'Euskaldun hazi Nafarroan' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurri leiteke

Bizkaie! 2015-11-04 09:21   Euskerea berbagai

Paula Kasaresek Nafarroako Unibersidade Publikoan, NUPen, 2013an aurkeztu eban tesia jasoten dau Euskaldun hazi Nafarroan, euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan argitalpenak. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren webgunean konsultau ahal izango da lana, Akademiak iragarri dauenez. Liburua irakurteko loturea, hemen.

Euskaltzaindiaren Jagon bildumako 16. zenbakia da Euskaldun hazi Nafarroan. Akademiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta  Soziolinguistika Klusterraren laguntzinoagaz argitaratu eban. Joan diran lau hamarkadotan (1970etik 2012ra, zehatz esanda), Nafarroan euskerearen belaunaldiz belaunaldiko transmisinoa zelakoa izan dan aztertzen dau Kasaresek lan horretan. Gaur eguneko nafarrak zelan bihurtzen diran euskaldun jakitea da ikerlanaren helburua.

Tesia egiteko, Baztan eskualdeko Irurita eta Iruñeko Amaiur ikastoletako umeakaz lan egin eban Paula Kasaresek. Ikuspegi soziologikotik, soziolinguistikotik eta antropologikotik aztertzen dau hizkuntzearen transmisinoa. Ondorio bat be ataraten da liburuan: Euskerearen belaunaldiz belaunaldiko transmisinoak hiztunen hizkuntza-sozializazinorako prozesua euki dauela euskarri.

Paula Kasares (Iruñea, 1969) Baztango Udaleko euskera teknikaria da. Era berean, Nafarroako Unibersidade Publikoan Filologia eta Hizkuntza Didaktikako irakaslea da. Euskaltzain urgazlea da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu