Xabier de Felipe biolinista bilbotar gazteak Barakaldo Antzokian eta Madrilgo Auditorio Nazionalean joko dau

Bizkaie! 2015-09-24 18:20   Musikea

Barakaldoko emonaldia, bere ohiko pianista Arrate Monasteriok lagunduta, urriaren 18an, domekan, arratsaldeko 19:00etan izango da eta Franck, Lutoslawski, Beethoven, Ysaye eta Fallaren obrak joko ditue. Sarrerak, 10 euroan, salgai dagoz honezkero barakaldoko antzokian bertan edota www.ticket.kutxabank.es webgunean.

Artista ezagunak protagonista Bilbao Flamenco 2015 jaialdian

Bizkaie! 2015-09-24 17:27   kulturbiz

Urriaren 1etik 9ra bitartean egingo dabe Bizkaiko uriburuan jaialdi hori. Antonio Gadesen konpainia, Andaluziako Ballet Flamenkoa eta flamenkoaren munduan ezagunak diran beste artista batzuen emonaldiak egongo dira Bilbon. Ganera, Camaron de la Isla zanaren ibilbidea azalduko dabe berbaldi baten. Bilbao 700 Fundazinoa da jaialdiaren antolatzailea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebik Marcus Vetteren 'The Forecaster' emongo dau Bilbon

Bizkaie! 2015-09-24 15:47   Zinemea

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Marcus Vetter zinemagile alemanak Martin Armstrong finantza aholkulariaren inguruan egindako The Forecaster (Ameslaria. Munduko ekonomia aurreikusten eban gizona) filma aurkeztuko dau eguenean, irailaren 24an.

Ondarearen Europako Jardunaldiek egitarau oparoa dakarre Bizkaira

Bizkaie! 2015-09-24 15:20   jardunaldiak

Aurten hamabosgarrenez bat egin dau Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz. Beste lekuan lekuko erakunde eta eragile batzukaz alkarlanean, egitarau potoloa preparau dabe datozan asteetarako, Bizkaiko ondarearen balioa gizarteratzeko asmoz. Aurtengo gai nagusia burdina izango da, herrialdean jarduera ekonomiko handia sortu dauen metala, horrek ondarean eta gizartean dakarren eraginagaz. 60 udalerri baino gehiagotan egingo dira ekintzak, danak dobakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Banden Lehia abian ipini dau Azkue Fundazinoak, musika-talde barrien bila

Bizkaie! 2015-09-24 13:53   Musikea

Interneteko euskal musika-talde amateurrik entzutetsuena saritzea da Banden Lehiaren helburua, Azkue Fundazinoak azaldu dauenez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honek barritasun ugari ekarriko ditu ganera, formatu, diseinu eta webguneari jagokonez. Finala zemendiaren 27an izango da eta twitter bidez emon ahal izango da irabazlea aukeratzeko botua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ume eta gaztetxuak literaturara erakarteko webgunea aurkeztu dau Berbarok

Bizkaie! 2015-09-24 11:54   Euskerea berbagai

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin dabe Haur Literatur Aretoa webgunearen aurkezpena, eragile askotako ordezkarien aurrean. Bi eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxuen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, edade horretakoentzako proposamen literarioen bildumea dakar webguneak. Guraso eta hezitzaileentzako be interesgarria da hor batutako materiala. Webgunea Berbaro euskera alkarteak ipini dau martxan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' liburua aurkeztu dau Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2015-09-24 11:07   Barriak

Euskadiko Filmategiak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburua aurkeztu dau UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan 2014eko garagarrilaren 2tik 14era antolatu eban Kongresuko emoitzakaz. Bilkura haretan izandako berbaldi eta mahai-inguruen transkripzinoakaz osotu dau liburua Filmategiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ekintza artistikoak eta gizarte-komunikazinoari buruzko gogoetea San Frantziskon, Trenbide-pasagunean

Bizkaie! 2015-09-24 10:29   jardunaldiak

Bilboko San Frantzisko, Martzana eta inguruko establezimendu ugariren parte-hartzeagaz, gogoetea eta ekintza artistikoak buztartuko ditue irailaren 25 eta 26an. Trenbide-pasagunea  izenburua emon deutsie jardunaldiei. 'Ekintza 2.0, teknologia eta gizarte-komunikazinoa' gaiaren inguruan, berbaldiak, eragileen arteko topaketak eta abar antolatu ditue, komunikazinoaren eta artearen hainbat esparrutan dabilzan konbidauakaz.

Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano Goteborgen

Bizkaie! 2015-09-24 10:24   Kulturea

Euskal Literatureak presentzia nabarmena izango dau asteon Suediako Goteborg urian, Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleen eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskerearen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariaren eskutik.

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskola, Dantzerti, inaugurau dabe

Bizkaie! 2015-09-23 17:14   Kulturea

Luzaroan itxarondako azpiegiturea, arte eszenikoetako profesionalek sarri eskatutakoa, martxan dago. Izan be, jantzea eta arte dramatikoa lantzeko Euskal Autonomia Erkidegoko goi eskolearen lehenengo ikasturteari ekin deutsie. Inaugurazino ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria egon da, beste agintari askogaz batera. Dantzerti izeneko goi eskolea Bilbon ipini dabe, Ibarrekolanda auzoan hain zuzen. 25 ikaslegaz hasi dabe kursoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

UEUk euskerazko 18 ikastaro eskainiko ditu udagoienean

Bizkaie! 2015-09-23 14:40

Internet bidezko ikaskuntzeari garrantzia berezia emongo deutse oraingo honetan, UEUk azaldu dauenez. Holan, ikasle potentzial gehiagogana heldu nahi dabe. On-line ez eze, Eibar, Gasteiz eta Iruñean be egongo dira ikastaroak udagoieneko eskaintzan. Guztira, 18 kurso emongo dira, era askotako alorrak euskeraz lantzeko aukerea emongo dabenak.

'Jakinduriek mundue erreko dau': Zientziak eta bertsoek bat egingo dabe zapatuan Bilbon

Bizkaie! 2015-09-23 13:04   Bertsolaritzea

Hiru bertsolari eta bost zientzialari batuko ditue saio barritzaile horretan, Bilboko Bizkaia Aretoan, zapatu arratsaldean. Zientziaren alorreko azalpen laburrak entzun ahal izango ditue bertaratzen diranek eta, ondoren, azaldutakoaren inguruko bertsoak kantauko ditue bertsolariek. Zientziaren garrantzia modu atsegin eta originalean gizarteratzea da ekimenaren helburuetako bat.

2,4 miloe euro euskal kultur ondarea jagon eta babesteko

Bizkaie! 2015-09-23 11:04   kulturbiz

Diru-laguntzino horreen onuradun izan daitekez Euskadiko persona fisiko edo juridikoak, publiko nahiz pribatuak, toki erakundeak edo euren menpeko organoak, baita uri birgaikuntzarako soziedadeak be. Eskaerak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian (EHAA) agertu eta hurrengo egunean hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboargazki jaialdian erakusketak, berbaldiak eta tailerrak egongo dira

Bizkaie! 2015-09-23 10:26   jardunaldiak

Irailaren 30ean hasi eta urri guztian egingo dabe Bilboargazki ekimenaren 9. edizinoa, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak antolatuta. Ohiko legez, mundu zabaleko argazkilariak konbidau ditue, euren lana erakutsi eta azalpenak emon daiezen. Era berean, tailerrak eta berbaldiak be egongo dira, argazkigintzeagaz lotutako gaiak gizarteratzeko. Ohiko legez, Argizaiola sariak banatuko dira eta umeakaz ibilaldia egingo da, argazkiak atarateko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hizkuntza ez hegemonikoetako zinemagintzea bultzatzeko konpromisoa hartu dabe Europako ordezkariek Donostian

Bizkaie! 2015-09-22 17:24   Barriak

63. Donostiako Zinemaldia martxan dagoala aprobetxauta, hizkuntza ez hegemonikoak dituen hamabost herrialde eta eskualdetako ordezkari politikoek lan batzarra egin dabe Kursaal jauregian. Esperientziak eta ezagutzak trukatu ditue, eta Glocal cinema: big stories, small countries izenburuko manifestua adostu dabe. Hizkuntza ez hegemonikoetan lanean dabilzan profesionalek egindako lanak sustatu eta ahalegin horri balioa emoteko konpromisoa hartzen da testu horretan.

Ibilbidea aldatuta dator domekan Gorbeia Suzien mendi lasterketea

Bizkaie! 2015-09-22 14:35

Aurreko urteetan legez, Zeanuritik Gorbeia eta inguruko parajeetara igongo dabe korrikalariek Gorbeia Suzien lasterketan. Ingurumenagaz lotutako kontuak dirala eta, aurtengo ibilbidea apur bat desbardina da aurreko urteetakoaren aldean. Edozelan be, Gurutzetik pasauko dira parte-hartzaileak eta baita parke naturaleko beste leku ezagun batzuetatik be. 31 kilometroko ibilbidea preparau dabe. 22 kilometroko laburrago bat be egongo da aukeran, herrikoiagoa, oinez zein korrika egiteko. Aste osoan ekitaldi ugari egongo dira Zeanurin, Gorbeia Suzianen atxakian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'XVI. Patxi Ros Saria' lasterketa nudistea egingo da Sopelan, urriaren 4an

Bizkaie! 2015-09-22 14:18

Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak antolatu dabe Sopelako Lasterketa Nudistea XVI. Patxi Ros Saria. Datorren urriaren 4an, domekan, korriduko da lasterketea, eguerdiko 13:30etik aurrera, Barinatxe Hondartzan.

Euskal Herrian sartu da Emakumeen Mundu Martxea

Bizkaie! 2015-09-22 12:12

Irailaren 28tik urriaren 4ra Karabana Feministea Euskal Herritik pasauko da eta herririk herri makinatxu bat ekitaldi antolatu dira emakumeek bizi dituen indarkeria forma anitzak azaldu eta salatzeko. Era berean, emakumeak sistema kapitalista, patriarkal, arrazista eta heteronormatibo honi aurre egiteko dagoeneko eregiten dagozan alternatibak sustatu eta ikusarazoko ditue eta munduari erakutsiko jako zelan egiten dagozan erresistentzia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dantzaldiaren 16. ekitaldia Bilbon La Fundicionek antolatuta, abenduaren 13ra arte

Bizkaie! 2015-09-22 11:13   Kulturea

Urtero legez, aurten be jantzearen inguruko proposamen ugari dakarz udagoienak, La Fundicion aretoak antolatutako Dantzaldia jaialdiaren bidez. Irailaren 23tik abenduaren 13ra, hamaika saio egongo dira guztira, zein bere estiloagaz eta nazinoarteko artistak tartean dirala. Tailerrak eta bestelako jarduerak be egongo dirala aurreratu dabe antolatzailek.

Gorabide alkarteko erabiltzaileek jasoko dabe Bilboko Ibiltaria Saria

Bizkaie! 2015-09-22 10:51

Bilboko Udalak antolatzen dauen Mobikortasun Astearen azkanengo egunean, irailaren 22an, jasoko dabe Gorabideko erabiltzaileek Ibiltaria Saria, uri bizigarriago, atseginago eta jasangarriago baten alde egindako lanagaitik. Herritarrek hedabideen bidez emon ahal izan dabe botua aurtengo irabazlea aukeratzeko. Ehun urte betetear dan Artxandako funikularra izan da Mobikortasun Asteko protagonista nagusia eta beheko geltokiaren alboan egingo daben ekitaldian jasoko dabe saria Gorabidekoek.