Jorge Stoilov Villosladak egin dau 2014ko Fun & Serious Game Festivaleko kartel ofiziala
2014-09-01 10:36 kulturbizJorge Stoilov Villoslada da 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren Gentlepad kartel ofizialaren egilea. Bideo-jokoen jaialdiren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra arte izango da Bizkaiko uriburuan, barriro be bideo-jokorik onenak saritzeko, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.
BIAk arkitekturea ardatz daben kultur jarduerak antolatuko ditu Bilbon irailean
2014-08-29 14:56Foroak (hilak 27 eta 28) 300 arkitekto, urigile eta injineru baino gehiago alkartu eta Norman Foster izango dau konbidadu berezia; urtetako ibilbide profesional oparoagaitik bera izango da lehen BIA sariaren irabazlea. Programea osotzeko, Naxako geltoki zaharra behin-behinekoz berreskuratuko da.
Bilboko Udaltegiek Expodistrito barruko erakusketa ibiltariak jasoko ditue irailean
2014-08-29 11:32 KultureaAbando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurreratzen diran bilbotarrek bederatzi erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe urtarrilaren erdialdera arte: bost, pintura erakusketak izango dira, bi argazki erakusketak, beste bat komikian oinarritutakoa eta marketeriari buruzko beste bat.
Euskera irakurle taldeetan izena emoteko epea irailaren 10ean amaituko da
2014-08-29 10:42 kulturbizEgun batzuk baino ez dira geratzen Bilboko euskera irakurle taldeetan parte hartu ahal izateko eta izena emoteko epea be azken txanpan dago, izan be, irailaren 10ean amaituko da. Izena emoteko erak: Foru Liburutegian bertan (beheko pisuan), telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Kaliforniako San Diegoko Unibersidadeko ikasleen artelanak hartuko ditu Bizkaia Aretoak
2014-08-28 15:30 KultureaEkimena UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadearen eta San Diegoko unibersidadearen arteko alkarlanaren ondorioa da, eta AEBko ikastegiko 12 ikasleren artelanak ekarriko ditu Bilbora, horreen artean Aitor Lajarinenak, UPV/EHUko ikaslea izan zanarenak.
30. urteurrena ospatuko dau Folk Getxo BBK jaialdiak
2014-08-28 14:23 MusikeaDatorren astean Folk Getxo BBK jaialdiak hiru hamarkadako ibilbidea ospatuko dau. Irailaren 4tik 7ra, danetara, 11 saio izango dira jaialdian eta horreen artean nabarmendu behar dira Capercaillie, Chambao eta Osibisaren kontzertuak, baita Ara Malikian biolin-jotzaileak Fernando Egozcue, José Luis Montón, Oreka TX eta Kalakan talde eta artistakaz sortutako Sustraiak-Raíces ikuskizuna.
Zinebik kirolari ezinduen talde baten bizitzea erakusten dauen 'Camino a Olimpìa' lana aurkeztuko dau Bilbon
2014-08-28 10:52 BarriakGlasow zuzendari alemanak, bera be ezindua, bere burua kirolaren areriotzat hartzen dau, eta joko paralinpikoak erabateko inkongruentzia lez ulertzen ditu. Oraingoan, Londoneko Joko Paralinpikoetan parte hartzen daben lau atletaren eta boleibol talde baten bizitzetan sartzen da. Eurekaz kirolaren ganean berba egiten dau, baina baita bizitzeari eta bakotxaren bildurren ganean be.
Pedro Olea bilbotarrak Zinemira Saria jasoko dau 62. Donostia Zinemaldian
2014-08-28 10:39 BarriakDonostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA produktore-alkarteek euskal zinemagintzako persona ospetsu baten ibilbidea saritzeko emoten daben Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emongo deutsie, Victoria Eugenia antzokian. Saria emoteaz gan Borja Cobeagaren Negoziatzailea filma estreinauko da.
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
2014-08-27 14:37 BarriakDonostia Zinemaldiaren 62. edizinoak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian produzidutako zinemeari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten produzidutako lau lanek osotuko dabe sail berezia.
Venezian 20 film lehiatuko dira gaurtik irailaren 6ra Urrezko Lehoia irabazteko
2014-08-27 11:36 BarriakVeneziako Mostra irailaren 6ra arte egingo da, eta hogei film izango dira pelikula onenaren Urrezko Lehoia irabazteko lehian. Tartean dago, berbarako, Abel Ferrara estadubatuarraren Pasolini lana.
Leire Bilbaok 'Con barqueira e remador' olerki-itzulpengintza ekimenean hartuko dau parte
2014-08-27 10:56 KultureaUrriaren 12tik 18ra Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra izango da San Simon irlan, Vigo ibaian. Aurten, Leire Bilbao idazle eta olerkari euskaldunak hartuko dau parte, beste 6 poesiagilegaz batera, poesia itzulpengintzaeri bultzadea emon gura deutson ekimenean.
Normaltasuna eta giro ona izan dira nagusi Bilboko Aste Nagusian
2014-08-26 15:39Aste Nagusian, oro har, lasaitasuna izan da nagusi, nahiz eta hainbat lapurreta izan, 2013an baino % 24,5eko igoerea, hain zuzen be. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak emondako datuen arabera, 2013an, 796 lapurreta izan ziran eta aurten, barriz, 991. Halan da be, datu positiboa da, aurten ez dala sexu-erasorik izan, ez da behintzat salaketarik izan.
Lekeition Abaroa gunea berreskuratzen auzolanaren bitartez
2014-08-26 11:261891ean eregia, Jose Maria Abaroa lekeitiar bankariaren egoitzea izan zan jauregia. 1940tik Agustindar errekoletoen egoitzea izan da, 2004an udalak eraikina bereganatu eban arte.
Borja Cobeaga, Bruno Dumont eta Ned Benson zuzendariek Donostiako Zinemaldian aurkeztuko ditue lanak
2014-08-26 10:48 BarriakEspainian produzidutako lau film luze eta hiru labur munduan lehen aldiz emongo dira, horreen artean, Borja Cobeagaren film barria, Negoziatzailea, proiektauko da. Komedia barri honetako protagonistea Manu Aranguren da, ETAgazko negoziazinoetan Espainiako Gobernuaren berbakide ibiliko dan euskal politikaria. Ramón Barea, Carlos Areces eta Josean Bengoetxea dira protagonistak.
Konparsak pozik Aste Nagusiaren oinarria dan parte-hartzea gero eta handiagoa dalako
2014-08-25 15:19Aurtengo Aste Nagusia aspaldi ezagutu dogun Aste Nagusirik lasai eta alaiena izan dalako. Eguraldi apur bat hotza izan dogun arren jaigunea inoiz baino bero eta goxoago egon da, eta Aste Nagusiaren oinarria dan parte-hartzea goruntz joan da barriro be.
Carlos Spottorno eta Ramón Lobo kazetariek 'Kazetaritza, bertatik bertara' zikloko 2. edizioan parte hartuko dabe
2014-08-25 14:42Zikloak abuztuaren 29ra arte iraungo dau. Aurten nazinoartean ibilbide luzeko kazetari eta argazkilarien esperientzia eta ikerlanetan oinarrituko da Kazetaritza, bertatik bertara zikloa. Gainera, azken hileotan nazinoartearen atentzinoa erakarri daben gatazka bi izango dira ardatz, Ukrainako krisia eta Brasilgo egungo egoerea, hain zuzen.
Richard Attenborough zinema zuzendari britainiarra hil da
2014-08-25 11:32Aktore, zuzendari eta produktore britainiarra atzo eguerdian hil zan, 90 urte zituala. 70 film baino gehiagotan parte hartu dau eta 1982an filmautako Gandhi (1982) pelikulea izan da ibilbide luze eta emonkor horretako arrakastarik handiena, izan be, Oscar sari bi jaso zituan.
Kepa Junkera eta Oreka TX euskal musikariek kontzertuak eskainiko ditue 'Mercat de Música Viva de Vic' jaialdian
2014-08-25 10:41 MusikeaKepa Junkerak trikitixa doinuak eroango ditu Vicera, Sorginak taldeko partaideakaz batera. Musikari bilbotarrak laster beteko ditu 35 urte oholtza gainean, eta proiektu honetan bere musikearen mamina dana islatu nahi izan dau, baita trikitixeari omenaldia egin. Kepa Junkera & Sorginak taldeak Trikitixaren historia txiki bat diskoa atarako dau udagoienean kantu barriak eta tradizionalak buztartuz.
UPV/EHUko eskola-ontzi Saltillok ohiko udako itsasaldia hasiko dau euskal kostaldetik
2014-08-21 15:51Datorren zapatuan, abuztuak 23, 9:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziak urtengo dau eta euskal kostaldeko portuetan zehar uda sasoian egiten dauen itsasaldia hasiko adu, aurtengo bigarren bidaia, hain zuzen be. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira.
120 musikari eta jantzari baino gehiagok parte hartuko dabe domekan, abuztuaren 24an, txistularien alarde nagusian
2014-08-21 13:50 MusikeaGarikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Bilboko Udal Txistularien Bandeak Aste Nagusiari agur esango deutso bere ohiko alarde tradizionalagaz; bertan, konbidadu legez, euskal musikearen aitzindari eta ospetsuak parte hartuko dau, Gorka Sarriegik, hain zuzen be. Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua, abuztuaren 24an, 13:00etatik aurrera.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...