EH Sona jaialdiak euskal musikea ezagutzera emongo dau Katalunian

Bizkaie! 2015-09-30 10:22   Musikea

Euskal doinuak Bartzelonara eroaten dituan ekimenak 18. edizinoa beteko dau aurten. Urriaren 30etik zemendiaren 27ra egingo dabe EH Sona jaialdia. Bertoko musika-talde eta bakarlariak ez eze, euskal gastronomia eta ohiturak be eroango ditue Kataluniara. Besteak beste, Oskorri egongo da EH Sonan, despedidako birearen barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Shakespeareren heriotzearen 400. urteurrena hiru hizkuntzako antzezlan bategaz gogoratuko dau Arriaga Antzokiak

Bizkaie! 2015-09-29 17:09   Kulturea

Datorren urtean 400 urte datoz William Shakespeare idazle ingeles ezaguna hil zala. Efemeridea aprobetxauta, Bilboko Arriaga Antzokiak antzezlan berezi bat eroango dau oholtzara apirilean, 2016ko udabarriko programazinoko hitzordurik garrantzitsuenetako bat izan daiten. Hain zuzen be, Uda gau bateko ametsa, Shakespeareren lan ospetsuenetako bat antzeztuko dabe, baina hiru hizkuntzatan: Ingelesez, gaztelaniaz eta euskeraz. Pablo Viar da moldaketa horren zuzendaria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Shanghai kalidadeko sukaldaritzearen erdigune

Zigor Aldama 2015-09-29 15:49   Bidaide

Daniel Negreira, Euskadin sukaldaritza ikasketak egin eta Shangháira heldu aurretik, Taiwanen trebatutako kozineru galiziarrak dinoanez, Espainiako sukaldaritzeak munduan indarrik ez badauka edo irudi eskasa badauka espainiar enpresarioena eurena da errua sustraiei, jatorriari eta euren filosofiari ez deutsielako behar besteko baliorik emoten.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Aitzol Aramaioren alaitasuna Marabilli Festibalaren hirugarren ekitaldira eroango dabe urri hasieran

Dabi Piedra 2015-09-29 14:57   kulturbiz

Ekitaldiz lepo dator Marabilli Sormen Festibala Ondarroara, igaz egindako etenak emondako indar barriagaz. Aitzol Aramaio (1971-2011) zinegile ondarrutarra gogoan euki eta haren izakereagaz bat datorren topaketa kultural herrikoia egitea da asmoa. Urriaren 1etik 4ra, kontzertuak, errezitaldiak, zinemea eta abar egongo dira. Herritarrek herritarrentzako modu boluntarioan egindako lana dala adierazo dabe antolatzaileek eta ondarrutar zein kanpokoak disfrutetera deitu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Goenaga eta Garañoren 'Loreak' euskerazko filma Oscar sarietarako hautagai izango da

Bizkaie! 2015-09-29 14:25   Barriak

Historian lehenengo aldiz, euskerazko pelikula bat Oscarretarako hautagai izango da. Espainia ordezkatzeko, hiru filmen artean aukeratu behar izan dau Espainiako Zinema Akademiak eta tartean egon da Loreak. Aurre-aukeraketa horretan Joxe Mari Goenagaren eta Jon Garañoren filma agertzea lorpen handia izan da euskerazko zinemagintzarako eta, beraz, zer esanik ez Oscar sarietarako Espainiaren ordezkari bihurtzea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urriaren 2an aurkeztuko dau 2ZIO taldeak disko barria

Bizkaie! 2015-09-29 10:46   Musikea

Rap erako musikea egiten dabil 2ZIO hirukotea 2010etik eta euren ibilbidean beste pausu bat egin dabe orain. Bideak izeneko diskoa plazaratu dabe eta urriaren 2an, barikua, aurkeztuko dabe Donibane Lohizuneko kontzertuan. Gero, Donapaleu, Bilbo, Iruñea, Tolosa eta beste leku askotan joko dabe. Euskerea eta rapa buztartzea da euren helburu nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Azkuna Zentroan Zinemaldian aurrestreinautako film selekzino bat proiektauko da

Bizkaie! 2015-09-28 15:09   Barriak

Laugarren urtez jarraian, Azkuna Zentroa Donostia Zinemaldian izan diran film selekzino bat ikusteko aukerea emongo dauen lehen zentroa izango da. Irailaren 28tik urriaren 4ra, zinemazaleek Zinemaldiko sail desbardinetako zazpi film ikusi ahal izango ditue. Espainian oraindino ikusi ez diran filmak eta Donostiako Zinemaldiaren 63. edizinoan estrenautako filmak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zeanuriko kofradien arteko bola txapelketea Altzustan jokatuko da zapatuan

Bizkaie! 2015-09-28 12:51

Zeanuriko udalerrian dagozan zazpi kofradietako ordezkariek neurtuko ditue indarrak zapatuan, urriak 3, Altzustako bolatokian, auzo horretako San Migel jaien barruan. Taldeka jokatzen da txapelketa hori eta, beraz, kofradia bakotxak lau bolariko moltsoa aurkeztuko dau. Bola jokoa Arratiako ohitura zaharra da eta bultzadea emon nahi deutsie, galdu ez daiten.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' eta Beñat Lizaso nagusitu dira Azpeitia eta Lasarte-Oriako saioetan

Bizkaie! 2015-09-28 10:29   Bertsolaritzea

Astegoienean jokatutako final zortzirenetan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Beñat Lizaso sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako final laurenetarako.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Burdinea protagonista dala, argazki erakusketa barria zabaldu dabe Ondare Aretoan

Bizkaie! 2015-09-25 11:03   Kulturea

Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo ardatza burdinea da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, Bilbon, gai horri heldu deutsie. 'Burdinazko begiradak' izenburuko erakusketearen bidez, 14 argazkilarik metal horri ataratako argazkiak batu ditue. Artisten ikuspuntuari esker, burdineari balio eta esanahi barriak topetan jakoz. Erakusketea zemendiaren 7ra arte dago ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Artista ezagunak protagonista Bilbao Flamenco 2015 jaialdian

Bizkaie! 2015-09-24 17:27   kulturbiz

Urriaren 1etik 9ra bitartean egingo dabe Bizkaiko uriburuan jaialdi hori. Antonio Gadesen konpainia, Andaluziako Ballet Flamenkoa eta flamenkoaren munduan ezagunak diran beste artista batzuen emonaldiak egongo dira Bilbon. Ganera, Camaron de la Isla zanaren ibilbidea azalduko dabe berbaldi baten. Bilbao 700 Fundazinoa da jaialdiaren antolatzailea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ondarearen Europako Jardunaldiek egitarau oparoa dakarre Bizkaira

Bizkaie! 2015-09-24 15:20   jardunaldiak

Aurten hamabosgarrenez bat egin dau Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz. Beste lekuan lekuko erakunde eta eragile batzukaz alkarlanean, egitarau potoloa preparau dabe datozan asteetarako, Bizkaiko ondarearen balioa gizarteratzeko asmoz. Aurtengo gai nagusia burdina izango da, herrialdean jarduera ekonomiko handia sortu dauen metala, horrek ondarean eta gizartean dakarren eraginagaz. 60 udalerri baino gehiagotan egingo dira ekintzak, danak dobakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Banden Lehia abian ipini dau Azkue Fundazinoak, musika-talde barrien bila

Bizkaie! 2015-09-24 13:53   Musikea

Interneteko euskal musika-talde amateurrik entzutetsuena saritzea da Banden Lehiaren helburua, Azkue Fundazinoak azaldu dauenez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honek barritasun ugari ekarriko ditu ganera, formatu, diseinu eta webguneari jagokonez. Finala zemendiaren 27an izango da eta twitter bidez emon ahal izango da irabazlea aukeratzeko botua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ume eta gaztetxuak literaturara erakarteko webgunea aurkeztu dau Berbarok

Bizkaie! 2015-09-24 11:54   Euskerea berbagai

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin dabe Haur Literatur Aretoa webgunearen aurkezpena, eragile askotako ordezkarien aurrean. Bi eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxuen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, edade horretakoentzako proposamen literarioen bildumea dakar webguneak. Guraso eta hezitzaileentzako be interesgarria da hor batutako materiala. Webgunea Berbaro euskera alkarteak ipini dau martxan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' liburua aurkeztu dau Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2015-09-24 11:07   Barriak

Euskadiko Filmategiak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztu dau UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan 2014eko garagarrilaren 2tik 14era antolatu eban Kongresuko emoitzakaz. Bilkura haretan izandako berbaldi eta mahai-inguruen transkripzinoakaz osotu dau liburua Filmategiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskola, Dantzerti, inaugurau dabe

Bizkaie! 2015-09-23 17:14   Kulturea

Luzaroan itxarondako azpiegiturea, arte eszenikoetako profesionalek sarri eskatutakoa, martxan dago. Izan be, jantzea eta arte dramatikoa lantzeko Euskal Autonomia Erkidegoko goi eskolearen lehenengo ikasturteari ekin deutsie. Inaugurazino ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria egon da, beste agintari askogaz batera. Dantzerti izeneko goi eskolea Bilbon ipini dabe, Ibarrekolanda auzoan hain zuzen. 25 ikaslegaz hasi dabe kursoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sopela Kosta Fest jaialdian musikea, surfa eta naturea bat eginda, irailaren 27ra arte

z 2015-09-23 12:01

Irailaren 23tik 27ra bitartean II. Sopela Kosta Fest jaialdia izango da eta egitarau osotuagoa eta anitzagoa izango dau. Egitarauak hiru ardatz nagusi izango ditu: musikea, surfa eta naturaren babesa. Jaialdiaren helburua honakoa izango da: Sopelako turismoa indartzea, sopeloztarrei eta bisitariei kalidadezko kultur jarduerak eskaintzea eta dendari txikiei eta ostalariei laguntzea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2,4 miloe euro euskal kultur ondarea jagon eta babesteko

Bizkaie! 2015-09-23 11:04   kulturbiz

Diru-laguntzino horreen onuradun izan daitekez Euskadiko persona fisiko edo juridikoak, publiko nahiz pribatuak, toki erakundeak edo euren menpeko organoak, baita uri birgaikuntzarako soziedadeak be. Eskaerak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian (EHAA) agertu eta hurrengo egunean hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboargazki jaialdian erakusketak, berbaldiak eta tailerrak egongo dira

Bizkaie! 2015-09-23 10:26   jardunaldiak

Irailaren 30ean hasi eta urri guztian egingo dabe Bilboargazki ekimenaren 9. edizinoa, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak antolatuta. Ohiko legez, mundu zabaleko argazkilariak konbidau ditue, euren lana erakutsi eta azalpenak emon daiezen. Era berean, tailerrak eta berbaldiak be egongo dira, argazkigintzeagaz lotutako gaiak gizarteratzeko. Ohiko legez, Argizaiola sariak banatuko dira eta umeakaz ibilaldia egingo da, argazkiak atarateko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)