50 konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako 17 Euskal Herrikoak

Bizkaie! 2015-04-23 15:49   Kulturea

Danetara, berrogeita hamar konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako hamazazpi, Euskal Herrikoak. Aurten, igaz baino bost konpainia gehiagok hartuko dabe parte, eta danetara 170 emonaldi eskainiko ditue. Erabateko hogeita bi estreinaldi izango dira, ganera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Jentilak Diman' ikuskizuna apirilaren 25ean

Bizkaie! 2015-04-23 12:28

Diman eta inguruetan mitologia aberastasun handia dagoala gogoan hartuta, aberastasun hori eguneratu, herrian eta inguruetan ezagutarazo eta belaunaldi barrietara jai moldean transmitiduteko gogoz, Txumuluxueta kultur alkarteak ekitaldi bi antolatuko ditu apirilaren 25ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mañaria, Harrizko Herria' liburua aurkeztu dau Txelu Angoitiak

Bizkaie! 2015-04-21 17:20   kulturbiz

Mañariako Udalak eta Gerediaga Alkarteak Mañaria, Harrizko Herria liburua aurkeztu dabe gaur. Mañariarren testigantzak jasoz, herritarren ikuspegia nagusi dala, Mañariari buruzko historia liburu desbardin bat dela azpimarratu dabe. Datorren barikuan, apirilaren 24ean, arratsaldeko 19:00etan, Errose Bustinza Kultur Etxean egingo da herri aurkezpena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Korrontzik eta Oinkarik euren koreografiak ikasteko aukerea emongo deutsee jantza taldeei

Dabi Piedra Robledo 2015-04-21 15:45   Kulturea

Korrontzi Dantzan proiektuaren bidez, Korrontziko musikearen eta Oinkariko jantzarien arteko alkarlanaren fruitua nahi daben guztiei erakutsiko jake. Holan, Euskal Herriko edozein jantza taldek emon leike izena koreografiak ikasteko. Udagoienera arte, Oinkariko irakasleek jantzak erakutsiko deutseez eta, zemendian hasita, herririk herri emonaldiak egingo ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. BertsoDerbia apirilaren 28an izango da

Bizkaie! 2015-04-20 15:32   Bertsolaritzea

V. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Emaize Sexologia Zentroak irabazi dau IV. Euskerearen Ginkana

Bizkaie! 2015-04-20 12:19   Euskerea berbagai

Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak nagusitu dira eta eurek jaso dabe sari nagusia: euskerazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro. Saria, sexu hezkuntzarako euskerazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dabela azaldu dabe irabazleek, horreen falta edo bakotasun handia dagoalako gaur egun.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Esaera Zaharren Sopelako Txapelketea apirilaren 25ean izango da

Bizkaie! 2015-04-20 11:44   Euskerea berbagai

Izen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Sabino Arana Goiri eta euskerea gogoetagai, 'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegian

Bizkaie! 2015-04-17 14:37   Euskerea berbagai

Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasi dabe jardunaldia. Arana Goirik euskerearen alde egindakoen gaurkotasuna eta garrantzia nabarmendu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Astegoienean Monumentu eta Toki Historikoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bizkaian

Bizkaie! 2015-04-17 11:54

Nazinoarteko egunagaz bat egingo dau Bizkaiak, halanda ze Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu-domekarako Arkeologi Museoa, La Encartada Lantegi-Museoa, El Pobaleko Burdinola eta Santimamiñen. Jarduera dan-danak debalde dira, ganera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala

Bizkaie! 2015-04-16 12:02   Euskerea berbagai

Kutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

David Hornback argazkilaria eta Kveta Pacovskà irudigile txekiar ospetsua Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-04-15 11:21   kulturbiz

David Hornbackek argazkilari estadubatuarrak kaleko argazkigintzearen ganeko berbaldia eskainiko dau gaur, hilak 15, arratsaldeko 18:30ean; halan da be, haren lanaren inguruan antulotuko diran ekitaldiak maiatzera arte iraungo dabe. In the street argazki erakusketea izango da ikusgai apirilaren 24ra arte Bilbao Arteko kristalezko patioan, eta Hiri irekia. Street Photography izeneko ikastaroa emongo dau maiatzaren 21era arte. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Iurretako Montoiko zubia argazkiz jantzi da

Bizkaie! 2015-04-14 13:54   Kulturea

Berrogeita hamar argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte Iurreta eta Durango batzen dituan Montoiko zubian. Iurretaren desanexinoaren 25. urteurrenari lotuta, Iurretako Udalaren ekimenez, Gerediaga Alkarteak aukeraketa bat egin dau dituan fondoetatik eta hainbat iurretarren bildumetatik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaur ospatuko da Point De Garveko guduaren, II. Mundu Gerrako azkenetako baten 70. urteurrena

Bizkaie! 2015-04-14 12:14

Gaur, apirilaren 14an, 70 urte beteko dira Medoceko batailea, Bigarren Mundu Gerrako azkenetako bat, jazo zanetik. Gudu haretan Gernika batailoiak parte hartu eban, euskal gudariz bakarrik osotutako unidade militarra. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kalakan taldeak 'Elementuak' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-04-14 11:23   Musikea

Hamalau kanta daukaz Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere musikariek osotutako Kalakan taldearen Elementuak behar barriak. Sinpletasuna eta gordintasuna dira nagusi abestietan. Euskal kantutegiaren mamina aztertu, eta berrinterpretau dabe. Bilbon aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Loraldia jaialdiaren barruan, hilaren 24an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ulan Bator, herri nomada baten bihotz sedentarioa

Zigor Aldama 2015-04-13 11:27   Bidaide

Horren erakusgarri, nomada zahar horreetako 900.000 mila inguru Ulan Batorren bizi dira mobiduteko ezelako asmo barik. Ganera, urtetik urtera 30.000 - 40.000 gehiago dira erabagi hori hartzen dabenak eta kopuru handia da hori Frantziaren eremuaren hirukotxa dauen herrialdeko biztanleak oraintsu hiru miloera heldu dirala kontuan hartuta. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Txarriboda' pelikulearen estreinaldia, astegoien honetan

Bizkaie! 2015-04-10 12:17   Barriak

Begoña emazteak banatu gura dau, baina Franek ez, izan be horrek dana galtzea ekarriko leuke, familia, lana eta finantza planak. Zer egin? Ba, andrea hil, hori da arpegi biko enpresarioak erabagiten dauena. Plan ia perfektua pentsau dau, baina Klara ertzaina atzetik izango dau. Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda euskeraz filmautako pelikulea barikuan estrenauko da areto komerzialetan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aiko taldeak Interneten jarri dau Bonifazio Arandiaren omenez argitaratutako 'Fasioren mendea' disko-liburua

Bizkaie! 2015-04-09 18:08

Aiko, musikari eta jantza-maisuez osotutako kultur alkarteak Interneten jarri dau Fasioren Mendea, Igorreko soinulariaren mendeurrenagaz bat eginez –Igorreko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz– 2009an argitaratu zan lan sakona. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pello Serbiellek 'Zara' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-04-09 11:53   Musikea

Proiektu zabal baten lehenengo pausua da  Zara diskoa, izan be kantari mauletarrak trilogia bat osotzeko asmoa dauka, berbaldi eta dokumental bategaz batera. Euskeraz, bretoieraz, gaelikoz, ingelesez eta frantsesez kantetan dau Peio Serbiellek behar honetan. Bederatzi kanta eta errezitautako testu bat ditu diskoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)