Jon Alonsok liburu barria aurkeztu dau, 'Hiri hondakin solidoak'
2015-09-14 15:07 KultureaNobela baltza da 'Hiri hondakin solidoak' (Txalaparta). Enekoitz Ramirez, Lanbas, zintzoen saldoko kidea da Jon Alonsoren nobela barriko protagonistea. ETAkide ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia da Lanbas. Oraingo honetan, Euskaltzaindian jasotako mehatxuak ikertzen eta Bartzelonan hilda agertutako euskaltzain baten kasua argitzen ibiliko da. Horretarako, era askotako personakaz hartuemona egin beharko dau.
Katixa Agirre eta Eider Rodriguez protagonista Bilboko 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2015-09-14 14:18 KultureaSaioan, Irakurle eta idazle gazteak euskerazko literaturan gai orokorraren harian, euskeraz idatzitako literatur irakurleen eta egileen egungo profilari buruz egingo dabe berba. Irailaren 15ean, martitzenean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da hitzordua, 19:30ean hasita. Sarrerea librea izango da eta Ramon Bustamantek moderauko dau.
Santurtziko beirateak ezagutzeko bisitaldia egingo dabe urriaren 3an
2015-09-14 12:02 kulturbizHerriko beiraterik esanguratsuenak eta sinbolikoenak erakutsi eta hareen historiaren barri emoteko antolatu dabe bisitaldi gidatua, Santurtziko Udalak azaldu dauenez. San Jorge eleizako, udaletxeko eta San Juan de Dios ospitaleko eraikinetatik egingo dabe osterea. Santurtziko kulturea eta tradizinoak zabaltzeko egiten diran jardueren egitarauan sartu dabe ekimena.
Guillermo Ruiz de Erentxun: 'Lekeitio herriaren ikur eta erakusgarri bihurtu da Garraitz'
2015-09-14 11:15 BarriketanAtabaka kultur alkarteko kidea
Ijito herria eta errefuxiatuak gogoan, irailaren 19an, egingo da Iruñean Aniztasun Eguna 11 Kolore Fest
2015-09-14 10:43Herritar guztien eskubide, aukera eta betebehar berak aldarrikatu nahi ditu jai honek, edozein izanik gure jatorria. Gure urian dagozan kultura eta jatorri anitzen jaia izan nahi dau, Iruñeak dauen aberastasun kulturala indartuz eta desbardinen arteko alkarrezagutzea bultzatu, alkarren arteko errespetua indartu eta bizikidetzea aniztasunean eregiteko.
'Zer o no ser?' goiburupean, aisialdi eta kirol monitoreek be euskerea ikasteko laguntzinoa jasoko dabe Bilbon
2015-09-10 18:11 Euskerea berbagaiUdalak indartu egin nahi izan ditu hizkuntzearen normalizazinoan ondorio biderkatzaileak dituen kolektiboak. Esangura horretan, aisialdi eta kirol jardueretan dabilzan monitoreei zabalduko jake laguntzinoa jasoteko aukerea, egunero egiten daben lanak upealako garrantzia dauelako ume-gaztetxuen hizkuntza jokabidean.
Irailean eta urrian Deustuko Unibersidadeko sifoia bisitau ahal izango da
2015-09-10 12:55Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta AZTI Teknologia zentroak alkarren artean antolatu daben Itsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz egitasmoak ekimen barria jarriko dau martxan irailean. Ekimen horren bitartez, herritarrek Unibersidadeko Sifoia izenez ezagutzen dana bisitau ahal izango dabe, Bizkaiko saneamendu sareko lur azpiko instalazino berezienetakoa.
'Kapulana bat zintzilik', Mundukide, Lanku eta Miren Amurizaren eskutik
2015-09-10 11:50 KultureaMundukiden 15 urte beteten doguz eta orain artean kooperatibaz kooperatiba gure lanaren argazki erakusketa ibiltari bat izan dogun lez, Euskal Herrian zehar herriz herri zabaltzea erabagi dogu. Erakusketa hori gainera, bertso eta ipuinakaz jantziko dau Miren Amuriza bertsolariak. Lehenengoz erakusketea urriaren 5etik 11ra bitartean Berrizen izango da eta lehen emonaldia, barriz, urriaren 8an bertako kultur etxean 20:00etan hasita.
Getxon egingo da irailaren 10etik 12ra I. Euskaltel Bowlzilla skate txapelketea
2015-09-10 10:30I. Euskaltel Bowlzilla lehiaketeak berrogeita hamar skaterretik gora batuko ditu gaur, hilak 10, hasi eta zapatura arte Areetako eta Arrigunagako skate-parkeetan antolatuko diran hiru lehiaketetan. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Pat Ngoho rider kaliforniarra izango da, Master kategorian bowleko munduko txapelduna
Arrigorriagan abiatuko da XVIII. Bosteko erakusketa ibiltaria
2015-09-09 15:02 KultureaErakusketan hiru artista bizkaitar gazteren lana egongo da ikusgai, ibilbide profesional handikoak danak: pinturan ibiliak dira Ana Riaño eta Iker Serrano eta argazkigintzan, bestetik, Roberto Aguirrezabala.
Iker eta Eneko Pou anaiek 4 bide barri zabaldu ditue Siberian
2015-09-09 14:12Errusiako Artikoan, Bilibino parajean joandako garagarrilean lau bide barri zabaldu ditue Pou arabarrek, euren ibilbide aberatseko lorpenik handiena: Aupa 6c/300 m, Mosquito Rock Tour 7a+/450 m, Into the Wild 7a/425 m eta The Two Parrots 7a/320 m; eta behe-behetik zabaldutako El General eta El Comandante, estilo librean, ekinaldi bakarrean, gehienez 11 orduko tartean.
Txina basatia eta ikusgarria
2015-09-09 12:48 BidaideLurreratu eta segundu batzuk nahikoa dira jaubetzeko lurraldean Txinako bost izar beilegi dituan bandera gorria ikusi arren, Xinjiang eskualdea beste gauza bat dala. Etnia nagusiaren begi zeihar eta arpegi biribilik ia ez dogu ikusiko eta turkiar jatorriko eta erlijino musulmaneko uigur etniaren arpegiera gogor eta mendebaldartutakoak nagusi dira.
Bilbok 2015eko Ibiltaria aukeratuko dau
2015-09-08 17:22Isidro Elexgarai, Laboral Kutxako komunikabideakazko harremanetarako zuzendaria, Gorabideren erabiltzaileak (adimen-urritasuna daben personakaz lan egiten dauen alkartea) eta Movistar taldeko Beñat Intxausti txirrindulari bizkaitarra, 2015eko Giroko etapa bat irabazi ebana dira sari honen hautagaiak.
Alex Txikon Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrian da
2015-09-08 10:35Alex Txikon buru dauen taldea heldu da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu horretara arte, 2004. urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dabe gora.
Arabako XXXIII. Antxinako Musika Asteak lau kontzertu eskainiko ditu
2015-09-07 15:36 MusikeaArabako XXXIII. Antxinako Musika Astea Gasteizko Santa Maria katedralean izango da martitzenetik barikura (8tik 11ra) bitartean eta lau kontzertu eskainiko ditu. Emonaldi bakotxerako 630 sarrera eskuragarri dagoz, doban, katedralean bertan, 17:00etatik aurrera.
Ane Rodriguez: 'Arte garaikidean oinarritutako proiektu batek ezinbestean behar dau hezkuntza proiektua'
2015-09-07 11:09 BarriketanTabakalerako zuzendaria
Karmele Jaio idazleak bere lehen poesia liburua aurkeztu dau: 'Orain hildakoak ditugu'
2015-09-04 11:15 KultureaAtera egin zait, holan adierazo dau hedabideen aurrean egindako aurkezpen ekitaldian. Ez naiz ni (Elkar, 2012) ipuin liburua plazaratu ondoren etorri jakon Karmele Jaiori poesia idazteko gogoa; horren emoitzea da orain aurkeztu dauen lana: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poesia liburua.
'Zinema Musikea' Donostiako Belodromoan
2015-09-03 15:11 MusikeaDonostiako 63. Zinemaldiaren harian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazinoak filmetako musika emonaldia aurkeztu dabe gaur. Zinema Musikea ekimena Belodromoan izango da, irailaren 19an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, eta ez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, aurreko bi urteetan izan dan legez.
'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon
2015-09-03 10:30 MusikeaBilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.
BFAk eta Athleticek San Mames edegiko deutsee bizkaitar guztiei
2015-09-02 15:32Datozen eguen eta barikuan egongo da zabalik zelaia, 10:00etatik 20:00etara; holan, bizkaitar guztiek aukerea izango dabe zelaia bisitetako eta oraintsu irabazitako Superkopeagaz batera argazkia egiteko.
































