehenengoa jaso dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

25. urteurrenaren harian, '25 Urte - 25 Abesti' diskoa plazaratu dau Gor diskoetxeak

Bizkaie! 2015-11-23 14:04   Musikea

Datorren urtean, 2016 . urtean, GOR zigiluak 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko 25 Urte - 25 Abesti disko potoloa aurkeztu dabe; danetara, 25 abesti euskeraz eta beste 25 gazteleraz sartu ditue, 1991. urtetik 2015. urtera arteko abestiek osotzen dabe bildumea, abesti bat urteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alaia Martin da lehen finalistea, Zarauzko finalaurrekoa irabazita

Bizkaie! 2015-11-23 09:49   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa bart arratsaldean jokatu zan Zarautzen. Alaia Martin oiartzuarrak irabazi eban saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Ilunben jokatuko dan finalerako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea

Bizkaie! 2015-11-23 09:23   Bertsolaritzea

Goizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)