Jon Villapun: 'Herritarrek 'Geuria' eurena sentidutea da gure asmoa'
2014-11-17 10:46 BarriketanGeuriako koordinatzailea
Sustrai Colinak irabazi dau Xilaba Txapelketea
2014-11-17 10:09 BertsolaritzeaMakinatxu bat bertsozale batu ziran zapatuan Baionako Lauga gelan, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereako bertsolari txapelketako finala ikustera. Sustrai Colina izan zan nagusi. Maiatzean hildako Aitor Renteria Txato Bertsularien Lagunak alkarteko zuzendaritzakidea izan eban gogoan agurrean Colinak.
Neska senegaldar bat izan da Otxandategi taldearen inspirazinoa 'Abby Potxola' diskoa sortzeko
2014-11-14 14:46 MusikeaAbby Potxola nobedadea izango da Durangoko 49. Azokan, eta Elkarren standean egongo da salgai. Lanaren zuzeneko lehenengo aurkezpena Ahotsenea gunean izango da, abenduaren 6an (barikuan). Saldutako kopia bakotxeko euro 1 bideratuko dau Otxandategik Jammu taldeko familientzat (hamabi lagunez osatutako familia senegaldar batek 600 eurogaz pasau leike urte osoa).
Getxoko Manga Azokea astegoienean
2014-11-14 09:57 KultureaZemendiaren 15ean eta 16an, Japoniako kulturea izango da protagonista Getxon, Areetako Geltokia plazan. Tarasu kultur alkarteak antolatuta, jarduera ugari eta mangaren protagonistak eurak izango dira ardatz. Hiru artista konbidatu ditute aurten: Shinichi Watanabe animazino zuzendari eta aktorea, Yui Kanan Yuimino+ musika taldeko liderra eta Yoshi Hioki margolari eta ipuin kontalaria.
Seulen, ura osasunbide
2014-11-13 17:33 BidaideZeozer arraroa igarten da Cheonggye plazan. Sorginkeria kontua izango balitz lez, harrizko horma batetik ur-jauzi ikaragarri batek urteten dau Hego Koreako uriburuko, Seuleko, erdigunean. Kandelearen Iturria da, urigintza-erabarritze proiektu interesgarri baten abiapuntua. Chenggyecheonek onura ekonomiko handia ekarri deutso uriburuari.
'Black is beltza' nobela grafikoaren prozesu kreatiboa erakusketa baten batu dabe
2014-11-13 14:45 KultureaBilboko Alondigean ipini dabe, Fermin Muguruzak gidatutako proiektua zelan gauzatu dan eta sormen prozesuan ze material erabili dan erakusteko asmoz. Era berean, berbaldiak, zinema proiekzinoak, kontzertuak eta abar egongo dira Bilbon, zezeilaren 8ra arte iraungo dauen programazino berezi baten barruan
Xaloa Telebista Iruñerrian martxan jarteko kanpainea abian da
2014-11-13 14:341997tik Baztan-Bertizarana-Malerrekan emitiduten dauen Xaloa Telebisteak salto kualitatiboa iragarri dau gaur, Iruñerrian be emitiduten hasiko da aste gitxi barru-eta. Telebistarentzat ez eze, Iruñerriko gizartearentzat be aurrerapausu handia izango da bertako euskerazko telebistearen sorrerea.
'Les Voix Basques. Ongi Etorri' diskoa kaleratu dabe Anne Etxegoienek eta Aizkoa abesbatzak
2014-11-10 13:32 MusikeaIgaz argitaratutako Les Voix Basques diskoak ezagun egin ditu Anne Etxegoien eta Baionako Aizkoa abesbatza Frantzian. 60.000 diskotik gora saldu ditue. Aurten, lehenengo lan horren bigarren zatia plazaratu dabe, eta orain, Elkar diskoetxeak disko bi horreetatik aukeratutako hamahiru kantagaz Les Voix Basques. Ongi Etorri atera barri dau. Zemendiaren 14an, Donostiako Kursaalen aurkeztuko dabe zuzenean, 20:00etan.
Manex Sagarna Junkera: 'Esperientzia gozau gura dot'
2014-11-10 10:33 BarriketanImanol Uria Albizuri getxotarrak irabazi dau bosgarren eta azken kanporaketea
2014-11-10 09:48 BertsolaritzeaImanol Uria Albizuri algortarrak lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu, hain zuzen. Beraz, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko dau Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.
Ana Urkiza idazle ondarroarrak 'Mamuak' narrazino liburua aurkeztu dau
2014-11-07 10:36 KultureaBildurra eta bildurrari aurre zelan egin, horrek dira Ana Urkizak idatzitako Mamuak (Elkar) liburuaren gai nagusiak. Ipuin luze eta laburrez osotu dau lana, eta danetan agiri dira mueta bateko eso besteko mamuak.
Lurra taldeak 'Akatsa sisteman' diskoa kaleratu dau
2014-11-06 17:45 MusikeaHamabi kanta batu ditu Lurra laukoteak Akatsa sisteman (5Gora) bigarren diskoa. Blues, reggae, ska, jazz, indiefolk, dub eta ragtime doinuekaz atondu ditue abestiok. Kolaboratzaile zerrenda luzea izan dabe: Petti, Xabi Solano, Sergio Patxuko, Maite Neighbor eta Jon Elizalde, besteak beste. Zemendiaren 8an, Oreretako Mikelazulon joko dabe, 20:30ean.
'Euskal Herriko ibaiak' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2014-11-06 14:14 Euskerea berbagaiLiburuak Euskal Herriko 414 ibai nagusiren izenak eta guztien erabilera egokia jasoten ditu. Onomastika gaiak jorratzen dituan Izenak bildumako laugarren zenbakia da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz argitaratu dau Akademiak.
2015eko martian egingo da 19. Korrika, 'Euskahaldun' lemapean
2014-11-06 13:39 Euskerea berbagaiIbilbide zehatza oraindino erabat zehaztu barik dagoan arren, 2.100 kilometrotik gorako tartea osotuko dau Korrikaren 19. ekitaldiko lekukoak. Martiaren 19an hasiko da, Nafarroa Beherean, Urepele herrian. Hamar egun geroago, martiaren 29an, Bilbon amaituko da.
BLV-ART programearen barruan egindako Arty Walks argazki lehiaketako irabazleak ezagutarazo ditue
2014-11-05 14:38 kulturbizOlaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato dira aurtengo edizinoko irabazleak. Arty Walks - Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, irailean eta urrian San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutan ospatutako BLV-ART kultur programearen barruan dagoz.
Balmaseda atzera be sutan egongo da zapatuan
2014-11-05 13:57 kulturbiz1808ko zemendiaren 8an, armada frantsesak su emon eutson Balmasedari, lau aldetatik emon be. Herriko 153 etxeetatik 75 erre ziran. Orduan jazotakoak antzeztuko ditue zapatuan 300 bat herritarrek. Entseguak egiten dabilz egunotan.
Euskaltzaindiaren XIX. Jagon Jardunaldiak: 'Euskerearen bizibarritzea Euskal Herriko uriburuetan'
2014-11-04 14:30 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak antolatu dauen jardunaldi honetako helburua ondoko hau da: parte hartuko daben guztion artean, uriburuetan euskereak dauen errealidadearen inguruan gogoetea sustatzea, bide eta baliabide egokiak urratzen eta asmetan joatea.
Chillida, Oteiza, Saura, Barceló edo Matisseren lanak Bizkaian zehar ibiliko dira BBKren ekimeari esker
2014-11-04 09:58 KultureaOspe nabarmeneko artisten lanak udalerri horreetako jentearengana hurreratzea da erakusketon helburua. Holan, aukerea emoten jako jenteari doban ikusteko museo handietan edo galeria ospetsuetan ikusgai egon diran kalidade handiko piezak, horreekaz gozau deien. Programeak kultura jendartean zabaltzeko tresna izan nahi dau.
Bermeoko Arrantzale Museoa, atzera be zabalik
2014-11-03 17:36 kulturbizUrte bian egon da zarratuta Arrantzale Museoa, zaharbarritze lanetan. Bizkaiko Foru Aldundiak espazioa birmoldatu edo proiektu museografikoa eguneratzeko 1,2 miloe euroko inbersinoa egin dau. Ikerketa-lanetan dabilzala, aspaldiko aztarnak topau ditue ganera.
Aitzol Atutxa: 'Ia txapel honek erreferentzia lez balio dauen Bizkaian, ia afizinoa biztuten dan'
2014-11-03 11:45 BarriketanEuskadiko Azkolari Txapelduna