Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza' lana aurkeztu dabe Iruñean

Bizkaie! 2015-02-18 13:45   kulturbiz

Jose Maria Jimeno Jurio zanaren lan guztiak batuko dituan bildumearen 45. zenbakia da atzo aurkeztutako Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza liburua. Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzean izan zan ekitaldia, eta bertan izan zan Roldan Jimeno egilearen seme eta bildumako koordinatzailea.

'Skeleton Sea. Mantendu ozeanoak garbi' erakusketea edegi dabe Euskadiko Biodiobersidade Zentroan

Bizkaie! 2015-02-18 13:24   Kulturea

Skeleton Sea taldeak itsas mundua maite daben hiru surflariren erakusketea ekarri dau Euskadiko Biodiobersidade Zentrora, Busturiako Madariaga torretxera.  Hain zuzen be, Luis de Dios, Xandi Kreuzeder eta João Parrinharen sormen-lanak batu ditue erakusketan. Maitzaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Lee Curtiss eta The Invaders taldeek joko dabe zezeileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2015-02-18 10:43   Musikea

Zezeilaren 20an izango da hilebete honetako Art After Dark emonaldia. Lee Curtiss estadubatuarra eta The Invaders bilbotarra igongo dira barikuan Bilboko Guggenheim museoko Atrioko taula ganera. Saioa 22:00etan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zinema ziztadak' lelopean, badator VIII. Huhezinema

Bizkaie! 2015-02-17 16:40   Zinemea

Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizinoa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osotzen daben lan-talde barriagaz eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzinoagaz.

Tapia eta Leturiak Kilometroak jaiaren aldeko kontzertua emongo dabe zezeilaren 28an

Bizkaie! 2015-02-17 14:47   Musikea

Joseba Tapiak eta Xabier Berasaluze Leturiak osotzen daben trikitilari bikotea talde formatuan barriro ikusteko aukerea egongo da zezeilaren 28an, Usurbilen, Kilometroak jaiaren aldeko kontzertuan. Emonaldia Sutegiko auditoriumean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Anger taldeak 'Sute Perfektua' diskoa aurkezten jarraitzen dau

Bizkaie! 2015-02-17 11:41   Musikea

Anger talde arrasatearrak seigarren estudioko lana plazaratu dau oraintsu Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. Sute Perfektua izenpean, Bonbereneako estudioetan Karlos Osinagaren gidaritzapean grabau dabe lana; danetara, 10 kantu dira, tartean, Ruper Ordorikaren bersino bat.

Abangoardia eta etorkizuna aztergai, Basque Culinary Centerren

Bizkaie! 2015-02-17 11:30   Jan edanak

Martiaren 9an eta 10ean, Sukaldeko alkarrizketak izeneko zikloa abiatuko dabe Basque Culinary Centerren, Abangoardia, etorkizunari aurrea hartuz izenburupean. Topaketan parte hartuko dabe, besteak beste, Vicente Todolik, El Comidista blogeko arduradun Mikel Iurriagak, Genís Rocak, Charles Spencek (Oxfordeko Unibersidadeko katedraduna) eta Macarena Reyk (Master Chef programako produktorea).

Bilboko XIV. Zirkuitua eguazten honetan hasiko da, 'Erdaldun barrien kluba' bakarrizketeagaz

Bizkaie! 2015-02-17 10:24   kulturbiz

Bilboko Udalak antolatzen dauen zikloaren lehen fasea apirilaren amaierara arte luzatuko da, eta Arrasate Euskaldundu Dezagun Elkarteak produzidu dauen eta Olatz Pagaldayk antzezten dauen Erdaldun barrien kluba bakarrizketeagaz hasiko da, Begoñako Udaltegian.

Bizkaie! 2015-02-16 17:48

Arrazoia Adolfo. Eskerrik asko zuzenketeagaitik

Erantzuna | Zezeilak 13: Hartz Eguna Ermuan

Txikon, ‘Sadpara’ eta Nardi Behe Kanpalekuan dagoz honezkero gaua III. kanpalekuan (6.700 m.) igaro ostean

Bizkaie! 2015-02-16 17:33

Beheko Kanpalekuan deskantsetan dagoz honezkero eta barri txarra da eguraldiak ez deutsela bape lagunduko datozen egunetan; prebisinoak beteten badira, metro bete edur bota leike.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lapurtera klasikoan idatzitako lehen euskal liburua agertu da

Bizkaie! 2015-02-16 14:15   Euskerea berbagai

Esteve Materrak 1617an argitaraturiko Doctrina Christiana galduta egon da azken mendeetan eta erabat ezezaguna zan. Aziti Bihia alkarteak ale bat topau dau eta UPV/EHUko Letren Fakultadean, Gasteizen, aurkeztu dau gaur: dagoeneko, argitaratzeko edizinoa atontzen dabilz, argitaratzeko asmoz.

Guillermo Moncayoren 'Echo Chamber' pelikulea izan da irabazle Ikuspuntu jaialdian

Bizkaie! 2015-02-16 13:24   Barriak

Ikuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren jaialdiaren bederatzigarren edizinoa atzo amaitu zan. Guillermo Moncayo zuzendariaren Echo Chamber lanak jaso eban sari nagusia, eta  Jessica Bardsleyren The Blazing World izan zan film labur onena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

adolfo 2015-02-16 13:12

Hartz Eguna beharko leuke, ezta? Edo genitiboaz izatekotan \"Hartzaren Eguna\". Lehenengoa gurago neuk. Baina goiko hori oker sundakoa dauka.

Erantzuna | Zezeilak 13: Hartz Eguna Ermuan

'Loreak' eta 'Echeverriatik-Etxeberriara', Zinemaldia.Cat jaialdiaren Urrezko Txapelen irabazleak

Bizkaie! 2015-02-16 11:53   Barriak

Domeka gau honetan, Loreak filmak beste sari bi batu ditu. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak Urrezko Txapel bi irabazi ditu (Fikzinozko Film Onenaren Saria eta Euskerazko Film Onena) Zinemaldia.Cat jaialdian. Dokumentalei jagokenez, irabazlea Echeverriatik-Etxeberriara lana izan da, Oiartzungo Ander Iriarterena.

Aimar Karrika izan da nagusi Zubiriko final-laurenean

Bizkaie! 2015-02-16 10:55   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien,  246,5 puntu, hain zuzen be. Txapelketea aurrera doa; hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, Lizarran.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jafar Panahi zuzendari irandarraren 'Taxi' filmak irabazi dau Urrezko Hartza

Bizkaie! 2015-02-16 10:17   Barriak

Hana Saeidik, Jafar Panahiren lobeak, jaso behar izan eban Berlinaleko Urrezko Hartza, Taxi lanaren egileak ezin izan dauelako bertara joan. Irango Gobernuak galarazo egin deutsa. Gaur egungo Irango gizartearen barri emoten dau Panahiren lanak, guzurretako reality baten bitartez.

Sarean dago 'Euskal Herriko Mapa Digitala'

Bizkaie! 2015-02-13 14:02

Euskaltzaindiak araututako Euskal Herriko herrien izendapenak batze ditu UZEIk atondutako mapeak. Google Maps zerbitzua erabiliz konsultau daiteke. Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzinoagaz osotu dabe mapea.

Belen Gopegui eta Harkaitz Cano aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-02-13 13:26   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Belén Gopegui eta Harkaitz Cano idazleek, idazketearen eta konpromisoaren ganean berba egingo dabe datorren martitzenean, zezeilaren  17an.

Joana Heviak eta Nerea Gilek irabazi dabe EHUko Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketea

Bizkaie! 2015-02-13 11:46   sariak-autortzak

Joana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Harrapazank' gazte bilbotarren artean euskerea sustatzeko ekimenak hamar urte bete ditu

Bizkaie! 2015-02-13 10:15   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Harrapazank programearen hamargarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Euskerarean erabilerea eta parte hartzea bultzatu, esperientzia positiboak sortu eta arlo ez formaletan eta espazio barrietan aisialdi ekintzak sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.