'Mañaria, Harrizko Herria' liburua aurkeztu dau Txelu Angoitiak

Bizkaie! 2015-04-21 17:20   kulturbiz

Mañariako Udalak eta Gerediaga Alkarteak Mañaria, Harrizko Herria liburua aurkeztu dabe gaur. Mañariarren testigantzak jasoz, herritarren ikuspegia nagusi dala, Mañariari buruzko historia liburu desbardin bat dela azpimarratu dabe. Datorren barikuan, apirilaren 24ean, arratsaldeko 19:00etan, Errose Bustinza Kultur Etxean egingo da herri aurkezpena.

Mañaria herriari buruzko historia datu nagusiak, ondarea, personaiak, naturea eta bitxikeria batzuez gan, 40 herritarrei egindako alkarrizketak dira liburuaren ardatza. Danetara, 160 orrialdetako historia liburu desbardin bat egin nahi izan dabe, irakurketa errazekoa. Horregaitik, diseinua zaindu, argazkiek pisu handia izatea eta herritarren protagonismoa bilatu dabe.

Mañariako Udalak Gerediaga Alkarteari egindako enkargua izan da liburua. Txelu Angoitia argazkilaria eta Gerediaga Alkarteko kidea izan da egilea. Urte luzea egin dau alkarrizketak egin, argazkiak atera eta liburuaren diseinu eta eduki osogarriak atontzen.Testuak eta argazkiak bereak dira, baina kolaborazino batzuk izan dituala azpimarratu dau aurkezpenean. Historiaren zatia Jose Mari Uriartek idatzi dau, kobazuloen barri GEMA Espeleologia taldearena da eta ermiten atala Mikel Urizarri autortu behar jako. Horregaz batera lan hau aurrera eroateko Mari Puy Ingunzaren laguntzinoa ezinbestekoa izan da.

Liburua Mañariko liburutegian 10 euroan salduko da eta Durangoko liburudenda batzuetan, barriz, 15 euroan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu