XXIII. Euskal Encounterrek segundoko 40 giga eskainiko ditu, konekzino abiadurea bikoiztuta

Bizkaie! 2015-07-14 11:57

XXIII. Euskal Encounter informatika eta bideojoko zaleen topaketea garagarrilaren 23tik 26ra bitartean izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusketa gunean, eta, Euskaltelen teknologiari esker, Interneteko konekzino abiadurea bikoiztu eta erabiltzaileek segundoko 40 giga izango ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da Bakioko XXIX. Musika Astea

Bizkaie! 2015-07-14 10:33   Musikea

Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bakioko XXIX. Musika Astea antolatu dabe. Garagarrilaren 14tik 17ra, Andra Mari Parrokian lau kontzertu izango dira, 20:00etan. Sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EGOD, Euskerearen Gaineko Oinarrizko Diskursoen egitasmoaren aurkezpena egin dabe

Bizkaie! 2015-07-13 10:28   Euskerea berbagai

Lan-programa horretako konpromiso eta eginkizunen artean nabarmendu zanetariko bat izan zan, euskal gizartean euskereari buruz dagozan diskursoen lanketea egitea, eta diskurso desbardinen arteko kontrastea eta eztabaidea bultzatzea, ahalik eta parte hartze zabalenagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mozorrotuta eguzkiaren kontra

Zigor Aldama 2015-07-10 15:40   Bidaide

Gure produktu salduenen artean dago uretan medusen bildur barik sartzeko babesa dauen bainujantzi berezia baina medusek kalte handiak egin eutsiezan lagun batzuei arpegian eta sama bueltan eta horregaitik diseinau neban arpegia babesteko nylonezko maskara berezi hori adierazo dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Aste Nagusi Ikusgarria' kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia

Bizkaie! 2015-07-09 15:34

Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Bizkaie! 2015-07-09 13:43

Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu dau 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Txupinerea, barriz, Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aiko Taldeak erromeriak eta jantza tailerrak eskainiko ditu garagarrilean Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian

Bizkaie! 2015-07-09 12:45   Kulturea

Iruñea, Berastegi, Errenteria, Markina-Xemein, Arrigorriaga eta Ispaster izango dira Aiko Taldeak bisitauko dituan sei udalerriak, jantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazinoari jarraituz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangaldeko Ezpatandatzari Eguna Gerediagako foru zelaian ospatuko da zapatuan, garagarrilaren 11n

Bizkaie! 2015-07-09 11:06   Kulturea

Egun garrantzitsua da Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean Durangaldeko hitzordua. Kontuan hartzekoa da, Dantzari dantza edota Bizkaiko Ezpatadantza izenagaz ezaguna dan jantza multzoak, Durangaldeko sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar (Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garain).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

IƱigo Garatuk industria-paisajea betikotu dau argazkietan eta eskulturetan 'Work spaces' erakusketan

Bizkaie! 2015-07-06 13:06   Kulturea

Iñigo Garatu artista gaztea Bilbao Artek produzidutako 2015eko laugarren erakusketearen protagonista da: Work spaces. Argazkiak egiteko eta eskulturak sortzeko proiektu hori industria astuneko fabriketan oinarritua dago eta gure lurraldeko lan alorreko gaur egungo testuinguruan kokatu behar da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Maciek Wojcieszuk Quintet taldeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea

Bizkaie! 2015-07-06 10:18   Musikea

Maciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quinteteko saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Cifu Publikoaren sariari jagokonez, EYM Trio izan da irabazlea eta zaleek talde horretako piano-jotzailea, Elie Dufour, hain zuzen, izentau dabe musikari onena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Deabru Beltzak eta Les Commandos Percu taldeek emongo deutsie amaierea Bilboko Kalealdiari

Bizkaie! 2015-07-03 10:57

Deabru Beltzak euskal konpainiak eta Les Commandos Percu frantsesek emongo deutsie amaierea Bilboko Kalealdiaren aurtengo edizinoari. Bi konpainien ikuskizuna, Danbor talka / Le choc des tambours izenburukoa, bariku eta zapatu gaueko 00:00etan izango da ikusgai, Nafarroa kalean hasi eta Arenaleko kaian egongo dan eszenatokian amaitzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien izan dira GazteBizHitza atariak antolatutako GOazen Boisera! lehiaketan sarituak

Bizkaie! 2015-07-02 09:48   Euskaldunak munduan

Naroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdian blogari izango dira garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean. GOazen Boisera! lehiaketan saritutako bi gazteek Euskal diasporearen jaialdiaren barri emongo dabe zuzenean Boisetik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Museoak 2015eko garagarrilaren 3an zabalduko dau 'Jean-Michel Basquiat: Bada garaia' erakusketea

Bizkaie! 2015-07-02 07:29   Kulturea

Art Gallery of Ontariok antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan egindako erakusketa hau Basquiaten produkzinoaren lehen gaikako azterketea da, eta zemendiaren 1era arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lekeitio, Euskal Herriko Kale Antzerkiaren itsasargia izango da garagarrilaren 9, 10, 11 eta 12an

Bizkaie! 2015-07-01 15:13   Kulturea

Arraguaren esperientzia aitzindariak jaialdiagaz bat egin dau eta bidegurutze honetan, produkzino gune honek, esperimentazinoa, inprobisazinoa eta parte-hartzeagaz bat doazen lau proposamen artistiko eskainiko ditu: Antonio Remachado, Turukutupa, Archipiel eta Izazkun Lapaza.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Erraldoi eta buruhandiak, Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2015-07-01 13:52   Kulturea

Euskal Museoak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien ganeko aldi baterako erakusketa bat zabalduko dau gaur, garagarrilaren 1ean. Erraldoiak eta buruhandiak Bilboko Udalarenak dira, eta erakuskeeta Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan Euskal Museoan egongo da ikusgai abuztuaren 31a arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

4.600 personak bisitau dabe bagilean 'Itsasadarraren magia' erakusketea Bilboko Itsas Museoan

Bizkaie! 2015-06-30 14:47   Kulturea

Dibulgazino izaera nabarmena dauen Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz erakusketeak 4.600 bisitari baino gehiago jaso ditu bagilean. Proiektuak itsasontziz egiteko ibilaldiak be eskaintzen ditu eta bagilean egindako hiru ibilaldietan, 200 lagunek hartu dabe parte. Erakusketa interaktiboa urriaren 31ra arte egongo da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XII. Eako poesia egunak, garagarrilaren 17tik 19ra

Bizkaie! 2015-06-29 15:40   Kulturea

Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean gaia ardatz hartuta, garagarrilaren 17an, Alaitz Aizpuruk Eskolondoko liburutegian, 19:30ean, emongo dauen berbaldiagaz hasiko dira aurten Poesia ezin da kabitu lemapean datozen Eako XII. Poesia Egunak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)