V. BertsoDerbia apirilaren 28an izango da

Bizkaie! 2015-04-20 15:32   Bertsolaritzea

V. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.

Athletic Club Fundazinoak, Euskal Herriko Unibetsidadeagaz eta Real Sociedad Fundazinoagaz alkarlanean, BertsoDerbiaren bosgarren edizinoa Lezaman aurkeztu dau, Athletic Club eta Realeko zale diran bertsolarien ohiko lehia, hain zuzen be. Fredi Paia eta Julio Soto bertsolariak, Jokin Garate Athletic Clubeko batzordekidea, Joseba Ibarburu Real Sociedadeko kontseilaria, Jon Zarate UPV/EHU-ko Euskerearen arloko Errektoreordea eta Joxe Anjel Iribar izan dira aurkezpenean.

V. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte.

Bosgarren edizino honetan, bertsolari honeek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.

Kirola eta kulturea buztartzeko ahalegina egin nahi da ekimen honen bitartez. Horren adierazle edizino hau Leioako Unibersidadeko kanpusean ospatzea. Athletic eta Reala Fundazinoek gizalegezko futbol zaletasunaren alde egindako ahalegina da BertsoDerbia, taldeen arteko lehiatik harago kirolak eta kultureak batu egiten gaituela sininstuta. Horrezez gan, Athletic eta Reala Fundazinoek euskerearen normalizazinoan egiten daben ahaleginean kokatzen da BertsoDerbia. Gure hizkuntza eta gure kultureagazko konpromisoan sakontzeko balio dau.

Kiroltasunez lemapean ospatuko dan V. BertsoDerbian, lehiakide izateko modu sanoari heldu nahi jako; lehiakorrak, zirikatzaileak izango gara jokoan eta oholtzan, guztiaren gainetik, ostera, herri bereko partaide gara.

Kiroltasunez darabilte jokalariek baloia zelaian; eta kiroltasunez berbea bertsolariek oholtzan. Jokaldien antzera sortzen dira esaldiak eta bertsoak. Bertsoa be futbola lez jarduera kooperatiboa baita, bertsolariek alkarlanean egiten dabena.

Andoni Egaña bertsolariak aurkeztuko dau saioa. Bertsotrama baten modura planteatuko dau oraingoan. Bertsolari bakotxa trama bateko personaiaren papelean jarriko dau tramagileak eta kiroltasunez eutsi beharko deutso bere personaiari.

Bestalde, bertso lehiaketatxu bat deitu da plataforma honen bitartez (http://www.athletic-club.eus/cas/bertsoderbia.html), eta edozeinek hartu leike parte hasierako bertso bati amaierea jarriz. Parte-hartzaile guztien artean, Athletic Club-Real Sociedad partidurako sarrera bikotx bi eta Athletic Clubeko bost baloi ofizialen zozketea egingo da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu