Mozorrotuta eguzkiaren kontra
2015-07-10 15:40 BidaideGure produktu salduenen artean dago uretan medusen bildur barik sartzeko babesa dauen bainujantzi berezia baina medusek kalte handiak egin eutsiezan lagun batzuei arpegian eta sama bueltan eta horregaitik diseinau neban arpegia babesteko nylonezko maskara berezi hori adierazo dau.
'Aste Nagusi Ikusgarria' kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia
2015-07-09 15:34Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.
Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
2015-07-09 13:43Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu dau 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Txupinerea, barriz, Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.
Aiko Taldeak erromeriak eta jantza tailerrak eskainiko ditu garagarrilean Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian
2015-07-09 12:45 KultureaIruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aiko Taldeak bisitauko dituan sei udalerriak, jantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazinoari jarraituz.
Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n
2015-07-09 11:06 KultureaEgun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain).
IƱigo Garatuk industria-paisajea betikotu dau argazkietan eta eskulturetan 'Work spaces' erakusketan
2015-07-06 13:06 KultureaIñigo Garatu artista gaztea Bilbao Artek produzidutako 2015eko laugarren erakusketearen protagonista da: Work spaces. Argazkiak egiteko eta eskulturak sortzeko proiektu hori industria astuneko fabriketan oinarritua dago eta gure lurraldeko lan alorreko gaur egungo testuinguruan kokatu behar da.
Rakel Mateo: 'Muletakaz korrika egiten dodanean ez dot neure burua arraro ikusten'
2015-07-06 11:37 BarriketanParatriatleta mungiarra
Maciek Wojcieszuk Quintet taldeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea
2015-07-06 10:18 MusikeaMaciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quinteteko saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Cifu Publikoaren sariari jagokonez, EYM Trio izan da irabazlea eta zaleek talde horretako piano-jotzailea, Elie Dufour, hain zuzen, izentau dabe musikari onena.
Deabru Beltzak eta Les Commandos Percu taldeek emongo deutsie amaierea Bilboko Kalealdiari
2015-07-03 10:57Deabru Beltzak euskal konpainiak eta Les Commandos Percu frantsesek emongo deutsie amaierea Bilboko Kalealdiaren aurtengo edizinoari. Bi konpainien ikuskizuna, Danbor talka / Le choc des tambours izenburukoa, bariku eta zapatu gaueko 00:00etan izango da ikusgai, Nafarroa kalean hasi eta Arenaleko kaian egongo dan eszenatokian amaitzeko.
Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien izan dira GazteBizHitza atariak antolatutako GOazen Boisera! lehiaketan sarituak
2015-07-02 09:48 Euskaldunak munduanNaroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdian blogari izango dira garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean. GOazen Boisera! lehiaketan saritutako bi gazteek Euskal diasporearen jaialdiaren barri emongo dabe zuzenean Boisetik.
Guggenheim Museoak 2015eko garagarrilaren 3an zabalduko dau 'Jean-Michel Basquiat: Bada garaia' erakusketea
2015-07-02 07:29 KultureaArt Gallery of Ontariok antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan egindako erakusketa hau Basquiaten produkzinoaren lehen gaikako azterketea da, eta zemendiaren 1era arte egongo da ikusgai.
Lekeitio, Euskal Herriko Kale Antzerkiaren itsasargia izango da garagarrilaren 9, 10, 11 eta 12an
2015-07-01 15:13 KultureaArraguaren esperientzia aitzindariak jaialdiagaz bat egin dau eta bidegurutze honetan, produkzino gune honek, esperimentazinoa, inprobisazinoa eta parte-hartzeagaz bat doazen lau proposamen artistiko eskainiko ditu: Antonio Remachado, Turukutupa, Archipiel eta Izazkun Lapaza.
Erraldoi eta buruhandiak, Bilboko Euskal Museoan
2015-07-01 13:52 KultureaEuskal Museoak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien ganeko aldi baterako erakusketa bat zabalduko dau gaur, garagarrilaren 1ean. Erraldoiak eta buruhandiak Bilboko Udalarenak dira, eta erakuskeeta Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan Euskal Museoan egongo da ikusgai abuztuaren 31a arte.
4.600 personak bisitau dabe bagilean 'Itsasadarraren magia' erakusketea Bilboko Itsas Museoan
2015-06-30 14:47 KultureaDibulgazino izaera nabarmena dauen Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz erakusketeak 4.600 bisitari baino gehiago jaso ditu bagilean. Proiektuak itsasontziz egiteko ibilaldiak be eskaintzen ditu eta bagilean egindako hiru ibilaldietan, 200 lagunek hartu dabe parte. Erakusketa interaktiboa urriaren 31ra arte egongo da ikusgai.
XII. Eako poesia egunak, garagarrilaren 17tik 19ra
2015-06-29 15:40 KultureaJoxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean gaia ardatz hartuta, garagarrilaren 17an, Alaitz Aizpuruk Eskolondoko liburutegian, 19:30ean, emongo dauen berbaldiagaz hasiko dira aurten Poesia ezin da kabitu lemapean datozen Eako XII. Poesia Egunak.
Gratxina Lertxundi: '12 urtegaz edo, lehenengo egunean engantxau ninduan arraunak'
2015-06-29 12:01 BarriketanOrioko arraunlaria
Eskolarteko finalean Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela
2015-06-29 10:19 BertsolaritzeaIkusle ugari hurreratu zan Orioko pilotalekura XXVII. Eskolarteko finalean ziranen jarduna ikusi eta bertsolaritzaz gozetan. Euskal Herri osoko bederatzi ordezkari batu ditu Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketearen finalak; Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela eta Azkaineko Aitor Servier Etxexuri izan da txapeldunorde.
'Birmaniako herritartasuna onartzen jaken arte, ez da konponduko rohingya etniakoen krisia'
2015-06-26 15:47 BidaideMilaka rohingya noraezean daroazen ontzien kontua, garbiketa etnikorako Birmaniako Gobernuaren estrategiaren parte da. Herritartasuna ukatzea, jaubetzak eta mobimentuak mugatzea eta jaiotzak indarrez kontroletea moduko teknika errepresiboakaz, jentea gosez hil eta tortura eta jazarpenaren ikaraz bizitera eroan dabe. Halandaze, askok nahiago dabe itsasoan hiltera arriskatu, euren herrian bertan sufriduten segidutea baino.
Bermeo, Mundaka eta Gernikako turismo bulegoek Urdaibaiko eskaintza turistiko guztia batu dabe
2015-06-26 13:02Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoek alkarlanean eskaintza turistiko guztia baltzea erabagi dabe, Urdaibai bisitetan daben lagunek modu praktiko, erraz eta erakargarriagoan eskaintza guztiaren barri izan deien; esangura horretan, 50 plan baino gehiago batzen dituan eskaintzearen barri izango dabe Urdaibai bisitetan daben algunek.
Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 27an, Zeanurin
2015-06-25 12:21Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 27an, zapatuan, Zeanurin. Ana Mari bere arrebeak ur bedeinkatua bota eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan! esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean, Uribeko Elexartza baserritik abiatuko dira Enrike Etxebarria eta bere ardiak Arrabako landara.