MAZ Basaurira joateko bonoak agortu dira
2015-05-07 12:01 MusikeaDatorren astean hasiko dan arren, MAZ Basauri festibalak sekulako iksumina eragin dau, izan be, Social Antzokiko kontzertu guztiak ikusteko bonoak agortu egin dira dagoeneko eta eguneko sarrerak baino ez dira geratzen. Halan da be, eguneko sarrerak bakarrik geratzen dira; Burning eta Ruper Ordorika kartelburuen musikaz disfrutetako sarrerak 10 euroan eros daitekez leihatilan eta Mike Farrisen egunerako, 12 euroan.
Datorren astean hasiko dan arren, MAZ Basauri festibalak sekulako iksumina eragin dau, izan be, Social Antzokiko kontzertu guztiak ikusteko bonoak agortu egin dira dagoeneko eta eguneko sarrerak baino ez dira geratzen. Halan da be, eguneko sarrerak bakarrik geratzen dira; Burning eta Ruper Ordorika kartelburuen musikaz disfrutetako sarrerak 10 euroan eros daitekez leihatilan eta Mike Farrisen egunerako, 12 euroan.
Horrezaz gan, MAZ festibalak musikea kalera eroango dau bere dobako kontzertuakaz. Los Brazos eta Highlights taldeek Galizia kalean joko dabe datorren 16an (19:00retan) eta maiatzaren 23an, ordu berean, Tulsaren eta Señoresen txandea izango da Solabarria plazan. Domeka horretan bere, Txiki MAZ ospatuko da eguerdian. Umeek Munlet eta Rock n' Roll High School ikuskizunez gozetako aukerea izango dabe.
Musikaz gan, Zine Klubera joatea proponiduten dau festibalak. Social Antzokian bertan hiru emonaldi izango dira: 20,000 Days on Earth (gaur). God Help the Girl (maiatzaren 21ean) eta Tu voz entre otras mil (maiatzaren 28an) ikusteko sarrerak lau euroan eskuratu daitekez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!