Gaur, urriak 30, beteko dira 50 urte lehenengo Durangoko Azokea antolatu zanetik

Bizkaie! 2015-10-30 10:18   Kulturea

Hasierako edizino hareetan Azokea ez zan abenduan antolatzen, Domu Santu egunaren bueltan baino, hau da, urriaren amaieran eta zemendiaren hasieran. Lehenengo edizinoa, 1965. urtean, urriaren 30ean hasi eta zemendiaren 1ean amaitu zan. Andra Mari eleizpea izan zan hautatutako lekua, eta bertan egin zan 1974ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Itsas Museoan poesia bisuala ikusgai, zemendiaren 15era arte

Bizkaie! 2015-10-30 10:09   Kulturea

Juan Carlos Eguillor nazinoarteko sariketan parte hartu daben obretatik 23 aukeratu ditu epaimahaiak erakusketarako. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusi leitekez poesia bisualeko horreek pieza guztiak, zemendiaren 15era arte, doban. Lehiaketearen aurreko edizinoetako obra batzuk be sartu ditue erakusketan, itsasoagaz loturea daukienak hain zuzen.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ane Urkiolaren 'Zea Bingo' film laburra ikusgai izango da Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren astean

Bizkaie! 2015-10-29 17:22   Barriak

Zea Bingo zemendiaren 5ean ikusi ahal izango da Donostiako festibalean, urriaren 31n hasi eta zemendiaren 6an amaituko dan Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXVI. Astearen barruan; film hori fantasiazko, bildurrezko eta zientzia fikzinozko beste 25 film laburrakaz batera doa, Euskal Harriaren ABDak proiektuaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Afrikako diseinatzaile garaikideen indarra heldu da Guggenheim Museora

Bizkaie! 2015-10-29 16:17   Kulturea

Gaur eguneko 120 sortzaile afrikarren lanak batu ditue Bilboko Guggenheim Museoan, Making Africa, Afrikari dagokio etorkizuna izeneko erakusketan. Diseinu garaikideek Afrikako gizartean eragin daben aldaketea erakusten dau, baita artisten begirada kritikoa be. Zezeilaren 21era arte egongo da Bilbon erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umeentzako lau liburu barri aurkeztu ditu Elkar argitaletxeak, Xaguxar bilduman

Dabi Piedra 2015-10-29 13:48   Kulturea

Unai Elorriagaren 107 kiwi, Esti Vivancoren Eireren egunerokoa, Xabier Mendigurenen Hiru sopranoak eta Arrate Egañaren Patioan dira titulu barriak. Goi mailako ilustratzaileen irudiek lagunduta datoz lau liburuak, Elkar argitaletxeak nabarmendu dauenez. Ume eta gaztetxuentzako bildumea da Xaguxar.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Larrosa koloreko justiziazaleak

Zigor Aldama 2015-10-29 10:26   Bidaide

Orain dala hamarkada bat sortu eban Sampat Pal-ek Sari Larrosadun Emakumeen Bandea. Dagoeneko 400.000 kide dituan alkarte horrek ez deutso indarkeriari uko egiten Indiako patriarkaduaren aurkako burrukan.
 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mundakak bere olatua babestuko dau Euskadiko lehen surf erreserbearen bitartez

Bizkaie! 2015-10-29 10:00

Mundakako Surf Taldearen eskaereari erantzunez, bart egindako Mundakako Udalaren Osoko Bilkureak Mundaka Surf Erreserbea-ren adierazpen publikoa onartu dau. Honen bitartez, bere itsasertzearen apartekotasuna onartu eta natura ondare ta kirol zein baliabide sozioekonomiko eta kultural moduan dauen balioa autortzen da jentaurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zinebi zemendiaren 13an hasiko da eta 65 film eskainiko ditu sail ofizialean

Bizkaie! 2015-10-28 14:05   Barriak

Film Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdiak, Zinebik, 57. edizinoa beteko dau aurten. Zemendiaren 13an hasiko da, euskal film laburren emonaldiagaz, eta hil horren 20an amaituko da. Ohorezko hiru Mikeldi Sari emongo ditue aurten: Aitor Mazo zanari, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariari eta Aki Kaurismaki-ri. Zuzendari finlandiar ezaguna Bilbon izango da. Sail ofizialean, 30 herrialdetako 65 film lehiatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Proposamen artistiko barritzaileak gaurtik hilaren 15era Getxoarten

Dabi Piedra 2015-10-28 13:04   jardunaldiak

Praktika Garaikideen Aretoa, Getxoarte, aukera ona da euren ibilbidea hasten dabilzan aktoreak eta publikoa alkarregaz hartu-emonean ipinteko. Zemendiaren 15era bitartean, disziplina ugaritako 30 artistaren lanak erakutsiko dira Getxon. Horrezaz gan, proiektu zabal horren barruan, formakuntza saioak, ume eta gazteei zuzendutako jarduerak, bisitaldiak eta abar eratu ditue. Formakuntzea, sormena eta artelanak erakustea izango dira aurtengo edizinoaren oinarriak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eskalada, mendi lasterketa eta argazkilaritza ikastaroak Mendi Film Festivalen

Bizkaie! 2015-10-27 13:43   Barriak

VIII. Bilbao Mendi Film Festivalek (Abenduaren 11tik 20ra) aurten hiru ikastaro barri antolatu ditu: bata eskaladeari lotutakoa, bestea mendi lasterketei buruzkoa eta hirugarrena argazkikalaritzearen arlokoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Umeentzako txotxongiloen programazino sendoa, domeketan Bilbon

Dabi Piedra 2015-10-27 12:56   Kulturea

Campos Antzokiak bultzatuta, seigarrenez egingo dabe 'Txotxongiloak igandero' zikloa Bilbon, zemendiaren 8an hasi eta apirilera bitartean. Guztira 20 ikuskizun programau ditue, beti domeketan. Sei urte edo gitxiagoko umeei zuzendutako obrak izango dira, familia guztiarentzako astialdia eskaini nahi dabelako zikloaren antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zabalik dago XV. Zientzia Asteko jardueretan parte hartzeko izen-emote epea

Bizkaie! 2015-10-27 09:37

XV. Zientzia Astean, zientziaren, teknologiaren eta barrikuntzeagaz lotuta dagozan ekimen ugari izango dira hiru euskal uriburuetan. Hain zuzen be, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, 3 zientzia-ikuskizun (bat uriburu bakotxean) eta berbaldi bat eskainiko dira, helburu dabenak gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen erakusketea Bizkaia Aretoan ikusgai

Bizkaie! 2015-10-26 16:40   Kulturea

EHUren 2014-2015 ikasturtean titulua eskuratu daben ikasleen 50 artelan eta 221 dosier batzen dira Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo). Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketea datorren barikura, hilaren 30era, bitartean izango da ikusgai..

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilbo bere arkitekturearen bidez ezagutzeko ikastaroa zemendian Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-10-26 12:08

Bilboko Arkitektura Gelearen lehenengo ekimena da ikastaro hori eta arkitekturearen alorrean eskarmentu zabala daukien Francisco eta Bernardo Garcia de la Torrek gidatuko dabe. Bilboren iraganeko eta gaur eguneko nortasuna elementu arkitektonikoen eta urigintzearen bidez aztertzea izango da helburua. Arrakasta handia euki dau Bilbao Arteren tailer honek eta plaza guztiak bete dira. Hortaz, zemendiko honen ostean, aurrerago antzeko beste bat egitea da asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Larreen Mankomunidadearen Zeharkaldia egingo dabe zapatuan, Ubidetik Zeanurira

Bizkaie! 2015-10-26 10:01

Ohitureak agintzen dauen legez, Ubide eta Zeanuriko Udalek kontuen kitapenerako eta pakea barriztetako ekitaldia egingo dabe. Hori aprobetxauta, zapatuan, urriak 31, Larreen Mankomunidadearen 9. Zeharkaldia egingo dabe, Ubide eta Zeanuri artean. 12 kilometroko bidea da, antxinako galtzadatik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Agin Laburu eta BeƱat Gaztelumendi nagusi lehenengo final laurenetan

Bizkaie! 2015-10-26 09:24   Bertsolaritzea

Urretxun eta Errenterian jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurenak. Urretxun, Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 22an Zarautzen jokatuko dan lehen finalaurrekorako. Errenterian, barriz, Beñat Gaztelumendik irabazi dau eta horrenbestez zuzenean sailkatu da zemendiaren 29an Tolosan jokatuko dan final laurenetako saiorako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ahotsenea-k 120 zuzeneko emonaldi eskainiko ditu, eta Kabi@ gunean izena emoteko epea badago urriaren 31ra arte

Bizkaie! 2015-10-23 13:56   Kulturea

Ahotsenearen  programazinoa zarratuta dago honezkero, eta inoiz baino zuzeneko gehiago batu ditue. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika taldek aurkeztuko dabe euren lana kontzertu formatuan. Solasaldi edota barriketaldien gunean, barriz, 50 sortzailek baino gehiagok egingo dabe (idazleak gehienbat, baina baita zenbait musikarik ere), hainbat formatutan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Indarkeriaren inguruko autokritikea protagonista, Zinexit ekimenean

Dabi Piedra 2015-10-23 13:41   Barriak

Bilboko Azkuna Zentroan egingo dabe, urriaren 26tik 29ra, Zinexit, Elkarbizitzarako 6. Zinema Erakusketea. Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Idazkaritzeak antolatutako ekimena da eta, aurten, lau film proiektauko dira, Euskal Herriko zein kanpoko gatazkez berba egiten dabenak. Solasaldiak eta ume eta gaztetxuei zuzendutako programak be egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Punk. Arte garaikidean utzi dituan arrastoak' erakusketea gaurtik aurrera Artiumen ikusgai

Bizkaie! 2015-10-23 12:05   Kulturea

Gasteizeko Artium Museoan, 2016ko urtarrilaren 31ra arte zabalik egongo dan erakusketa honegaz oharrarazo nahi da punk jarrerearen oihartzunak bizirik dagozala oraindino eta aintzat hartzen dirala arte garaikidean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)