Ziburuko ikastolea eregiteko erabiliko dabe aurtengo Herri Urratsen batutako dirua
2015-04-29 11:16 Euskerea berbagaiUrtero lez Senpereko lakuaren inguruan makina bat euskaltzale batuko dira maiatzaren 10ean, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jai handian. Atxik ikastola bildua lelopean, inoizko diru gehien batu gura dau Seaskak, Ziburuko ikastolea eregiteko, hain zuzen be. Datorren ikasturtean, ganera, hiru ikastola barri zabalduko ditue: Azkarate, Basusarri eta Biriatun.
Joanes Illarregi Nafarroan eta Iñigo Ibañez Gipuzkoan jaun eta jaube Eskolarteko Bertsolari Txapelketan
2015-04-27 10:55 BertsolaritzeaNafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna. Maddalen Lopez lesakarra, barriz, bigarren sailkatu da.
Bestetik, Iñigo Ibañez azpeitiarrak irabazi dau bart Irunen jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Bigarren sailkatua, barriz, Paul Iruretagoiena ataundarra izan da.
Fant 21ek kultur eta aisialdirako jarduerak be izango ditu zinema programazinoaren osogarri
2015-04-24 12:41 BarriakBilboko Fantasiazko Zinemaldia (Fant 21) maiatzaren 8tik 15era izango da aurten, zinema programazino anitz, erakargarri eta kalidadezkoagaz, ez zinema zaleentzat bakarrik, baita genero fantastikora lehen aldiz hurreratzen diranentzat be.
Kontseiluaren eskutik, euskeraz biziteko eskubidearen aldeko ekitaldia izango da Iruñean zapatuan
2015-04-23 18:34 Euskerea berbagaiEuskeraz biziteko eskubidearen aldeko jaialdia egingo da Iruñeko Anaitasuna pabilioian datorren zapatuan, hilaren 25ean, Nafarroan euskereak aurrera egingo badau beste hizkuntza politika bategaz izango dala aldarrikatzeko.
50 konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako 17 Euskal Herrikoak
2015-04-23 15:49 KultureaDanetara, berrogeita hamar konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako hamazazpi, Euskal Herrikoak. Aurten, igaz baino bost konpainia gehiagok hartuko dabe parte, eta danetara 170 emonaldi eskainiko ditue. Erabateko hogeita bi estreinaldi izango dira, ganera.
'Jentilak Diman' ikuskizuna apirilaren 25ean
2015-04-23 12:28Diman eta inguruetan mitologia aberastasun handia dagoala gogoan hartuta, aberastasun hori eguneratu, herrian eta inguruetan ezagutarazo eta belaunaldi barrietara jai moldean transmitiduteko gogoz, Txumuluxueta kultur alkarteak ekitaldi bi antolatuko ditu apirilaren 25ean.
'Mañaria, Harrizko Herria' liburua aurkeztu dau Txelu Angoitiak
2015-04-21 17:20 kulturbizMañariako Udalak eta Gerediaga Alkarteak Mañaria, Harrizko Herria liburua aurkeztu dabe gaur. Mañariarren testigantzak jasoz, herritarren ikuspegia nagusi dala, Mañariari buruzko historia liburu desbardin bat dela azpimarratu dabe. Datorren barikuan, apirilaren 24ean, arratsaldeko 19:00etan, Errose Bustinza Kultur Etxean egingo da herri aurkezpena.
Korrontzik eta Oinkarik euren koreografiak ikasteko aukerea emongo deutsee jantza taldeei
2015-04-21 15:45 KultureaKorrontzi Dantzan proiektuaren bidez, Korrontziko musikearen eta Oinkariko jantzarien arteko alkarlanaren fruitua nahi daben guztiei erakutsiko jake. Holan, Euskal Herriko edozein jantza taldek emon leike izena koreografiak ikasteko. Udagoienera arte, Oinkariko irakasleek jantzak erakutsiko deutseez eta, zemendian hasita, herririk herri emonaldiak egingo ditue.
V. BertsoDerbia apirilaren 28an izango da
2015-04-20 15:32 BertsolaritzeaV. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.
Emaize Sexologia Zentroak irabazi dau IV. Euskerearen Ginkana
2015-04-20 12:19 Euskerea berbagaiGasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak nagusitu dira eta eurek jaso dabe sari nagusia: euskerazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro. Saria, sexu hezkuntzarako euskerazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dabela azaldu dabe irabazleek, horreen falta edo bakotasun handia dagoalako gaur egun.
Esaera Zaharren Sopelako Txapelketea apirilaren 25ean izango da
2015-04-20 11:44 Euskerea berbagaiIzen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.
Txomin Uribe: 'Arrisku barik ez dago bizipozik'
2015-04-20 11:07 BarriketanPiztiak taldeko abeslaria eta gitarristea
Sabino Arana Goiri eta euskerea gogoetagai, 'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegian
2015-04-17 14:37 Euskerea berbagaiSabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasi dabe jardunaldia. Arana Goirik euskerearen alde egindakoen gaurkotasuna eta garrantzia nabarmendu ditue.
Astegoienean Monumentu eta Toki Historikoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bizkaian
2015-04-17 11:54Nazinoarteko egunagaz bat egingo dau Bizkaiak, halanda ze Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu-domekarako Arkeologi Museoa, La Encartada Lantegi-Museoa, El Pobaleko Burdinola eta Santimamiñen. Jarduera dan-danak debalde dira, ganera.
Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala
2015-04-16 12:02 Euskerea berbagaiKutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak.
David Hornback argazkilaria eta Kveta Pacovskà irudigile txekiar ospetsua Bilbao Arten
2015-04-15 11:21 kulturbizDavid Hornbackek argazkilari estadubatuarrak kaleko argazkigintzearen ganeko berbaldia eskainiko dau gaur, hilak 15, arratsaldeko 18:30ean; halan da be, haren lanaren inguruan antulotuko diran ekitaldiak maiatzera arte iraungo dabe. In the street argazki erakusketea izango da ikusgai apirilaren 24ra arte Bilbao Arteko kristalezko patioan, eta Hiri irekia. Street Photography izeneko ikastaroa emongo dau maiatzaren 21era arte.
Iurretako Montoiko zubia argazkiz jantzi da
2015-04-14 13:54 KultureaBerrogeita hamar argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte Iurreta eta Durango batzen dituan Montoiko zubian. Iurretaren desanexinoaren 25. urteurrenari lotuta, Iurretako Udalaren ekimenez, Gerediaga Alkarteak aukeraketa bat egin dau dituan fondoetatik eta hainbat iurretarren bildumetatik.
Gaur ospatuko da Point De Garveko guduaren, II. Mundu Gerrako azkenetako baten 70. urteurrena
2015-04-14 12:14Gaur, apirilaren 14an, 70 urte beteko dira Medoceko batailea, Bigarren Mundu Gerrako azkenetako bat, jazo zanetik. Gudu haretan Gernika batailoiak parte hartu eban, euskal gudariz bakarrik osotutako unidade militarra.
Kalakan taldeak 'Elementuak' disko barria aurkeztu dau
2015-04-14 11:23 MusikeaHamalau kanta daukaz Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere musikariek osotutako Kalakan taldearen Elementuak behar barriak. Sinpletasuna eta gordintasuna dira nagusi abestietan. Euskal kantutegiaren mamina aztertu, eta berrinterpretau dabe. Bilbon aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Loraldia jaialdiaren barruan, hilaren 24an.
Imanol Agirre: 'Udabarriaren bihotzean itsasargi bat ipini nahi dogu, geure kulturea ikusarazoteko'
2015-04-13 11:44 BarriketanLoraldia jaialdiko zuzendaria


























