'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan
2014-04-08 15:47 Euskerea berbagaiGipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.
Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan
2014-04-08 13:46 MusikeaMisia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez.
Iban Zalduak 'Inon ez, inoiz ez' ipuin liburua argitaratu dau
2014-04-08 13:14 KultureaEstilo, gai eta luzera desbardineko 38 ipuin batu ditu Iban Zalduak Inon ez, inoiz ez (Elkar) liburuan, azkenengo hamahiru urteotan idatzitakoak. Donostian egin eban aurkezpenea, Xabier Mendiguren editorea, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Egaña kritikaria mahaian lagun zituala.
'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan
2014-04-08 11:01 KultureaEuropean Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.
Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon apirilaren 12an
2014-04-08 10:55Hurreratzen diranek bertoko artxoa eta txakolina eta sagardaoa probetako, baserriko lehen mailako produktuak eskuratzeko eta bigarren eskuko merkatua bisitetako aukerea izango dabe. Horrezaz gan, umeek be tailerretan ondo pasauko dabe eta merkatuko aparkalekua be erabili ahal izango da, holan erosketak erraztuz.
Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua argitaratu dau
2014-04-07 18:10 KultureaEsperantzaz, izuaz, desioaz, maitasunaz, pasinoaz, tristuraz gogoetea egin dau Felipe JUaristik Piztutako etxea (Erein) bere zazpigarren olerki liburuan. Danetara, hogei poemak osotzen dabe 70 bat orrialde dituan liburua.
Unai Aranzadi getxotarraren 'Jambo Amani?' dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusgai
2014-04-07 15:35 BarriakOrdu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten dau. Lana pasa dan maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko 17 jaialditan ikusi ahal izan da.
'Eztabaidak literatureagaz' zikloak Miguel Delibes de Castro eta Gustavo A. Schwartz jarriko ditu aurrez aurre
2014-04-07 14:47 jardunaldiakLiteratura eta Zientziaren arteko hartu-emonak aztergai izango dira bihar, hilak 8, Bidebarrietako Liburutegian. Aurrez aurre: Miguel Delibes de Castro biologo, irakasle eta natur-dibulgatzailea eta Gustavo A. Schwartz zientzialari argentinarra. Moderatzaile lanak, barriz, Pilar Kaltzadak egingo ditu.
Euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago gazte euskaldunakan
2014-04-07 14:22 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzearen eretxiz, euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago euskaldunakan. Euskaldunak dira euskerearen etorkizuna bere esku dabenak, izan be, euskerearen botilea ez baita bardin bete arlo guztietan. Askoz gehiago bete da eremu formalean (hezkuntzan, adibidez) ez formalean baino. Eremu ez formalean, etxeko salan edota sukaldean, botilea ez da bete.
Burdinezko eskulturen erakusketa batek ateak zabaldu ditu Euskadiko Biodibersidade Zentroan
2014-04-07 13:06 KultureaBusturiko Madariaga Torretxean dagoan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen dauen Euskadiko Biodibersidade Zentroan Ugaritzen dire izakiak aldi baterako erakusketea zabaldu dabe; Jose Azul burdin eskultore aragoiarra da egilea, eta hegazti, arrain, intsektu edo eboluzinoan eta mobimentuan dagozan dekorazino elementuek osotzen dabe.
Elena Laka izentau dabe Euskaltzaleen Topaguneko presidente
2014-04-07 11:13 kulturbizElena Laka, abokatua lanbidez, Eibarko …eta Kitto! euskera alkarteko ordezkaria da Topagunean eta urte luzez lotura handia izan dau bai euskera alkarteakaz eta baita Euskaltzaleen Topaguneagaz be. Izan be, bost urtez izan da Topaguneko zuzendaritzakide.
Otxarkoaga eta Txurdinagako X. Magia Topaketen barruan, ilusionista amateurrentzako lehiaketea be antolatu dabe
2014-04-04 16:25 kulturbizEkimen hau, Bilboko barruti guztietan antzerki eta jantza emonaldiak, ikusentzunezko ikastaro eta proiekzinoak, arte eta argazki erakusketak, folklorea, kontzertuak, kaleko bandak, tailerrak eta bestelako kultur jarduerak eskaintzen dituan Kultura Barrutik programearen barruan gauzatuko da.
Tania de Sousaren bakarkako lehenengo diskoa produziduko dau Fermin Muguruzak
2014-04-04 15:06 MusikeaTania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Fermin Muguruza Irungo musikaria eta dokumentalistea.
Bilboko Arte Eder Museoak 'Greco. Materia eta arima' jardunaldiak antolatu ditu
2014-04-04 12:43 jardunaldiakBilboko Arte Eder Museoak bat egin dau Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz, eta Greco. Materia eta arima jardunaldiak antolatu ditu. Lau berbaldi izango dira jardunaldiotan, apirilaren 7an eta 14an, maiatzaren 28an eta bagilaren 4an.
Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak idazle bilbotarraren omenezko VII. Poesia Lehiaketea deitu dabe
2014-04-04 11:36 kulturbizBagilaren 16ra arte, lanak papelean nahiz webgunearen bitartez aurkeztu ahal izango dira. Papelean aurkeztu ezkero, Barrainkuako Kultur Etxera (Barrainkua, 5) helarazo behar dira, eta Interneten, gaztelaniazko lanak ondoko helbidera eta euskerazkoak, barriz, beste honetara bialdu daitekez.
Alimara CAT saria jaso dabe EAEko Turismo sailak egindako liburuxkek
2014-04-04 11:24 sariak-autortzakEusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Mertxe Garmendiak Bartzelonako UnibesidadekoTurismo eta Ostalaritzako Prestakuntza eta Ikerketako Nazinoarteko Zentroak (CETT) emoten dauen Alimara CAT saria jaso dau Bartzelonan. Alimara CAT Sarien 30. edizinoko epaimahaiak EAEko sustapen materialaren kalidadea nabarmendu dau.
Johnny Winter mitikoak kontzertua eskainiko dau Bilbon maiatzaren 12an
2014-04-03 18:42 MusikeaJohnny Winter blues eta rock gitarrista mitikoak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 12an Bilboko BBK Salan, 20:00etan. Sarrerak 27 euroan dagoz salgai, eta aretoan bertan, BBKren orotarako kutxatzainetan eta Kutxabanken webgunean erosi daitekez, BBK Aretoko iturriek jakinarazo dabenez.
Kaleko ikuskizunak idazten ikasteko jardunaldia egingo dabe Umore Azokearen aurrerapen moduan
2014-04-03 15:42 kulturbizEkimen honek espazio publikoan plazaratzeko helburua daben ikuskizunen idazketeari helduko deutso eta Pierre Berthelot (Périgueux-Frantzia, 1956), Generik Vapeur konpainia frantziarraren zuzendaria izango dau gidari.
Itziar Nogerasek 'alderdikeria eta konpromiso falteagaitik' itxi dau Donostia 2016
2014-04-03 15:40Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari nagusi zanak prentsaurrekoa emon dau Donostian, kargua ixteko errazoiak emoteko. Proiektuak blokeo teknikoa daukala esan dau, eta alderdikeriaz erabili dala.
Euskal Herriko datu fitxategien biltegia garatu dau Gaindegiak
2014-04-03 14:39Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, datuak.net ataria garatu dau, Euskal Herri osorako datu fitxategiak eskaintzen dituan ataria. Honegaz, Euskal Herriari buruzko ezagutza sustatzeko zerbitzu edegien aterkia osotu dau Gaindegiak, aurretik beste bi plataforma garatu baititu: atlasa.net eta euskalgeo.net.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...