Ibilbidea aldatuta dator domekan Gorbeia Suzien mendi lasterketea

Bizkaie! 2015-09-22 14:35

Aurreko urteetan legez, Zeanuritik Gorbeia eta inguruko parajeetara igongo dabe korrikalariek Gorbeia Suzien lasterketan. Ingurumenagaz lotutako kontuak dirala eta, aurtengo ibilbidea apur bat desbardina da aurreko urteetakoaren aldean. Edozelan be, Gurutzetik pasauko dira parte-hartzaileak eta baita parke naturaleko beste leku ezagun batzuetatik be. 31 kilometroko ibilbidea preparau dabe. 22 kilometroko laburrago bat be egongo da aukeran, herrikoiagoa, oinez zein korrika egiteko. Aste osoan ekitaldi ugari egongo dira Zeanurin, Gorbeia Suzianen atxakian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herrian sartu da Emakumeen Mundu Martxea

Bizkaie! 2015-09-22 12:12

Irailaren 28tik urriaren 4ra Karabana Feministea Euskal Herritik pasauko da eta herririk herri makinatxu bat ekitaldi antolatu dira emakumeek bizi dituen indarkeria forma anitzak azaldu eta salatzeko. Era berean, emakumeak sistema kapitalista, patriarkal, arrazista eta heteronormatibo honi aurre egiteko dagoeneko eregiten dagozan alternatibak sustatu eta ikusarazoko ditue eta munduari erakutsiko jako zelan egiten dagozan erresistentzia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Verdi eta Pucciniri eskainitako saioa, martitzenean Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2015-09-21 13:07   Musikea

Andeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikonen lantaldeak amaitutzat jo dau 'Thalay Sagar 2015' espedizinoa, gailurrera heldu barik

Bizkaie! 2015-09-21 12:16

Mendizale lemoaztarraren komunikazino taldeak Indiatik jakitera emon dauenez, arazo batzuk tarteko, ezin izan dabe Thalay Sagar mendiaren gailurrera (6.904 m) ailegau eta, beraz, espedizinoaren helburua ez dabe betetzat jo. Halandabe, bide barriak zabaltzea lortu dabe mendi haretan eta 6.000 metrotik gora ibili dira hainbat egunez. Hortaz, gustura geratu dirala zehaztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gora Ijituak! eta Welcome refugees! oihuak indarrez entzun ziran IruƱeako 11 Kolore Festean

Bizkaie! 2015-09-21 11:21

Pasa dan zapatuan, Gora ijitoak! oihuagaz ekin eutsien aurtengo 11 Tanbor Martxeari Iruñean. Udaletxe plazan jaurti eben txupina ijito herriko ordezkariek eta holan emon eutsien hasierea Aniztasunaren eguneko ekintza nagusiari. EH 11 Kolore ekimenak ijito herria omendu nahi izan dau aurten, gure herrian izandako erresistentzia kulturalaren adibidea diralako eta era berean aniztasunez bete dabelako gure kulturea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jon Maiak irabazi dau Gipuzkoako txapelketako lehen final zortzirena

Bizkaie! 2015-09-21 10:20   Bertsolaritzea

Jon Maiak irabazi dau Beasainen jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Beraz, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor Mantxi sailkatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'A matter of time' erakusketea, Bilboko Zabalguneko eraikinean ikusgai

Bizkaie! 2015-09-18 13:56   Kulturea

Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentroan dabilzan 14 ikaslek euren obrak erakutsiko ditue zemendiaren 30era bitartean zentroan bertan, Zabalguneko eraikinean, A matter of time- Denbora kontua izenburuko erakusketan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tuberkulosiaren ganeko erakusketea ipini dau EHUk Foru Liburutegian

Bizkaie! 2015-09-18 13:02

EHUko Medikuntzaren Historiako Museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, Ikerlari talde zabal batek preparau dau 'Tuberkulosia, Ledo anbulatorioak 100 urte bete ditu' erakusketea. Bilbon, Foru Liburutegiko areto nagusian, egongo da ikusgai urriaren 17ra arte. Sasoi haretan miloeka hildako eragiten zituan tuberkulosiaren gatxari aurre egiteko, 1915ean zabaldu eben Ledo anbulatorioa eta zentro haretan egindako lanari buruzko jakingarriak batu ditue erakusketan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal filmak protagonista dirala, badator Donostiako Zinemaldia

Bizkaie! 2015-09-18 12:06   Barriak

Joan diran urteotako goranzko jokereari segiduta, euskal zinemagintzeak emondako hainbat harribitxik lekua eukiko dabe Donostiako Zinemaldiaren 63. ekitaldian. Nabarmenena, duda barik, Asier Altunaren Amama izango da. Euskerazko film hori sail ofizalean lehiatuko da, igaz Loreakek zabaldutako arrastoaren atzetik. 22 film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren bila. Ganera, ohiko sailak ez dira faltauko. Emily Watsonek Donostia Saria jasoko dau. Horrek guztiak zinemearen munduko uriburu bihurtuko dau Donostia, irailaren 18tik 26ra.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bilbo zinemaz blai' dokumental-zikloa, Euskal Museoan urriaren 15era arte

Bizkaie! 2015-09-17 14:13   Barriak

Bilboko historia nostalgiko eta sozialaren inguruko filmak proiektauko ditue, antolatzaileek azaldu dabenez. Lau saio egongo dira, irailaren 17 eta 24an eta urriaren 8an eta 15ean, danak eguenak. Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Bilboko Udalagaz batera, Euskal Museoak bultzatu dau ekimena eta bertako Bilboko Konsuladuaren Aretoan izango dira proiekzinoak. Doban izango da, leku guztiak bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal kantu tradizionalak protagonista irailaren 26an, Bilbo Kantuan jaialdian

Bizkaie! 2015-09-17 13:29   Musikea

Abeslariak, jantzariak eta musikariak batuko dira hilaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta ETBren ekimen barrian. Euskal kantutegi tradizionaleko kantuak zabaldu eta danen artean kantetea da asmoa, euskal ondarearen parte horri bultzadea emoteko. Artista ezagunak egongo dira oholtzan, esate baterako Gatibuko Alex Sardui, Korrontziko Agus Barandiaran, Biotz Alai abesbatza, Andra Mari jantza taldea eta Bilboko Koral Alkarteko umeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Herliebe', Politiko-Poetikoa proiektuaren talde-erakusketea aurkeztu dabe Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-09-16 15:20   Kulturea

Zortzi artistaren lanak batzen dira erakusketa horretan. Urriaren 2ra arte ikusi ahal izango da Bilboko Urazurrutia kalean, Bilbao Arte fundazinoaren egoitzako Kristalezko Patioan. Politiko-Poetiko proiektua 2012an abiau eban artista talde batek, artelanen izakera politiko eta poetikoan arakatzeko asmoz. Joan diran hileotan egitasmo horren barruan artistek euki daben hartu-emonaren emoitzea ikusi ahal izango da Herliebe erakusketan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Reala - Athletic partiduaren harian, VI. Bertso Derbia Donostian

Bizkaie! 2015-09-16 14:46   Bertsolaritzea

Datorren irailaren 27an Anoetan jokatuko dan Realaren eta Athleticen arteko derbiaren harian, egun horretan bertan, eguerdiko 12:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da.  Seigarren edizio honetan, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallusek hartuko dabe parte Realaren aldetik eta Jon Maia, Iratxe Ibarra eta Fredi Paiak Athleticen partetik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Literaturea, komikigintzea eta futbola bat eginda, 'Letrak eta futbola' jaialdiaren seigarren edizinoan

Bizkaie! 2015-09-16 13:42   jardunaldiak

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Salak eta Athletic Club fundazinoak eratuta, zemendiaren 2tik 6ra egingo da 'Letrak eta futbola' jaialdiaren seigarren edizinoa Bilbon. Ohiko legez, ospe handiko sortzaileak konbidauko ditue, futbolagaz eta kirolagaz daukien hartu-emona azaldu daien. Jaialdirako beren-beregi sortutako komiki biren 20.000 ale banatuko ditue uriko kaleetan eta, lehenengo aldiz, Athletic Club de Lectura dalako ekimena martxan ipiniko dabe: Nahi daben herritarrek gustuko dituen liburuak irakurteko gomendioa egin ahal izango deutsie Athleticegaz lotutako zazpi personari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Funikularra izango da Bilboko Mobikortasun Asteko protagonista nagusia

Bizkaie! 2015-09-16 11:24

Irailaren 16tik 22ra egiten dabilz Europako Mobikortasunaren Astea, alde batetik bestera ibilteko modu jasangarriago baten alde. Herri eta eskualde askotan egitarau zabalak antolatu ditue. Bilbon, esate baterako, Artxandako funikularra ardatz hartuta ibiliko dira egunotan, garraiobide berezi horrek mendeurrena beteko dauela eta. Campo Volantin eta Castaños inguruan ekitaldi piloa eratu ditue, funikularraren beheko geltokia han inguruan dagoalako. Egitaraua 'Bilbon nire kotxe barik!' egunagaz biribilduko dabe, martitzenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft eta Savages be BECen egongo dira urrian, BIME jaialdian

Bizkaie! 2015-09-15 15:07   Musikea

Bilbao International Music Experience (BIME) musika jaialdiko aurtengo kartelera batu diran azkanengo taldeen barri emon dabe antolatzaileek. Pop britainiarrak presentzia handia eukiko dau urriaren 30 eta 31n BECen egingo dan jaialdian, izan be, Stereophonics, eta Richard Ashcroft bertan izango dirala baieztau dabe. Savages taldearen post-punka entzuteko erea be egongo da, baita Zola Jesusen elektropunk gotikoa be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Chamlang (7.319 m.) mendira doaz Alberto IƱurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza

Bizkaie! 2015-09-15 14:51

Alberto Iñurrategik Chamlang mendira egingo daben WOPEAKeko hurrengo espedizinoa, zazpigarrena, aurkeztu dau Bilbon, erronka honetan kide izango dituan Juan Vallejo eta Mikel Zabalzagaz, Juanjo Otazu kameralariagaz eta WOPeko Mikel Renteriagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umorearen mugak eta arriskuak aztertuko ditue urrian Bilbon, Ja! umore jaialdian

Bizkaie! 2015-09-15 13:53   jardunaldiak

Umorezko literatura eta artearen nazinoarteko jaialdiaren seigarren ekitaldia urriaren 1etik 12ra egingo dabe. Lau erakusketa eta 13 ekitaldi dakarz Bilboko hainbat txokotara. Aurtengoan, umorea egiteko dagozan mugak, umorearen arriskuak eta tabuak aztertuko ditue, nazinoarteko artista eta adituen eskutik. Halandabe, ez da gai monografikoa izango eta beste bide batzuetatik be joko dabe. Esate baterako, Mafaldari buruzko erakusketea ipiniko dabe eta Fernando Trueba sarituko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Azkuna Zentroko erakusketetara 15.000 bisitari hurreratu dira udan

Bizkaie! 2015-09-15 10:27   Kulturea

Udako hileetan erakusketa bi egon dira Azkuna Zentroan ikusgai. Batetik, Maria Luisa Fernandezen Je, je luna erakusketa artistikoa egon da eta, bestetik, Bigarren Mundu Gerrako sasoiko Comete sareari buruzko bat. Bien artean, 15.000 bisitari erakarri ditue alondiga zaharrera. Martitzenean, irailak 16, dokumental bat proiektauko dabe, Comete sareagaz lotutakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)