Osasun arazo bat tarteko, Nanga Parbateko tontorra zapaldu barik etxera Alex Txikon eta sokakideak
2015-03-16 10:04Azkenean ezinezkoa izan da. Emoten eban dana alde egoala tontorrera heltzeko baina bezperan 8.000 metro ingurura heldu ostean, bigarren ekinaldirako prest egozanean, Alex Txikon, Daniele Nardi eta Ali ‘Sadpara’ arrapaladan abiatu dira 4. kanpalekutik (7.200m) beheruntz; alturako gatxaren agiriko sintoma larriak izan ditualako eskalatzaile pakistandarrak.
Azkenean ezinezkoa izan da. Emoten eban dana alde egoala tontorrera heltzeko baina bezperan 8.000 metro ingurura heldu ostean, bigarren ekinaldirako prest egozanean, Alex Txikon, Daniele Nardi eta Ali ‘Sadpara’ arrapaladan abiatu dira 4. kanpalekutik (7.200m) beheruntz; alturako gatxaren agiriko sintoma larriak izan ditualako eskalatzaile pakistandarrak. Dagoeneko Behe Kanpalekuan dagoz danak eta oraindino be buruko mina, zorabioak eta berba egiterakoan inkoherentziaren bat edo beste ditu Alik, baina, zorionez, kontrolpean dago egoerea.
7.200 metroko altueran, korrika eta presaka ahal izan ebena batu eta beherantz abiatu ziran hiru eskalatzaileak. Bere kabuz ibilteko kapaz da, baina oso astiro eta trakets. 3. kanpalekuaren (6.700m) eta 4 kanpalekuaren (7.200m) arteko azken metroak oso delikatuak izan dira: Luze horreek ekipau barik itxi genduzan goranzkoan, eta orain oso arriskutsu bilakatu dira. Soka finkoetara heldu garenean, arnasa sakon hartu dogu danok. Oraindino, ostera, Horma gaineko izotz biziko aldatza eta Kinshoffer hormea bera egozan tartean.
14:00ak inguruan, baina, Txikonek barriro be kontaktau eban Behe Kanpalekuagaz eta hirurak dagoeneko 2. kanpalekuan egozala (6.700 m ) baieztatu. Oraindino be larrituta baina osoago ikusten ei eben Ali: Muhammad Kanegaz berba egin dau irrati bidez eta negar malkoak urten jakoz, horrek esan nahi dau bere egoeraz jaubetzen dala, hori ona da.
2. kanpalekuan apur bat deskantsau ostean, lehenengo kanpalekura arte (5.050 m ) beste esfortzu bat egiteko kapaz ikusi dabe, eta beraz, korridorean behera abiatu dira, goruntz sokakideak laguntzeko joandako Muhammad Kanegaz topo egin arte. Lauak batera, 17:00ak bueltan, heldu dira I. kanpalekura. Handik, lasaiago, jazoereari buruzko detaile gehiago emon ditu Alex Txikonek: Egia da oso kantsauta ikusi genduala atzo, baina benetan gaur goizean jaubetu gara larritasunaz; eskularruaren ordez galtzerdia janzten ikusi dogu, eta alderantziz. Bere edadeaz eta seme-alabez galdetu deutsagu eta bere erantzuna erabat zentzunik bakoa izan da. Gauez be zarata arraroak egiten entzun dot, baina ez dot, inondik inora, holako ezegaz lotu.
Orain Txikonek eta Nardik (baita Behe Kanpalekukook be) beren buruari galdetzen deutsena da zergaitik Ali ‘Sadparak’ ez ete eutsen lehenago bere egoerearen barri emon, zergaitik ez ete eutsen lehenago esan txarto sentiduten zala. Izan be, orain bai, Txikonek eta Nardik ulertu eta interpretau dabe tontorretik ordu eskasera pakistandarrak izan eban jokabide arraroa etorrenaren lehenengo sintomea izan zala. Tontor saiakerarako beregan ipini genduan gure kondidantza osoa, birritan izan dalako tontorrean. Baina galdu antzean ibili zan, bildurtuta lez, harik eta bat-batean erratu ginala esan eta 4. kanpalekurantz buelta emon behar genduala erabagi eban arte. Hau, halan da be, gauzak bere onera itzultzen diranean euren artean berba egin beharko daben kontua da.
Bestalde, ustez lortutako 8.000 metroko kota horren inguruan zabaltu diran kritikak aitatuta, nahiz eta oraintxe ez dauen horrezaz berba egiteko gogo handirik, Alex Txikonek erantzun dau momentuan eta kontrastau barik irrati bidez egindako komentario informal bat izan zala eta seguru baietz, beherago geratu zirala. Argazkiak ikusitakoan egin ahal izango dogu estimazizo serio bat, baina orain ez da horretarako momentua. Argazkien egileak gehitu eta zehaztu nahi dau zabaldutako irudiak ez dauela islatzen atzoko igoerearen kotarik altuena.
Momentuz, Aliren osasunak hobera egin eta guztiz osatzea da garrantzitsuena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!