Pettik 'Astirtitan' disko barria zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian
2014-11-11 11:04 MusikeaBost kanta barrik osotzen dabe Petti Berako kantariaren Astirtitan diskoa. Harkaitz Cano eta Beñardo Goietxe izan ditu lagun kantak idazten, eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak musikan. Kontzertua 20:00etan hasiko da.
Liburutekia topaketak egingo ditue egunotan Bilbon
2014-11-11 10:13Literatura eta teknologia barriei buruzko jardunaldiek hirugarren edizinoa martxan da Bilboko Foru Liburutegian. Besteak beste, Jasone Osoro, Iurdana Acasuso, Pablo Gallo, Iker Merodio eta Cesar Coca adituak izango dira topaketotan gaur eta bihar. Sarrerea librea da, jarleku kopurua bete arte.
The Saurs, The Wizards eta Music Komité taldeak dira Bilbao Hiria 26. Pop Rock Lehiaketako irabazleak
2014-11-11 09:47 MusikeaBilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizioa amaitu da honezkero, eta The Saurs (Bartzelona), The Wizards (Bizkaia) eta Music Komité (Cadiz) izan dira Pop Rock, Metal eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadeetako irabazleak, hurranez hurran.
Donostia Kirolak Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu dau, euskerearen kudeaketearen kalidadeagaitik
2014-11-10 17:15 Euskerea berbagaiDonostia Kirola erakundeak Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen Euskerearen Kalidadearen Ziurtagiriaren Zilarrezko Bikain mailea lortu dau, urrian zehar egindako ebaluaketea gainditu ondoren.
Bilboko III. Berbaguneak euskaldunak eta euskera ikasten dabilzanak batuko ditu
2014-11-10 16:53 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, ekitaldia Bilboko Alondigean izango da, zemendiaren 13an, eta 2.000 bat euskaldun batzea aurreikusita dago, hau da, aurreko edizinoan baino 400 gehiago.
Zinebi jaialdiak hil osteko Ohorezko Mikeldia emongo deutso Alex Angulori
2014-11-10 14:45 Barriak56. Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak garagarrilean kotxe istripuan hildako Alex Angulo aktorea omenduko dau, hil osteko Ohorezko Mikeldi saria emonez. Jaialdiaren amaiera ekitaldian, zemendiaren 21ean, Mayda Zabala emazteak eta Dodo alabeak jasoko dabe saria, Bilboko Arriaga antzokian. Asteon hasiko da Zinebi, barikuan.
IX. Zentsura At jaialdia Bilbon barikura bitartean
2014-11-10 14:45 kulturbizZentsura At! Jaialdiaren IX. edizino honetan, zemendiaren 10etik 14ra, Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo berbaldia eta El Papus aldizkari satirikoari buruzko El Papus. Anatomía de un atentado dokumentala izango dira Bilboko BBK Salan.
'Les Voix Basques. Ongi Etorri' diskoa kaleratu dabe Anne Etxegoienek eta Aizkoa abesbatzak
2014-11-10 13:32 MusikeaIgaz argitaratutako Les Voix Basques diskoak ezagun egin ditu Anne Etxegoien eta Baionako Aizkoa abesbatza Frantzian. 60.000 diskotik gora saldu ditue. Aurten, lehenengo lan horren bigarren zatia plazaratu dabe, eta orain, Elkar diskoetxeak disko bi horreetatik aukeratutako hamahiru kantagaz Les Voix Basques. Ongi Etorri atera barri dau. Zemendiaren 14an, Donostiako Kursaalen aurkeztuko dabe zuzenean, 20:00etan.
Euskaltegietako matrikulazinoa %1,20 hazi da aurtengo ikasturtean
2014-11-10 11:01 Euskerea berbagaiEuskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietako ikasle kopuruak gora egin dauela jakinarazo eben barikuan prentsaurrekoan Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Joseba Erkizia HABEko zuzendariak. % 1,20 egin dau gora matrikulazinoak; halanda ze, danetara, 25.351 ikasle ikasle egongo dira 2014/1015 ikasturtean.
Imanol Uria Albizuri getxotarrak irabazi dau bosgarren eta azken kanporaketea
2014-11-10 09:48 BertsolaritzeaImanol Uria Albizuri algortarrak lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu, hain zuzen. Beraz, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko dau Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.
Bittor Kapanagaren lan guztien bildumako 'Euskera erro eta gara' I. liburuaren aurkezpena egin dabe Bilbon
2014-11-07 14:44 kulturbizBittor Kapanagaren lana zabaltzen diharduan lantaldeak eta Gerediaga Alkarteak haren lan guztien lehenengo argitalpena, Euskera erro eta gara, egin dabe eta gaur eguerdian, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe lana Juan Martin Elexpuruk, Jose Luis Lizundiak eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak.
ZinebiExpressek 48 ordutan errodautako film laburren lehiaketeak 7. edizinoa zabalduko dau zapatuan
2014-11-07 14:28 BarriakZinebiExpress lehiaketeak zazpigarren edizinoa ospatuko dau aurten, eta mundu osoko zuzendariei eta teknika eta arte taldeei dago zabalik. Izena emotea bihar, hilak 8, izango da, Bilboko Campos Antzokiko atarian, goizeko 09:30etik 10:30era, eta momentu horretan jakinarazoko da film laburren gaia.
R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2014-11-07 14:20 KultureaEuskaltzaindiak eta BBK-k idazle gazteei zuzendutako R. M. Azkue Literatura Sarietan parte hartzeko epea edegi dau. Beharrak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 16a da.
'Latina-euskara' hiztegia sarean eskuragarri
2014-11-07 13:39 kulturbizEgilea Junes Casenave-Harigile euskaltzain ohorezkoa da. Idazle sano emonkorra izan da eta da. Aita Casenavek hogei bat pastoral idatzi ditu zubereraz, Testamentu berria zubereraz itzuli eta eleizarako beste hiru euskal liburu, bi hiztegi (frantsesa-zuberera, zuberera-frantsesa), bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bi saiakera, zubereraz edo euskera batuaz... eta hiztegi hau 2002an.
Ana Urkiza idazle ondarroarrak 'Mamuak' narrazino liburua aurkeztu dau
2014-11-07 10:36 KultureaBildurra eta bildurrari aurre zelan egin, horrek dira Ana Urkizak idatzitako Mamuak (Elkar) liburuaren gai nagusiak. Ipuin luze eta laburrez osotu dau lana, eta danetan agiri dira mueta bateko eso besteko mamuak.
Bilboko Arte Eder Museoak japoniar arteari eskainitako areto egonkorra zababaldu dau
2014-11-07 09:44 KultureaAreto barrian, 89 piezako aukeraketa bat egongo da ikusgai: margolanak eta estanpak, tsuba (sablea gordetekoa), inro eta netsuke (objektuak eroateko kutxatxua eta kimonoaren gerrikotik zintzilikatzeko topea) multzo baliotsua, suzuribako (idazketarako) eta sikisibako kutxak (papelak gordeteko), eta tearen zeremoniarako zeramikak.
Dana prest Xilabako finalerako
2014-11-06 17:46 BertsolaritzeaTxatoren ahots ederra eta kantuzaletasuna gogoan, bere izeneko sariak finaleko bertsolarien artean kantaera aberatsena erabilten dauen bertsolaria saritzea izango dau helburu. Kantaera aberatsena dinogunean, doinutegi aberatsena aitatzen dogu gehienbat, baita doinuen erabilerea be, hau da, airearen eta bertsoaren edukiaren arteko koherentzia.
Lurra taldeak 'Akatsa sisteman' diskoa kaleratu dau
2014-11-06 17:45 MusikeaHamabi kanta batu ditu Lurra laukoteak Akatsa sisteman (5Gora) bigarren diskoa. Blues, reggae, ska, jazz, indiefolk, dub eta ragtime doinuekaz atondu ditue abestiok. Kolaboratzaile zerrenda luzea izan dabe: Petti, Xabi Solano, Sergio Patxuko, Maite Neighbor eta Jon Elizalde, besteak beste. Zemendiaren 8an, Oreretako Mikelazulon joko dabe, 20:30ean.
'Euskal Herriko ibaiak' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2014-11-06 14:14 Euskerea berbagaiLiburuak Euskal Herriko 414 ibai nagusiren izenak eta guztien erabilera egokia jasoten ditu. Onomastika gaiak jorratzen dituan Izenak bildumako laugarren zenbakia da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz argitaratu dau Akademiak.
XXV. ArtFutura, irudi digitalaren jaialdia, Gasteizko Artiumera helduko da
2014-11-06 13:11 kulturbizArtium Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan egingo dira aurten 25. urteurrena ospatzen dauen ArtFutura, irudiaren nazinoarteko jaialdiaren Euskadiko proiekzino bakarrak, barikutik domekara, zemendiaren 6tik 9ra, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...