Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (I)
2014-12-26 14:41 BidaideMongolia osoan bizi diran hiru miloe lagunetatik herenaren bizitoki dan uriburua mendi-hegalez inguratuta dago eta horreetan milaka ger dagoz, inguruan egurrezko hesia daben kanpin-denda modukoak, nahiz eta egurrezko hesiak ez ohikoak izan nomaden bizimoduan.
Daniel Landartek jaso dau Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Euskal Kultura Saria
2014-12-23 10:23Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren helburua Ipar Euskal Herrian euskal kulturearen edo zientziaren aldeko jarduereagaitik edo obrakaitik nabarmendu diran personak goratzea da.
Fredi Paia: 'Txapela bertsolari karrerako tituluaren modukoa da: bertsolaritzaz ez dakian jenteak zu baloretako mekanismoa'
2014-12-22 09:36 BarriketanBizkaiko txapelduna
Fredi Paia algortarra, 2014ko Bizkaiko Txapeldun
2014-12-22 09:25 BertsolaritzeaZapatuan, 4.350 bertsozale batu ziran Bilbao Arenan, sekula egon dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa final jentetsuenean. Kristina Mardaras Iurretako bertsolariak jantzi eutson txapela Fredi Paia irabazleari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballes galdakaoztarragaz jokatu eban buruz burukoa.
'Enclaves de Unamuno' dokumentalak emongo deutso amaierea idazlearen jaiotzearen 100. urteurreneko egitarauari
2014-12-19 10:55 jardunaldiakAurten, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jarduera egitarau zabala jarri dau martxan 1864ko irailaren 29an, Miguel de Unamuno Bilbon jaio zaneko 150. urteurrena ospatzeko. Programazino bereziari bariku honetan, abenduaren 19an, emongo jako amaierea, Bidebarrietako Liburutegian Enclaves de Unamuno dokumentala eskainiz.
Bilbao Mendi Film Festivalak Montxo Armendariz omenduko dau
2014-12-18 14:46 BarriakBilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau gaurko ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.
Zortzi finalista eta Kristina Mardaras, zapatuko bertso jaiko protagonistak
2014-12-17 14:38 BertsolaritzeaZapatuan, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan, zortzi bertsolari lehiatuko dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Gaur egindako agerraldian, gogotsu agertu dira finalista guztiak. Irabazleari, Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela. Izan be, Mardaras, emakumeen artean aintzindari izan zan 80ko hamarkadan plazara urteten.
Egitarau potoloa II. Tracking Bilbao jardunaldien aurkezpenean
2014-12-17 13:58 jardunaldiak2014ko abenduaren 19an, 2015eko Tracking Bilbao jardunaldien aurrerapen legez, ekintza multzoa gauzatuko da aro digitalaren diziplina anitzeko kulturearen inguruan. Caosticak antolatuko dau ekitaldia Borja Crespogaz alkarlanean.
Euskerazko IKTak jorratuko ditue gaur, Bilboko Bizkaia Aretoan
2014-12-17 10:40 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Euskerazko Informazino eta Komunikazino Teknologiak izenburuko mintegia antolatu dau gaur, goiz eta arratsaldeko saioetan, Bilboko Bizkaia Aretoan. Lehenengo berbaldia Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordearena izango da, Txikiaren handitasuna edo euskara IKTetan.
Martitzenean, abenduaren 16an, abiatuko dira Marijesiak Gernikan
2014-12-15 14:49Fernando Astoreka Aranburu, Denis Azkarate Eizagirre, Iñaki Gonzalez Abadia eta Jose Antonio Uriarte Itxaso dira aurtengo bakarlariak. Gabonak iragarteko eske-errondak dira Marijesiak. Aurten batzen dan ditua Camins Solidaris GKEari emongo jako, Gambiako Sare Bigi herrian eskola bat eregiteko. Azkenengo egunean jasoko dabe dirua, abenduaren 24an.
'Euskara partekatzen duguna' dekalogoa aurkeztu dau Euskaltzaleen Topaguneak
2014-12-15 13:00 Euskerea berbagaiEuskal Herrian bizi dogun hizkuntza-aniztasun errealidadea autortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean konpartiduten dogun hizkuntzea euskera izateko aldarria egiten dau dekalogoak. Aurrera begira, oinarri horreek bultzatzeko egitasmoakaz jarraitzeaz gan, aniztasuna zehar lerro lez txertatzeko asmoa berretsi dabe, herritar danari bidea alkarregaz egiteko konbita eginez.
Jurgi Arejita Uruburu: 'Ondino gaztea naz eta ikasten segidu gura dot'
2014-12-15 10:11 BarriketanSukaldaria
Hizkuntza aniztasunaren inguruko zenbaki monografikoa argitaratu dau Hermes aldizkariak
2014-12-12 14:38 Euskerea berbagaiMintegi berezian, euskalkien eta euskera batuaren arteko hartu-emonak aztertu ditue gaur Bilbon eta, horrezaz gan, Sabino Arana Fundazinoaren pentsamendu aldizkariak, Hermesek, ale monografikoa argitaratu dau hizkuntzak ardatz hartuta.
Euskerazko zinemearentzat 2014a urte handia izan dala dino IBAIAk
2014-12-12 10:54 BarriakAzken urteetan lortutako egonkortasunaren emoitzea dan eta ikusleen zein kritikearen babesa dauen gure zinemearen arrakasta honen kontra, hurreko etorkizunari begira, gure pelikulen finantzazino iturri desbardinetan diran murrizketak kontuan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apustu sendo eta segurua egiteko momentu erabagiorrra da.
'Gustatzen jata, gustatzen jaku' lemapean dator 2015eko Euskal Eskola Publikoa
2014-12-11 17:17 Euskerea berbagaiGustatzen jata, gustatzen jaku lemapean, Euskal Eskola Publikoaren 24. jaia izango da Elgoibarren, 2015eko bagilaren 7an eta Jata erlea lagun izango da, erleak ekosisteman behar-beharrezkoak diran lez, gure eskolak ezinbestekoak diralako gizartearen garapenerako.
Barbara Goenaga eta Kalakan dira Poziktibity ekimenaren bideo barriko protagonistak
2014-12-11 14:38 Euskerea berbagaiPoziktibity euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dauen proiektu bat da. Gainera, euskereagazko jarrera positibo bat be bada, eta hiru kontzeptu berba bakarrean alkartuta sortu da bere izena: Pozik, Positivity eta Activity berbak buztartuta.
'Eztabaidak literatureagaz' ekimenak Patxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleak alkartuko ditu
2014-12-11 14:17 KultureaPatxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleak, euskal literaturea eta, batez be, euskeraz idatzitako literaturea, norantz doan argitzen ahaleginduko dira datorren martitzenean, abenduaren 16an, Euskal Literaturea nora zoaz? izenburupean.
'Emakumeak Hushe ibarrean' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan
2014-12-11 10:21 KultureaIbon Azpilikuetaren argazkiak batzen dituan Emakumeak Hushe ibarrean erakusketea zabaldu barri dau Bilbao Mendi Film Jaialdiak, Bilboko Rekalde aretoan. Asiako Baltistan eskualde menditsuan bizi diran emakumeak dira erretratuen protagonistak, eurak eta euren bizimodu gogorra. Erakusketea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.
Ali Tiefschwarz izango da 2014ko azkenengo Art After Dark saioko protagonistea
2014-12-10 14:48 MusikeaAbenduaren 12an zarratuko dau aurtengo Art After Dark Bilboko Guggenheim Museoko musika egitaraua.Tiefschwarz taldeko Ali izango da gaueko protagonista nagusia, baina lehenago DJV Sound izango da eszenatokian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.
'Dastatu Gabonak' egitaraua atondu dau Bilboko Guggenheim museoak
2014-12-09 17:12 kulturbizAbenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitarten, ume eta familientzako egitarau berezia eskainiko dau Bilboko Guggenheim museoak, besteak beste, musikea, jantzea, antzerkia eta jolasak.