XX. mendeko emakume kirolariak protagonista, Bilboko Euskal Museoan

Dabi Piedra Robledo 2015-03-05 13:49   Kulturea

Argazkiak, bideoa eta kirola egiteko materiala batu dau Euskal Museoak Emakumea eta Kirola erakusketarako. Joan dan mendearen erdialdeko hamarkadetan Bizkaian egondako emakumezko kirolari azpimarragarrienetako batzuen barri emoten da bertan. Izan be, sasoi haretako emakumeek traba asko topetan zituen goi mailako kirolean jarduteko eta euren ahalegina azpimarratu nahi dabe erakusketeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Blanca Urgellek atondutako Axularren 'Gero' liburuaren edizino kritikoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-03 14:53   Kulturea

Nafarroako Gobernuaren egoitzan aurkeztu dau gaur eguerdian Axularren Gero liburuaren edizino kritikoa Blanca Urgell filologoak. Aurretik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Emakumearen Eguna ospatuko dau Bidebarrietan zineforuma eskainiz

Bizkaie! 2015-03-02 13:18

Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailagaz alkarlanean, Bidebarrietako Liburutegiak, helduei zuzendutako zineforum saioa jasoko dau eguaztenean, martiaren 4an, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Eskainiko dan lehenengo lana, Manuela Moreno zuzendariaren Camas izango da, eta ondoren, Céline Telerman zinemagilearen ¿Por qué las mujeres queremos más? film luzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-03-02 09:51   Bertsolaritzea

Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan,  90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako 5. finalaurrekoa. Bigarren sailkatu zan Iñaki Viñaspre (339), hirugarren Felipe Zelaieta (318), laugarren peru Abarrategi (316,5), bosgarren Oier Arbina (288,5) eta seigarren Asier Rubio (276,5).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Seul, ekonomia kolaboratiboaren munduko uriburu (I)

Zigor Aldama 2015-02-27 14:03   Bidaide

Kontzeptua ez da barria: Mendeetan zehar gizarte tradizionalaren oinarria izan da konpartidutea. Antxina lana, objektuak eta jatekoa konpartiduten zan, izan be, poomasi (eskulanaren trukea) eta dure (nekazarien kooperatibea) lako berbak heldu dira gaur egunera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Niki de Saint Phalleren ibilbide osoa ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-02-27 11:38   Kulturea

Berrehun artelan batu ditue Niki de Saint Phalle artista frantsesaren atzera begirako erakusketan Bilboko Guggenheim museoan, orain arte egileari buruz egindako handienean. Pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko lanak jaso ditue, tartean artxiboko hainbat dokumentu. Erakusketea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Alex Txikon eta sokakideek I. kanpalekuranzko bidea hartu dabe goizeon

Bizkaie! 2015-02-27 10:35

Egunez egun, kanpalekuetan gora egitea da plana: etzidamu III.era (6.700m, gogoratu bertan materiala itxi ebela Txikonek, ‘Sadpara’k eta Nardik), hurrengoan IV.era (oraindino ekipau bako tartea da hau) eta, badirudi, martitzena edo eguaztena bitartean izango dala Nanga Parbaten tontorrera (8.126m) saiakerarako egunik aproposena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, MAZ Basauriko aurkezpen jaian

Bizkaie! 2015-02-26 14:18   Musikea

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons taldeak MAZ Basauri 2015 jaialdiko aurkezpen jaian izango dira martiaren 27an, Basauriko Social antzokian. Dino Velvet Pinchadiscos izango da gaua zarratzeko arduraduna. Sarrerak bariku honetan, zezeilaren 27an, jarriko dira salgai.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bilboko II. Artisau Garagardaoaren Azokea barikuan eta zapatuan izango da

Bizkaie! 2015-02-26 09:39   Kulturea

Helburua artisau garagardaoaren sorrerearen artea alkarbanatzea eta zabaltzea da, eta horretarako 11 garagardao marka izango dira, gehienak Euskal Herrikoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

VIII. Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia Ordizian eta Tolosan izango da hilaren 27tik martiaren 21era arte

Bizkaie! 2015-02-25 14:33   kulturbiz

Ipuin eta kontakizunak ahoz aho zabaltzean, herriaren kulturea eta nortasuna ezagutarazoten dira eta helburu horregaz, Ahoz Aho Jaialdia antolatu dau zortzigarren aldiz Intujai Teatrok. Ordizian eta Tolosan egingo ditue ekitaldiak zezeilaren 27tik martiaren 21era arte, eta Japonia, Kolonbia, Kuba, Bulgaria eta Azerbaijango hainbat konbidaduk hartuko dabe parte bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Behe kanpalekuan geldi, edur artean Txikon eta lagunak

Bizkaie! 2015-02-25 13:20

Beste egun bat edur artean. Gaur goizean, gauean pilatutako ia 70 zm. edur garbitu behar izan dabe dendatik urten ahal izateko. Bien bitartean, meteoa momentuz aldakorregia da tontor eguna finkatzeko baina espero dogu laster gorantz atera ahal izatea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Dejabu Panpin Laborategiaren 'Arrastoak' lanak irabazi dau XV. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2015-02-25 12:08   Kulturea

Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XV. Donostia Antzerki Saria jaso dau Dejabu Panpin Laborategiaren Arrastoak beharrak. Martiaren 27an, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean, egingo dabe sari-emote ekitaldia Victoria Eugenia antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ray Fernandez kubatarraren bizipoza gurean izango da

Bizkaie! 2015-02-25 10:50   Musikea

Rayren abestien letrak bereziak dira, haren ahotsa apartekoa da eta abesterakoan erakusten dauen indarra ahaztu ezinekoa. Gainera, Ray Fernándezegaz musikari onak datoz, haren erritmo bizi eta inprobisazino senera ondo ohituriko Miguel Alejandro Valdés baxua, Roylan Carballosa perkusionistea eta Lorenzo Molina tronpeta jolea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itzulpen perfektuaren bila

Bizkaie! 2015-02-24 11:49   kulturbiz

QTLeap (Quality Translation by Deep Language Engineering Approaches) proiektuaren helburua da (Europako Batzordearen hiru miloe euroko finantzazinoa izan dau hiru urterako) metodologia barritzaile bat ikertzea eta sortzea, zortzi hizkuntzaren itzulpen automatikoa lortzeko: euskerea, gaztelania, ingelesa, portugesa, alemana, txekierea, bulgarierea eta nederlanderea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ander Fuentes Itturri eta Eneko Lazkoz aurrera doaz Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2015-02-23 11:16   Bertsolaritzea

Hurrengo fasera sailkatu dira saioak irabazita: Joan Barberena, Julio Soto, Aimar Karrika, Ander Fuentes eta Eneko Lazkoz.

Puntuazinoaren arabera: Oier Lakuntza, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi, Saioa Alkaiza, Amaia Elizagoien, Alazne Untxalo, Sarai Robles, Kotte Plaza eta Aritz Saragueta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mungian zaharrak barri'

Bizkaie! 2015-02-20 11:59   kulturbiz

Lan honen helburua, Mungiako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, sailkatu, landu eta beragaz Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeentzako Euskal Curriculumean txertagarri dan material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea izan da. Azken baten bizimodu tradizionala eta herri jakituria batu eta modu barritu eta erakargarri baten zabaltzea eta gizarteratzea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gernikako Lekuek musika jaialdiak leku gehiago batuko ditu aurten

Bizkaie! 2015-02-20 10:14   Musikea

Hogeita hamar musika ekitalditik gora eskainiko ditu aurten Lekuek jaialdiak. Bertoko eta kanpoko musikariak etorriko dira Gernikara, estilo askotakoak; esaterako, Albert Pla, Bide Ertzean, Zea Mays,  Hesian, Ray Fenazdez, Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Ainara LeGardon, Potato eta Aterkings. Martiaren 8an abiatuko da egitaraua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)