Nahikari Gabilondo eta Ander Lizarralde nagusitu dira astegoieneko final laurenetan
2015-11-02 09:26 BertsolaritzeaGipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final zortzirenak jokatu dira astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin. Nahikari Gabilondo Zestoan eta Ander Lizarralde Ormaiztegin nagusitu dira.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final zortzirenak jokatu dira astegoienean Zestoan eta Ormaiztegin. Nahikari Gabilondo Zestoan eta Ander Lizarralde Ormaiztegin nagusitu dira. 700 lagunen aurrean, Nahikari Gabilondo nagusitu da Zestoako pilotalekuan jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurenean eta, era horretara, zuzenean sailkatu da abenduaren 6an Eibarren jokatuko dan azken finalaurrekorako. Alaia Martinek eta Jon Maiak lortu dabe bigarren eta hirugarren postua Zestoan
Zestoako sailkapena:
Nahikari Gabilondo Mendizabal 504,5
Alaia Martin Etxebeste 495
Jon Maia Soria 489,5
Jokin Uranga Isuskiza 475
Manex Mujika Amunarriz 453,5
Eneritz Artetxe Eizagirre 441,5
Ander Lizarralderentzat izan da Ormaiztegiko final laurdena
Bart Ormaiztegin jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final laurena. Ander Lizarralde oiartzuarra zuzenean sailkatu da zemendiaren 22an Zarautzen jokatuko dan finalaurrekorako. Haren atzetik, Felix Zubia eta Iñaki Apalategi sailkatu dira, hurranez hurran. 460 bertsozale batu dira Zubipe pilotalekuan.
Ormaiztegiko sailkapena:
Ander Lizarralde Jimeno 501
Felix Zubia Olaskoaga 499
Iñaki Apalategi Astigarraga 498,5
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa 490
Unai Gaztelumendi Arandia 485
Maider Arregi Markuleta 444
Datorren domekan, zemendiaren 8an amaituko da final laurenetako fasea, Eskoriatzan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hurrengo domekan izango dau fase amaierea, Eskoriatzako kiroldegian. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal.
Azken final laurenerako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!