Badator Zeanuriko Ermiten XXVII. Mendiko Martxea
2014-08-21 11:35Irailaren 6an, zapatuan, egingo da Zeanuriko Ermiten Mendi Martxea. Aurtengoagaz hogeita zazpigarren urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak, eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuritarrek urteroko hitzorduari.
Bilboko Abandoko erakunde historikoetara azken bisita gidatuak irailean izango dira
2014-08-21 10:37Maiatzean eta bagilean Miserikordiaren Erret Etxe Santua eta Vista Alegreko zezen plazea zabaldu baziran be, irailaren 2tik aurrera, nahi dabenek Bilboko Ospitale Zibil Santuaren, gaur egun Osakidetzaren barruan dagoan Basurtuko Unibersidade Ospitalea danaren instalazinoak bisitetako aukerea izango dabe.
Bilboko Arkeologi Museoak bisita gidatua antolatu dau eguen honetarako
2014-08-20 15:06Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak aldi baterako erakusketearen barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak bisita gidatu berezi bat antolatu dau eguen honetarako, abuztuaren 21erako, arratsaldeko 18:00retan, museoko arkeologoa eta erakusketearen komisario zientzialaria dan Diego Garate Maidagan doktorearen gidaritzapean.
Dorothy Arzner zinemagileari ziklo bat eskainiko deutso 62. Donostia Zinemaldiak
2014-08-20 12:35 BarriakDorothy Arzner (1897-1979) AEBetako zinemearen barruan ezohiko kasua izan zan, Hollywoodeko urrezko aroan zuzendari lez ibilbide profesional bat egitea lortu eban emakume bakarra izan zalako.
Gatos Bizcos madrildarrak Berumuga zikloari amaierea emoteko
2014-08-20 11:30 MusikeaBergarako Irizar parkean izango da hitzordua, gaur, eguaztena, hilak 20, 20:00retan. Berumuga, musika baltzari eskainitako musika zikloari amaierea emoteko era askotako estiloak buztartzen dituan Gatos Bizcos taldeak joko dau.
Dj Jazzy Jeff, We Are Standard eta Klaxons musikariek kontzertuak doban eskainiko ditue Guggenheim Bilbao Museoan
2014-08-20 10:36 MusikeaDj Jazzy Jeff, We Are Standard eta Klaxons musikariek kontzertuak eskainiko ditue Guggenheim Bilbao Museoan, Saskibaloiko Munduko Txapelketearen ospakizunagaz batera. Saio guztiak 21:00etan hasiko dira. Abuztuaren 29an, Dj Jazzy Jeffek joko dau eta irailaren 1ean, We Are Standard eta Klaxons taldeek.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak jaso dau aurtengo Euskara saria, Hau Pittu Hau konparsearen eskutik
2014-08-19 11:12 Euskerea berbagaiEuskerearen normalizazino eta sustapenerako egindako lana saritzeko asmoz, Hau Pittu Hau konparseak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeari emon deutso aurtengo Euskara saria, Bilboko Aste Nagusian, konparsearen eta Uemaren helburua berbera baita, hau da, Euskal Herri euskalduna lortzea.
UPV/EHU sendo Shangaiko rankingean
2014-08-19 10:49Sailkapen honek dauen garrantzia zenbatekoa dan konturatzeko, gogoratu behar da mundu osoan goi mailako 20.000 hezkuntza erakunde baino gehiago erregistrauta dagozala. UPV/EHU ex aequo kokatzen da 401 eta 500 postuen artean.
Bilboko udal bandeak Arenaleko kioskoan zortzi kontzertu eskainiko ditu
2014-08-18 15:35 MusikeaOhikoa dan legez, abuztuaren 22an, barikuan, eskainiko dauen kontzertuan, konbidadu moduan gaita-jotzaileen talde batek parte hartuko dau. Aurten, Ziekoko Gaiteroak izango dira beren musikea Bandako interpretatzaileenagaz batuko dabenak, kontzertuaren bigarren zatian.
Pedro Barros brasildarra izango da lehiakide nagusia Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketan
2014-08-18 14:22Getxoko Arrigunagako skateparkean 40 bat rider profesionalek jokatuko dabe Getxoko I. Volcom Bowl-A-Rama txapelketea, datorren irailaren 6an. Horreetako batzuen partaidetzea oraindino baieztatu barik dagoan arren, dagoeneko lehiakideen zerrendan dagoz Bowlaren Munduko Rankinean lehenengo hamar postuetan sailkatutako kirolariak, besteak beste, espezialidade horretako onena, Pedro Barros.
'Hurrak eta lapurrak' filma euskeraz
2014-08-18 12:20 BarriakThe Nut Job filmak AEBetan 64 miloe baino gehiago batu ostean, barikuan, abuztuaren 22an, estreinauko da filma estadu osoan eta gurean euskeraz ikusteko aukerea izango dogu, Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programearen barruan bikoiztuko baita.
Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren historiko ipiniko ditu martxan astegoienean
2014-08-14 13:35 kulturbizBurdinbidearen Museoko trenek Azpeititik Lasaorako bidea egingo dabe barikutik domekara, goiz eta arrastiz, museoko arduradunek jakinarazo dabenez. Bisitariek Trevor Rowe Euskadin erakusketea ikusteko aukerea be izango dabe.
Napoka Iria taldeak zazpi kontzertu emongo ditu zemendian Japonian
2014-08-14 12:34 MusikeaTokio, Kyoto, Osaka, Kobe eta Kanagawa urietan joko dau zemendiaren hasieran Napoka Iria taldeak. Emozino handiz emon dabe birearen barri sare sozialetan.
Beste sei pelikula Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian
2014-08-13 15:44Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazo dabenez, Anahi Berneriren Aire libre (Argentina), Susanne Bierren En Chance Til (Danimarka-Suedia), Maxime Girouxren Félix et Meira (Kanada), Cristian Jimenezen La voz en off (Txile-Frantzia-Kanada), Cedric Kahnen Vie Sauvage (Frantzia) eta Gabe Ibañezen Autómata (Bulgaria-Espainia) lanak be Sail Ofizialean ikusi ahal izango dira. Zinemaldia irailaren 19an hasiko da.
Urduñako Tras Santiago lantegiko piezak, Arkeologi Museoan
2014-08-13 13:16 KultureaTras Santiago ontzi-lantegiko lur-moiloak eta txakurrak izeneko pieza barriak ikusgai dagoz Bilboko Arkeologi Museoan, Museoa aztarnaz aztarna programearen barruan. Urduñako Tras Santiagon 2002an egindako indusketan topautako objektuak dira. Astegoienetan bisita gidatuak egingo ditue.
Lauren Bacall aktorea hil da 89 urtegaz
2014-08-13 11:11 BarriakBuruko isuri baten ondorioz hil da Lauren Bacall aktore estadubatuarra, New Yorken. Berrogei bat pelikulatan parte hartu eban, eta antzerkian be lan ugari egindakoa zan. Broadwayn igon zan lehenengoz eszenatoki batera, 1942an.
The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak be BIME Live! jaialdian joko dabe
2014-08-12 15:43 MusikeaUrriaren 31n eta zemendiaren 1ean, Barakaldoko BECen egingo dan BIME Live! jaialdiko antolatzaileek kartela osotzen segiduten dabe. The Kooks, Holy Ghost!, Anna Calvi eta The Barr Brothers taldeak dira azkenengo barritasunak. Horrezaz aparte, The National, Placebo, Mogwai, Macy Gray, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy, Billy Bragg, Imelda May eta Thurston Moore bandek be joko dabe.
Robin Williams aktore estadubatuarra hil da
2014-08-12 11:05 BarriakEtxean hilda topau dabe Robin Williams 63 urteko aktore ezaguna. Depresinoak jota ebilen azkenaldian, bere hurrekoek jakinarazo dabenez. Poliziak bere burua hil dauela uste dau, baina oraindino ikertzen dabilz.
Zinemaldiko 'Eastern Promises' atzera begirakoak 50 film eskainiko ditu
2014-08-11 14:26 BarriakEastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua zikloak II. Mundu Gerrearen ostean sobietarren eraginpean bizi izan ziran herrialdeetan 2000. urtetik hona produzidutako zinemea eskainiko dau, 50 pelikula danetara. Zinematografia horreen sormen aberastasuna eta azken hamarkadako talentu barriak ezagutzeko aukera parebakoa izango dala aurreratu dabe antolatzaileek.
Bille August, François Ozon eta Mia Hansen-Loveren lanak, Donostia 62. Zinemaldiko Sail Ofizialean
2014-08-08 14:03 BarriakBille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturminger zinemagileen lanak Donostia Zinemaldiko 62. edizinoko Sail Ofizialean emongo dituela jakinarazo dabe jaialdiko iturriek. Irailaren 19tik 27ra egingo da Zinemaldia.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...