Bilboko Alondigeak hóPLAY 2014 Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako 32 finalistak aukeratu ditu
2014-11-03 10:58 kulturbizBilboko Alondigeak zemendiaren 27tik abenduaren 3ra Alondigan ospatuko dan hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako V. edizinoko 32 proiektuak aurkeztu ditu.
Lehiaketearen helburua, bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean, lan onenak saritzea da.
Eneritz Zabaletak irabazi dau Aiziritzeko finalerdia
2014-11-03 09:52 BertsolaritzeaXilaba txapelketako finala domekan erabagi zan, halanda ze, Eneritz Zabaletaz aparte, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua izango dira hilaren 15ean taula ganean, Baionako Lauga gelan.
Gorka Ostolaza Ikaranek irabazi dau Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea
2014-11-03 09:33 BertsolaritzeaGorka Ostolaza Ikaranek lortu dau puntu gehien batzea, 379,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren sailatu zan Nerea Ibarzabal 353 puntugaz eta Peru Vidal hirugarren, 344 puntugaz. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau markina-xemeindarrak, eta zemendiaren 30ean Urdulizen kantauko dau.
Euskal poeten antologia bat italieraz, sarean laster
2014-10-31 14:52 KultureaZapatuan ipiniko dabe irakurgai Interneten Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren poemak batzen dituan Il giardino dei sensi risvegliati - Antologia di sei poeti baschi contemporanei izenburuko antologia. Danilo Manera Milango Unibersidadeko irakasleak itzuli ditu testuak, unibersidadeak berak kudeatzen dauen Tintas aldizkarian.
Euskaltzaindiak webgunean ipini barri dau 'Zaldubi: Gaineratekoen bilduma' liburua
2014-10-31 11:15 KultureaZaldubi: Gaineratekoen bilduma lana Euskaltzainak sailaren 20. zenbakia da, eta Senpereko Udalaren, Euskerearen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzinoagaz argitaratu zan. Egilea Gratien Adema Zaldubi da eta prestatzailea Henri Duhau.
Marco Canale eta Olga Mesa koreografoen estreinaldiak, BAD jaialdiaren azkenengo astegoienean
2014-10-31 10:56 KultureaBAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiaren 16. edizinoa amaitzear dago, domekan eskainiko ditu aurtengo azkenengo emonaldiak. Baina, estreinaldi bigaz zarratuko ditu ateak, Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer eta Olga Mesa koreografo eta artistearen Carmen Shakespeare: Acto 1 beharrakaz, hain zuzen be.
Crazy Chaos, Late to scream, Larregi eta Aizkorak zorroztu dira VI. Banden Lehiako finalean joko daben taldeak
2014-10-31 10:08 MusikeaAzkue Fundazinoak antolatzen dauen Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizinoko finalerako sailkatu diran lau taldeak erabagita dagoz. On line jasotako botoei esker, Crazy chaos eta Late to Scream sailkatu dira; Crazy Chaos taldeak 3.467 puntu jaso ditu eta Late to Scream taldeak, barriz, 3.322.
Sortzaileekaz barriketaldiak, Udagoieneko Osterearen 15. edizinoan
2014-10-30 14:51 kulturbizUdagoieneko Osterea Bizkaiko kultur zirkuituaren XV. edizinoa antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Aurten, lehenengoz, egitarauan parte hartuko daben sortzaileek barriketaldian egingo ditue. Zemendiaren 5ean, Getxoko Villamonte Kultur Etxean, izango da lehenengo hitzordua, Gari musikariaren eskutik.
Sekula baino film gehiago aurkeztu dira Lekeitioko Zine Bileran
2014-10-30 13:35 BarriakZemendiaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo dan 37. Euskal Zine Bileran 48 lan izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Danetara, 59 lan jaso ditue, inozko gehien. Jaialdiko azkenengo egunean euskal zinemagintzearen inguruko jardunaldiak egingo dituela aurreratu dabe.
'Geure Kolkotik 2014' diskoa kaleratu dau Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak
2014-10-30 12:03 MusikeaBost soinu-jotzaileren pieza barriak batu ditue Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratutako diskoan, hain zuzen be, Astiasara II, Aritz Alustiza, Eneritz Bengoetxea, Iker Dorronsoro eta Maitane Ayerzaren lanak. Zemendiaren 9an egingo dabe aurkezpena jentaurrean, Bergarako Zabalotegi aretoan, 17:30ean.
Getxoartek egungo sorkuntzea eroango dau Areetara
2014-10-30 11:46 KultureaEkimenaren helburuak dira artista barrien lana bultzatu eta horreen prestakuntzan lagundu, esperimentazino- eta hazkunde-gune bilakatu eta sormen garaikiderako prozesuak publikoari hurreratu. Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan 30 arte-proposamen egongo dira ikusgai eta, horreen inguruan, zenbait jarduera antolatu dira.
Jabier Muguruzak 'Hilen logika ezkutua' helduentzako narrazino liburua kaleratu dau
2014-10-30 10:32 KultureaEguneroko bizitzako kontuak jaso ditu Jabier Muguruzak, itxuraz jazoera normalak izan arren, azpian beste esangura bat daukienak. Hilen logika ezkutua (Erein) helduentzako hamabost urte idatzi barik egon ostean ailegau da. Kontakizun guztiek aipu bana dabe, berbarako, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska, Bernardo Atxaga, Milan Kundera edo Josep Plarenak.
Angela Figuera gogoratzeko poesia eta musika errezitaldia izango da gaur Bilbon
2014-10-30 10:07 sariak-autortzakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia eta musika errezitaldia antolatu dau eguenean, urriaren 30ean, Bidebarrietako liburutegian, Angela Figueraren eguna ospatzeko, poeta bilbotarra hil zanetik 30 urte beteten diran honetan, hain zuzen be. Errezitaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrerea librea izango da.
Harkaitz Canok irabazi dau Euskadi saria ume eta gazte literaturan
2014-10-29 14:31 sariak-autortzakMaite Gurrutxagak, Harkaitz Canok, Joseba Gabilondok eta Jon Juaristik irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak ilustrazino, ume eta gazte literatura, euskerazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera arloetan hurranez hurran.
Clint Eastwood aktorea da Bilbao Mendi Film Festivaleko kartelaren protagonistea
2014-10-29 14:07 BarriakAbenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.
'24 Ordu Digitalean' Elorrion
2014-10-29 10:53 BarriakHemen da Arriolako IX. Film Laburren Lehiaketea. Aurten be lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Urriaren 31n, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek gaia proponiduko dabe eta 24 ordu geroago filmak Arriola Antzokian aurkeztu behar dira.
Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10. edizinoa beteko dau aurten
2014-10-29 10:33 Barriak2005. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau urtero. Aurtengoa 10. edizinoa izango da, eta igazko arrakastea dala eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazearen barruan egingo da, bigarrenez. Izena emoteko epea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.
Halloween Metal Fest jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian datorren zapatuan
2014-10-29 09:53 MusikeaHalloween Metal Fest jaialdiaren zazpigarren edizinoa datorren zapatuan, zemendiaren 1ean, izango da Bermeoko Kafe Antzokian. Vita Imana talde madrildarra izango da aurten jaialdiko izar nagusia, eta eurekaz batera, Crisix, Dawn of the Maya eta Sealed Room taldeek joko dabe.
Zemendiaren 14an hasiko da 65 film eskainiko dituan 56. Zinebi
2014-10-28 14:30 BarriakEuropan zaharrenetakoa dan zinemaldiaren 56. edizinoan, danetara 3.368 film aurkeztu dira eta horreetatik antolatzaileek 65 aukeratu ditue Sail Ofizialerako, lehiaketan parte hartzen daben hiru generoetako, fikzinoa (30), dokumentala (17) eta animazinoa (18), Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak irabazteko burrukan. Lehiaketarako aukeratutako film horreetatik 7 euskal zinemagileek egindakoak dira.
Jasone Osorok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
2014-10-28 14:17 KultureaIdazle elgoibartarraren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. 26 behar aurkeztu dira, eta danen artean Jasone Osororen egitasmoa aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria eguen arrastian jasoko dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...