Aimar Karrika izan da nagusi Zubiriko final-laurenean

Bizkaie! 2015-02-16 10:55   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien,  246,5 puntu, hain zuzen be. Txapelketea aurrera doa; hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, Lizarran.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joana Heviak eta Nerea Gilek irabazi dabe EHUko Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketea

Bizkaie! 2015-02-13 11:46   sariak-autortzak

Joana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko BBK Saleak egitarau bereziagaz ospatuko dau bosgarren urteurrena

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-02-12 14:38   kulturbiz

Bost urteotan 1.152 jarduera antolatu dira Bilboko Kale Nagusiko 1-21 zenbakian, BBK Salan. Musikea, jantzea, antzerkia, zinemea, danetariko ikuskizunak eskaini ditue, eta 300.000 ikus-entzule hurreratu dira bertara. Egitarau berezia atonduko dabe, martiaren 16tik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bilbo uriari buruzko liburua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2015-02-12 10:52   kulturbiz

Bizkaiko uriburuko historiaren ganeko monografia da 1992an abiatutako bildumako azkenengoa. Roberto Palacios eta Ana Isabel Prado historialariek idatzi dabe Bilbori buruzko lana, liburuki bitan. Honegaz batera, 77 monografia kaleratu ditu Bizkaiko Diputazinoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

San Balendin Eleizondon (Zeanuri): Piedadeko artea zenbat hazi dan neurtuteko eguna

Jon Urutxurtu 2015-02-11 16:59

Egitarau honetan aitagarria da orain dala 56 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala zazpi urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Neguko bidaia munduko uribururik kutsatuenera

Zigor Aldama 2015-02-11 14:13   Bidaide

Gengis Kanen herrialdea munduko biztanle-densidade txikiena dauena da eta esan beharrik  ez dago, lekutan dagoala. Hori gitxi ez eta hiru miloe mongoliarretatik erdiak edo planetako airerik kutsatuena arnasten dabe neguan. Ulán Bator uriburuaren inguruan pilatzen dira, globalizazinoaren erritmo bildurgarriari eta meatzaritzan gehiegi oinarritutako ekonomiari esker hazten dan uriburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ikasenpresa azokeak EAEko Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 700 ikasle batuko ditu martitzen honetan Eibarren

Bizkaie! 2015-02-10 11:12

Ikasenpresa IV. azokeak ekintzailetzearen uriburu bihurtuko dau Eibar martitzen honetan, zezeilaren 10ean. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Lanbide Heziketako (LH) 46 ikastetxetako 700 ikasle bertan izango dira, eta 135 enpresa txikik bere produktu eta zerbitzuak erakutsi eta salduko ditue Untzaga enparantzan, goiz osoan zehar, 10:30etik 13:30era.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Geraud Portal Quintet boskoteak hasiko dau barikuan Bilbao Distrito Jazz egitaraua

Bizkaie! 2015-02-10 10:34   Musikea

Geraud Portal kontrabaxu jotzaile frantsesaren boskoteak hasiko dau Bilbao Distrito Jazz egitarauaren hamaseigarren edizinoa datorren barikuan, zezeilaren 13an, Errekaldeko Udaltegian. Bilbao Distrito Jazz Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau, Bilbaína Jazz Club alkarteagaz alkarlanean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eguraldi onak plan aldaketea eragin dau Nanga Parbaten: Txikon eta lagunak III. eta IV. kanpalekurantz doaz

Bizkaie! 2015-02-09 17:06

Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Danielle Nardi gaur abiatu dira gorantz eta bihar ekingo deutsie igoereari Muhammad Kanek eta iraniar hirukoteak. Ezustekorik ezean, II. kanpalekuan alkartuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Legution Paula Amilburuk irabazi dau

Bizkaie! 2015-02-09 09:31   Bertsolaritzea

Nieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu eban puntu gehien, 311,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren Xabi Igoa sailkatu zan 310,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Iñaki Viñaspre: 306,5.

 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tadusak taldea World Music Charts Europe zerrendan sartu dabe

Bizkaie! 2015-02-06 10:16   Musikea

World Music Charts Europe zerrenda ezagunean dago daborduko Tadusak boskotea. Europako musika zerrenda esanguratsuenetakoa da, izan be 25 herrialdetako 47 irrati adituk osotzen dabe, eta urteko argitalpenen artean onenak aukeratzeaz arduratzen dira. Tadusak 19. taldea da, Bide luzea Ternuarat (Agorila) lehenengo diskoari esker. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Javier RiaƱo artista bilbotarren margoak ikusgai, Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-02-05 14:27   Kulturea

Azkenengo bost urteotan sortutako berrogei beharrek osotzen dabe Javier Riañoren erakusketea. Riañoren sorkuntzearen gai nagusietakoa da lanon protagonistea: arkitekturea. Gizaki bako arkitekturea jorratzen dau. Maiatzera arte egongo da zabalik erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Apirilaren 25ean izango da aurten BreakOnStage Jaialdia

Bizkaie! 2015-02-04 17:00   kulturbiz

BreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdian, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak taularatzen dira, egungo barrikuntzakaz eta era dinamikoan. Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen daben jaialdia da. Mueta honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikon eta kideek goranzko bideari ekingo deutsie barriro be II. kanpalekura arte (5.900 m.)

Bizkaie! 2015-02-04 10:34

Helburua: Nanga Parbat (8.125 m.), neguan tontorrera heltzea inork be lortu ez dauen arren

Haizeek eta edurrak behartutako hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, II. kanpalekura arte (5.900 m.) eta bertan kanpalekua ezartzen saiatuko dira lotara I. kanpalekura (5.050 m.) bueltetako. Meteo aurreikuspenen arabera, eguraldi oneko astebeteko tartea dator. Beraz, ez dabe alboratzen III. kanpalekura arte edo baita IV. era arte ekipetan jarraitzea.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

MUk eta Baltistan Fundazinoak proiektu bat jarri dabe abian, Hushe Bailarako 100 neskato eskolatzen laguntzeko

z 2015-02-03 17:25

Mondragon Unibersidadeak 6.300 euro emongo deutsoz Fundazinoari, Hushe Bailarako 100 neskatorentzako bekak banatu eta eskualdeko zortzi eskolatako bi hezitzaile trebatzeko. Fundazinoak Baltistan eskualdeko zortzi eskolatan 900 neska-mutiko eskolatzeko ekimenean kokatzen da proiektua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Inoizko parte-hartzerik handiena izango dau aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2015-02-03 14:49   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketea Nafarroako euskal kulturearen erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. Aurten, 42. edizinoa beteko dau. Hilaren 7an Iruñean hasi eta martiaren 28an amaituko da. Nabarmentzekoa da aurten inoiz baino bertsolari gehiagok emon dabela izena txapelketan, 33 izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Teknopolis, Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazle

Bizkaie! 2015-02-03 14:01   sariak-autortzak

Teknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu ditue epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen 15 urteko ibilbidea, eta, bestetik, I+G+Bn egiten dan lana gizarteratzeko egiten dauen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

William Shakespeareren 'Sonetoak' euskeratu dau Juan Gartziak

Bizkaie! 2015-02-03 11:15   kulturbiz

Bistakoa da poesiak, eta lirikeak lotura zuzena dauela musikeagaz, eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako be: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri deutso ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)