Alex Txikon eta kideek goranzko bideari ekingo deutsie barriro be II. kanpalekura arte (5.900 m.)

Bizkaie! 2015-02-04 10:34

Helburua: Nanga Parbat (8.125 m.), neguan tontorrera heltzea inork be lortu ez dauen arren

Haizeek eta edurrak behartutako hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, II. kanpalekura arte (5.900 m.) eta bertan kanpalekua ezartzen saiatuko dira lotara I. kanpalekura (5.050 m.) bueltetako. Meteo aurreikuspenen arabera, eguraldi oneko astebeteko tartea dator. Beraz, ez dabe alboratzen III. kanpalekura arte edo baita IV. era arte ekipetan jarraitzea.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

MUk eta Baltistan Fundazinoak proiektu bat jarri dabe abian, Hushe Bailarako 100 neskato eskolatzen laguntzeko

z 2015-02-03 17:25

Mondragon Unibersidadeak 6.300 euro emongo deutsoz Fundazinoari, Hushe Bailarako 100 neskatorentzako bekak banatu eta eskualdeko zortzi eskolatako bi hezitzaile trebatzeko. Fundazinoak Baltistan eskualdeko zortzi eskolatan 900 neska-mutiko eskolatzeko ekimenean kokatzen da proiektua.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Inoizko parte-hartzerik handiena izango dau aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2015-02-03 14:49   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketea Nafarroako euskal kulturearen erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. Aurten, 42. edizinoa beteko dau. Hilaren 7an Iruñean hasi eta martiaren 28an amaituko da. Nabarmentzekoa da aurten inoiz baino bertsolari gehiagok emon dabela izena txapelketan, 33 izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Teknopolis, Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazle

Bizkaie! 2015-02-03 14:01   sariak-autortzak

Teknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu ditue epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen 15 urteko ibilbidea, eta, bestetik, I+G+Bn egiten dan lana gizarteratzeko egiten dauen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

William Shakespeareren 'Sonetoak' euskeratu dau Juan Gartziak

Bizkaie! 2015-02-03 11:15   kulturbiz

Bistakoa da poesiak, eta lirikeak lotura zuzena dauela musikeagaz, eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako be: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri deutso ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ester Martinen 'Nånting måste gå sönder' eta Pilar Monsellen 'África 815', Zinegoak jaialdiko irabazleak

Bizkaie! 2015-02-02 13:53   Barriak

Domeka iluntzean amaitu zan Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen nazinoarteko jaialdia. BBK Salan egin eben sari-emotea eta amaiera ekitaldia. 12. edizino honetan emakume bik irabazi ditue sari nagusiak lehenengoz, Ester Martinek, Fikzinozko film luzerik onenari saria; eta, Pilar Monsellek, Film dokumental luze onena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Algortako Bertsolari Eskoleak 35. urteurrena ospatuko dau, urtean zehar ezohiko hiru ekitaldi antolatuz

Bizkaie! 2015-01-30 10:06   Bertsolaritzea

Hogeita hamabost urte hitza bihurtzen arte da ALBE, Algortako Bertsolari Eskoleak aurten bere 35. urteurrena ospatzeko erabiliko dauen leloa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jaurlaritzea eta Vicomtech-IK4, teknologia aurreratuena kirol tradizionalaren alde erabilteko proiektu europarraren buru

Bizkaie! 2015-01-28 16:48

Kirol bakotxaren estiloak eta joko teknikak aztertu eta horreen irakaskuntza eta entrenamendua erraztea ahalbidetuko dauen hiru dimensinoko softwarea garatzea da RePlay egitasmoaren azken helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bilbotik Durango eta Arratiarako tranbia elektrikoa' erakusketearen aurkezpena Zeanurin

Bizkaie! 2015-01-28 13:50   Kulturea

Urteurrena atxakitzat hartuz, garraiobide zahar haren gorabeherak ezagutzera emoteko asmoz, Zertu Kultur Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa ibiltaria antolatu dau. Inaugurazino ekitaldia, urtarrilaren 30an, barikuan, arrastiko 19:30ean izango da Zeanurin

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Samina', 'Siddharta', 'Tristezia, zer berri' eta 'Soldaduaren itzulera', Literatura Unibertsala bilduman

Bizkaie! 2015-01-28 13:15   Kulturea

Marguerite Durasen Samina, Herman Hesseren Siddharta, Françoise Saganen Tristezia, zer berri eta Rebeca Westen Soldaduaren itzulera liburuak kaleratu barri dira Literatura Unibertsala bilduman. Eusko Jaurlaritzeak eta EIZIE alkarteak bultzatutako egitasmoa da, eta Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Goizalde Landabaso Farolin eta Juan Carlos Bilbao Zarambolas izango dira Bilboko 2015eko Aratusteetan

Bizkaie! 2015-01-28 09:35

1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hausi eta umore kutsua ezarriz, herritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agirian ixteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da Bertso Eguna 2015

Bizkaie! 2015-01-27 17:25   Bertsolaritzea

Berrogeita seigarren edizinoa izango dau Bertso Egunak datorren zapatuan. Ohikoa danez, egun osoko ekitaldia izango da alkarlanean Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak antolatuta, Kutxa eta EITBren laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'El Peor Dios' dokumentala Bilboko Alondigan ikusgai

Bizkaie! 2015-01-27 11:50   Barriak

El Peor Dios dokumentala proiektau ondoren, mahai-inguru bat izango da, kontzertu haretaz eta 80ko hamarkadako jendarteaz eta musikaz. Alex Montes, Ana Curra, Desechables taldeko Pie Dei eta Muga tabernako Juankar izango dira parte-hartzaileak, eta Unai Fresnedo izango da moderatzailea. Jardunaldia amaitzeko, Distorsión taldearen kontzertua izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Larrinagako kartzela. Oroimena preso' erakusketea aurkeztu dabe Ondare aretoan

Bizkaie! 2015-01-27 10:46   Kulturea

Bilboko Ondare aretoan dago ikusgai Larrinagako kartzelearen ia ehun urteko historia batzen dauen Larrinagako kartzela. Oroimena preso erakusketea. Material ugari batu dabe, tartean, presoen erretratu eta objektuak, agiriak, kartzelearen eregite-planoak, atxiloketen erregistro-liburuak, fusilau orduko presoek etxekoei bialdutako gutunak, eta ziega baten eta garrote edo urkabe baten irudikatzeak. Aranzadi zientzia alkarteko Jimi Jimenez arkeologoa da komisarioa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Kandelario lario' Zeanurin

Jon Urutxurtu 2015-01-26 12:52

Argiaren Jaia ospatu dabe lehenengo parrokian, eta 50 bat ume bedeinkatu ditue bertan. Ondoren, txistulari eta panderuen alaitasunez, etxez etxe joan dira umeak kantetan eta eskean. Hemen gozoki batzuk, harago intxaurrak… pozarren emon dabe domeka goiza Zeanurin.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Julian Farinoren 'Marvellous' lanak irabazi dau fikzinozko Urrezko FIPA saria

Bizkaie! 2015-01-26 10:13   Barriak

Mundu osoko 130 ikus-entzunezko izan dira lehian egunotan MIarritzen, FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdian. Erresuma Batuko Marvellous fikzinozko beharrak jaso dau Urrezko FIPA. GALen sasoian girotutako Sanctuaire lanak, Olivier Masset-Depassek zuzendutakoak, gidoi onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Juana Acosta) sariak irabazi ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-01-26 09:27   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu eban puntu gehien, 321,5 puntu. Bigarren, barriz, Ruben Sanchez sailkatu zan 313,5 puntugaz. Holan, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko dan 2. itzuliko 4. finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 21ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (eta II)

Zigor Aldama 2015-01-22 14:41   Bidaide

Nomada batentzat sano gatxa da bertakotzea eta horren adibide argia da Ankhtsetseg Bardal. Orain urtebete alde egin eban Ulan Batorretik 400 bat kilometrora dagoan Orkhon probintziatik eta yurta kanpo auzoetan ezarri eban bizitokia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)