Freskurea eroango dabe konparsek Aste Nagusira, Erripa moilako izotz-pisteagaz
2015-08-18 13:43Urtero legez, Bilboko Konparsek ekitaldi piloa antolatu ditue Aste Nagusirako eta kolore berezia emongo deutsie jaiari. Aurtengo nobedadea, Erripako moilan ipiniko daben izotz-pistea izango da. Astelehenetik eguenera egongo da zabalik. Bertan, ganera, moda desfilea egingo dabe konparsetako kideek. Horrezaz gan, Llano Project-eko aktoreek ekitaldi sorpresea egingo dabe jaietako lehenengo zapatuan, lehiaketa gastronomikoaei indar handiagoa emongo deutsie eta goitibeheren jatsierea eratuko dabe barriro.
Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna Zarautzeko Photomuseumen
2015-08-18 11:36Zarautzeko Photomuseumak Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna antolatuko dau urtero legez eguaztenean, abuztuaren 19an, Parisen 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren (dagerrotipoaren) aurkezpena egin zala gogoratuz.
Hamalau film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean
2015-08-17 13:58 BarriakLatinoamerikan aurten egon diran produkzino aitagarrienak batzea da Horizontes Latinos sailaren helburua. Aurten, hamalau film proiektauko ditue eta onenari 35.000 euroko saria emongo deutsie. Espainian estreinaldiak izango dira guztiak. Pablo Larrainen El club pelikuleagaz ekingo deutsie aurten saileko programazinoari.
Oihana Pascual: 'Gauez urtetearena aurreko urteetan baino gehiago kontrolau beharko dot'
2015-08-17 10:01 BarriketanBilboko Aste Nagusiko txupinerea
Argazki lehiaketea martxan ipini dau Areatzako Kultur eta Kirol Batzordeak
2015-08-13 14:03Igaz hasitako ekimena errepetiduko dabe aurten be Arratiako herri horretan. Oraingo honetan, argazki lehiaketearen gaia ura izango da eta, beraz, horregaz lotutako irudiak bialdu beharko ditue parte-hartzaileek, irailaren 3a baino lehen. Irailean bertan, Areatzako Mendi Astea egingo dabe eta bertan emongo dabe irabazlearen barri, jasotako argazkiak erakusteaz gan. Formatu digitaleko argazkiak baino ez ditue onartuko.
Nazinoarteko jaialdietako pelikularik esanguratsuenak Donostian izango dira, Zinemaldiko Perlak atalean
2015-08-12 14:05 BarriakMunduko beste zinema jaialdi batzuetan aurten aurkeztu diran filmen aukeraketea egin dau Donostiako Zinemaldiak eta, urtero legez, Perlak atalean ikusi ahal izango dira. Guztira, 14 pelikula dira, euretako bat lehiaketaz kanpokoa. Gehienek sari garrantzitsuak eskuratu ditue nazinoarteko jaialdietan eta Donostian Espainiako estreinaldia eukiko dabe.
Arrain Fish jaialdiagaz, bertoko produktuak eta umeen parte-hartzea bultzatuko dira Bilboko Aste Nagusian
2015-08-11 14:43 Jan edanakAurten bigarrenez antolatu dabe, Bilboko jaien barruan, gastronomiagaz lotutako Arrain Fish Festival, abuztuaren 26tik 29ra. Bilboko Konparsetako arduradunek jaialdia aurkezteko ekitaldian azpimarratu dabenez, lehiaketa gastronomikoak Aste Nagusiko hitzordu garrantzitsuenetakoak dira eta jai ereduaren berezitasun nagusietako bat. Arrain Fish Festivalegaz, lehiaketoi ikuspegi herrikoiago bat emon nahi deutsie. Aurtengo edizinoan, ganera, umeentzako jarduera gehiago egongo dira jaialdiaren egitarauaren barruan.
Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamabi antzezlan dakarz aurten
2015-08-11 13:33 KultureaAbuztuaren 12tik 16ra egingo dabe arte eszenikoen topaketa hori, Arabako Araia udalerriko Asparrena herrian. Umoreak eta antzerkiak bat egingo dabe, dagoeneko 22. ekitaldia beteko dauen jaialdian. Bertoko eta kanpoko konpainien lanak ikusi ahal izango dira, hamabi antzezlan guztira eta, ganera, behin jaialdia amaituta, Arabako beste herri batzuetan be emonaldiak egongo dira.
Lorea Argarate: 'Gure erreferentziak bidean topau doguzan DJ lagunak dira'
2015-08-10 10:11 BarriketanLas Tea Party DJ taldeko kidea
Bermeon ekitaldi ugari egongo dira, 1912ko galernea gogoan eukiteko
2015-08-07 15:27Bermeok, 1912ko abuztuaren 12an jazotako Galarrenaren 103. urteurrena beteko dan ezkero, hondamendi haretan hildako 143 arrantzaleak omenduko ditu hainbat ekitaldigaz. Aingeru Astuik, Bermeoko Udaleko kultura zinegotziak, eta Unai Bilbao Galerna alkarteko kideak egitarauaren barri emon dabe Aita Guria baleontzian egindako prentsaurrekoan. Hilaren 12an ez eze, aste horretako beste egunetan be ekitaldiak egongo dira. Aurreko urteetan legez, itsasontzien prozesinoa, kandelak biztuteko unea eta lora eskaintzea egongo dira.
Getxon egiteko 41 plan batu ditue liburutxu baten
2015-08-07 10:13Udalerriko eskaintza turistikoa bisitari zein auzotarrei hurreratzeko asmoz, '41 plan Getxoz gozatzeko' izenburuko liburutxua argitaratu dau Udalak, gustu guztietara egokitzen diran proposamenakaz. Udan egiteko moduko planak dira, gastronomikoak, itsasokoak, kirol arlokoak, jaietakoak, monumentuak ikustekoak eta abar. Liburua Getxoko turismo bulegoetan hartu leiteke. Euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez atara dabe.
Urdufolk jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dabe irailaren 4an eta 5ean
2015-08-06 18:00 MusikeaAntolatzaileek jakitera emon dabenez, talde finalistak aukeratzeko prozesua martxan euki dabe bagiletik. Dagoeneko, aukeratu ditue irailean Urduñako eszenatokian joko daben hiru taldeak: Lochlainn, Klof eta Angela Furquet. Urdufolk nazinoarteko lehiaketea irabazteko lehiatuko dira. Ganera, Alboka 2.1 eta Gabacho Maroconnection taldeek be emonaldi berezia eskainiko dabe jaialdiaren barruan.
Sekula hilten ez dan iruzurra Shanghain
2015-08-06 13:10 BidaideKokapena ia beti da berbera: Txinako uriburu ekonomikoko Herriaren Plazearen eta Nanjing Ekialdea kalearen ingurua. Amua be beti da bardina: Gazte txinatarrak, eskuzabaltasun susmagarriz, Txinako milaka urteko kulturearen jakingarriren bat erakustea eskainiz. Amuari haginka egiten deutsienak beti dira asmo oneko eta larregizko konfiantzadun turistak. Tearen zeremoniaren iruzurra da. Denporeagaz, aldaera desbardinak garatu dira, iruzurra bizirik manteniduteko. Trikimailuak funtzionau egiten dau oraindino, gida eta biajeen webguneetan ondo dokumentauta badago be.
Foruko aztarna erromatarrak, Arrolako oppiduma eta EreƱozarreko gaztelua ezagutzeko bisita gidatuak abiau ditue abuztuan
2015-08-06 10:20 kulturbizBusturialdeko antxinako biztanleen bizimodua ezagutzeko hiru gune arkeologiko garrantzitsu dira Forua, Arrola eta Ereñozar. Bizkaiko Foru Aldundiak, horreek hiru guneak ikusi ahal izateko bisitaldi gidatuak antolatu ditu uda sasoian, zehazki abuztuan. Aurretiaz erreserbea egin behar da, leku mugatuak dagozalako. Udako sasoitik kanpo, ez dago horreek hiru eremuak bisitetako aukerarik.
Bermeoko Folklore Jaialdia egingo dabe zapatuan, Indonesia, Frantzia eta Kanarietako taldeakaz
2015-08-05 10:58 KultureaUrtero legez, Bermeoko Alkartasuna jantza taldeak mundu zabaleko folklore-taldeak konbidau ditu, euren tradizinoak eta jantzak erakutsi daiezen Bermeoko publikoaren aurrean. Folklore jaialdi honek 29. edizinoa beteko dau zapatuan, abuztuak 8. Saioa 22:00etan izango da, Artza frontoian. Indonesia, Frantzia eta Kanarietako taldeak egongo dira aurten, Alkartasunakoakaz batera. Jantza taldeak ez eze, Bermeoko Udalak be parte hartzen dau antolakuntzan.
Future Shorts film laburren jaialdiaren emonaldia egongo da gaur Bilbao Arten
2015-08-05 10:09 BarriakUrteko sasoi guztietan egiten dan zikloa da Future Shorts eta, gaur, 2015eko udeari jagokon proiekzinoa egingo da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da eta film labur ugari ikusteko aukerea egongo da tarte horretan. Ondo errotutako jaialdia da honako hau, izan be, Bilbon ez eze, mundu zabaleko 90 herrialdetako 150 uritan egoten dira proiekzinoak.
Zeledonen jatsiereagaz hasiko dira Gasteizko jaiak
2015-08-04 11:18Andra Maria Zuriaren jaietako egitaraua bete-beteta dago gaur, martitzena, goizean goizetik hasita. Dana dala, jaien hasiera ofiziala, tradizinoak agintzen dauen legez, arratsaldean izango da, Zeledonen jatsiereagaz. Arratsaldeko seiretan izango da gasteiztar guztiek urte guztian itxaron daben ekitaldi hori. Txupinazoa be botako dabe, Zeledonen etorrereagaz batera. Abuztuaren 9ra arte izango dira aurten Arabako uriburuko jaiak.
Antxina limonadea egiteko erabilten ziran teknikak erakutsiko ditu Arkeologi Museoak abuztuaren 5ean
2015-08-03 12:05 Jan edanakJardunaldi berezi horretara bertaratzen diranek, izozkailuak asmau aurreko sasoietara salto egingo dabe. Edariak fresko manteniduteko erabilten ziran teknikak, edur-zuloak adibidez, erakutsiko ditue Bilboko Arkeologi Museoan. Limonadea zelan egiten zan erakutsiko dabe eta edari hori probetako aukerea be egongo da. Jarduerea dobakoa dan arren, aurretik izena emon behar da, plaza mugatuak dagozalako.
Alvaro Arrizabalaga: 'Esango neuke Lezetxiki ezagunagoa dala Euskal Herritik kanpo berton baino'
2015-08-03 10:05 BarriketanArkeologoa. Lezetxiki kobazuloko indusketetako zuzendaria
Euskal kulturea Washingtoneko Munduko Jaialdian egongo da 2016an
2015-07-28 14:24 Euskaldunak munduanUnai Rementeria Ahaldun Nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari legez, eta AEBko uriburuko Smithsonian Fundazinoak hitzarmena sinatu dabe, Washingtonen bertan. Holan, Bizkaia eta Euskal Herria, bereziki euskal kulturea, fundazino horrek datorren urtean antolatuko dauen Folklive Festival nazinoarteko jaialdian egongo dira. Smithsonian Fundazinoak dino, euskal kultureagaz daukien interesak oinarri historikoa daukala, baina etorkizunera begirako hartu-emona sortu nahi dabela.



























