Bertsoetako doinuak dira Igelaren Bandaren disko barriaren oinarria
2015-10-16 15:05 MusikeaDebalde festa (Elkar) laneko kanta guztiak bertsotarako melodietan oinarrituta dagoz, baina Igelaren Banda hirukoteak modu askean interpretau eta moldatu ditu. Emoitzea, 13 abesti instrumentaleko bildumea izan da, batzuk bertso tradizionaletan oinarrituak eta, besteak gaur eguneko doinu modernoagoetan. Bertsotan ohikoa dan inprobisazinoa berbetatik musikara eroan dau Igelaren Bandak, beraz.
Galdakaoko Andra Mari jantza taldeak musika eskaintza zabalagaz ospatuko dau 60. urteurrena
2015-10-16 10:17 KultureaSei hamarkadako ibilbidea bete dau Andra Mari jantza taldeak eta musikeagaz ospatuko dau efemeridea. Urriaren 30 eta 31n, Musika Bizian jaialdia antolatuko dabe herrian eta, zemendian be, kontzertu ugari egongo dira, Benito Lertxundi tartean. Jantza jaialdia be ez da faltauko, zemendiaren 21ean. Kale-animazinoa eta jarduera edegiak be zenbatgura eratuko ditue, 60. urteurrena galdakoztar guztiek disfrutau daien.
'Inoiz egin dugun diskorik onena', Ze Esatek taldearen lan barria
2015-10-15 17:15 MusikeaIzenburuak dinoan moduan sekula egin daben diskorik onena ete dan ez dabe erabat argitu Ze Esatek talde gipuzkoarreko kideek, Donostian egindako aurkezpenean. Halandabe, euren ibilbidean pilotutako esperientziak disko biribilagoa egiten lagundu deutse. Gizarte arloko gai asko modu kritikoan aitatzen ditue diskoko hamar abestietan eta musika koloretsuagoa be lortu dabe.
Zazpi emonaldi izango dira 25. Bertsoaroan
2015-10-15 14:25 BertsolaritzeaUrriaren 22an hasi eta zemendiaren 12ra bitartean, berbaldi bat, Hor Konpon Marianton eta Bertsolaritzaren Sekretuak emonaldi bereziak, 2ZIO rap kontzertua eta hiru bertso saio eskainiko dira Iruñean.
Hemen da VII. Zinema Ikusezinaren Bilboko Zinemaldia
2015-10-15 11:31 BarriakVII. Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Bilboko Jaialdiak 43 herrialdetako 79 film eskainiko ditu urriaren 15etik 22ra. Oro har, itzalpean gordetan diran hamaika gai argitu eta pantailara eroango ditu Jaialdiak.
Mundubat-ek emakumeen erabagiteko eskubidearen aldeko kanpainea abiarazoko dau Bilbon
2015-10-15 10:49Mundubat garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE) emakumeen erabagiteko eskubidearen aldeko #Somostodasnosotras #Emakumeguztiokgara kanpainea jarriko dau abian eguenean, urriaren 15ean, Tirante Plataformeak Bilboko Unamuno plazan arratsaldeko 18:00etan egingo dauen performance baten bitartez.
'Yoko eta lagunak' umeentzako filma zinema-aretoetara helduko da zemendiaren 13an
2015-10-15 10:20 BarriakJuanjo Elordik eta Rishat Gilmetdinovek zuzendutako Yoko eta lagunak pelikulea lau eta zortzi urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Kontakizun laburren bidez, istorio nagusi bat kontetan dau, aire zabalean jolastearen garrantziaren ganean. Zemendiaren 13an helduko da zinema-aretoetara, Barton Films banatzailearen eskutik.
Danetariko ikuskizunak urriaren 23ra arte, Santutxuko Udaltegi barrian
2015-10-14 12:06Bilboko Udalak auzo-etxe edo udaltegi barria inaugurau dau asteon, Santutxu auzoko herritarrei zerbitzua emoteko. Orain arte, Txurdinagako Udaltegira joan behar izan dabe auzotarrek. Remigio Gandasegi kaleko auzo-etxe barriari hasiera bikaina emoteko, jarduera moltsoa eratu dabe, urriaren 14tik 23ra arte. Berbaldiak, zinemea, magia, kontzertuak eta abar programau ditue.
Olatu erraldoien munduko surflari onenak lehiatuko dira Punta Galea Challengeren hamargarren edizinoan
2015-10-14 11:16Beste behin Punta Galean egingo da Olatu Handien Munduko Zirkuituaren Europako proba bakarra. Lehiaketan 24 surflarik hartuko dabe parte, horreen artean zerrendako hamabi onenak, eta jardunaldi bakarrean egingo da. Era horretan, urriaren 15etik zezeilaren 28ra bitarteko denpo tartea ezarri dabe, eguraldiaren baldintzak kontuan hartuta, gitxienez 6-7 metroko olatuak sortzen diran eguna hautatzeko.
Felix Zubia eta Jokin Uranga zuzenean final laurenetara
2015-10-13 10:14 BertsolaritzeaArrasaten eta Andoainen jokatu dira astegoienean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirenak. Felix Zubiak irabazi dau Arrasatekoa eta Jokin Urangak Andoaingo saio; biak zuzenean sailkatu dira final laurenetarako. Astegoien bateko atsedenaldia hartuta, urriaren 24an hasiko dira final laurenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta zemendiaren 8an amaituko, Eskoriatzan.
Javi Artolozaga: 'Musikea gustuko badozu, pribilegioa da disko-denda baten lan egitea'
2015-10-13 10:10 BarriketanPower Records-eko arduraduna
41 film lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileran
2015-10-08 15:22 BarriakLekeitioko Udalak antolatu eta euskera hutsean egiten dan EZB, zine bilera bakarraren 38. edizinoa da aurtengoa eta zemendiaren 22tik 29ra bitartean egingo da. Euskaraz filmau danaren errepasoa egiteko hitzorduann, 41 film lehiatuko dira aurten; horreetatik, 10 lan profesional eta 31 lan amateur.
Bilbon, websailen nazinoarteko jaialdia egingo dabe lehenengoz
2015-10-08 14:52Urriaren 14tik 16ra egingo da Bilbao Web Fest jaialdiaren lehenengo edizinoa. 23 herrialdetako ehun websail erakutsiko ditue, sail ofizialean eta Ametsak sailean banatuta. Arlo bietan makina bat sari banatuko ditue. Internet, teknologia barriak eta sormen industriaren eremuetan Bilboren aldeko apustua da jaialdiaren helburua eta gero eta egile gehiago batzen dituan sektoreari bere lanak erakusteko plataformea eskaintzea.
Mikel Peruarenak irabazi dau Literaturako Euskadi Saria, baina jasoteari uko egin deutso
2015-10-08 12:06 sariak-autortzakSaiakerako Euskadi Saria, bestetik, Joxe Azurmendiri emon deutsie, Historia, arraza, nazioa (Elkar) lanagaitik. Ume eta gazte literaturearen arloan barriz, Yolanda Arrietaren Argiaren alaba izan da saritua. Mikel Peruarena Ansa kazetari eta idazle gipuzkoarraren Su zelaiak (Susa) izan da, Euskadi Sariko epaimahaiaren ustez, igaz argitaratutako euskerazko libururik onena. Autoreak uko egin deutso sariari.
Gernika Bataloiaren historia argitara ekarri dauen dokumentala estreinau dabe
2015-10-08 10:162. Mundu Gerrearen azkenengo hileetan parte hartu eban Gernika Bataloiak eta Pariseko agintarien errekonozimendua lortu eben euskal gudariek modu horretara. Gerrea amaituta, baina, gobernu indartsuenek ahaztu egin eben bataloiaren ekarpena eta haren gomutea ezkutuan geratu zan. Gernika bataloia, askatasunaren ametsa dokumentalean sasoi haretan jazotakoa erakusten da.
250 buruko artaldea helduko da Algortara 80. hamarkadara arte iraun eban transhumantzia gogoratuz
2015-10-07 18:42Datorren astelehenean, urriaren 12an, helduko da Algortara 250 buru inguruko artaldea, Gipuzkoako Zegamatik, bihar, urriak 8, urten eta lau eguneko ibilbidea bete ondoren, Mikel Etxezarreta artzainak gidatuta, Euskal Herrian, eta zehatz, gure eskualdean 80ko hamarkadara arte iraun eban transhumantzia gogoratuz.
Azkuna Zentroak 'Zergatik ez Judy Chicago' erakusketea aurkeztu dau
2015-10-07 17:22 KultureaErakusketeak ikus-ibilbide bat proponiduten dau arte feministearen aitzindarietako baten lanean barrena, 50 urtean sortu dituan obren eta dokumentuen sailkapen baten bitartez.
Judy Chicago praktika eta teoria artistikoan sartzea lortu eban emakumeen lehenengo belaunaldiaren zati da.
Alex Txikon barriro ahaleginduko da Nanga Parbat neguan igoten
2015-10-07 12:32Orain arte inork be lortu bakoa egiteko zorian egon ziran Alex Txikon eta bere kideak igazko neguan: Nanga Parbat mendia (8.126 m) neguko denporaldian igotea. Azkanengo uneko huts baten erruz ez eben tontorreraino heltzerik euki. Aurtengo neguan, 2016aren hasieran hain zuzen, barriro ahaleginduko dira. Txikonegaz batera, igazko sokakide Ali Sadpara eta Daniele Nardi doaz, baita Janusz Golab eta Ferran Latorre be.
'Hormako mezuak', sasoi bateko iragarkiak Bilboko Arte Eder Museoan
2015-10-07 12:05 KultureaHormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975) erakusketeak berrehun pieza baino gehiago emongo ditu ezagutzera, zehatz esateko 227 kartel, danak be museoaren antxinako kartelen fondo handi eta ez lar ezagunekoak. Aitatutako lanak Euskal Herriko Unibersidadeko Artearen eta Musikearen Historia Saileko irakaslea dan Mikel Bilbao Salsiduak aukeratu ditu.
Dantzaz konpainiaren 'Aureo' estreinauko dabe Arriagan, nazinoarteko bost koreograforen lanakaz
2015-10-06 15:00 KultureaUrriaren 9an eta 10ean egingo dabe Dantzaz konpainiaren ikuskizun barriaren estreinaldia, Bilboko Arriaga antzokian. Aureo, bost piezaz osotuta dago, bakotxa koreografo batek egina eta Adriana Pousek koordinauta. Sortzaile beteranoak eta gazteak buztartu ditue eta, euren aginduetara, Dantzazeko jantzari gazteak ipini ditue. Publikoaren eta obrearen arteko hartu-emon perfektuaren bilaketea da Aureoren abiapuntua.

























