Joaquin Oristrell zuzendaria eta Nur Levi aktorea dakarz Bilbora VI. Zinexit, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak

Bizkaie! 2015-09-21 18:40   Barriak

Zinexit, Bizikidetzarako Zinema Erakusketeak, Zinexit Topaketak izeneko atal barri bat gehitu dau seigarren ekitaldi honetan eta hor zinema emonaldia eta ondorengo barriketaldia izango dira aukeratutako filmeko protagonisten partaidetzeagaz. Lehenengo ekitaldi honetarako aukeratu dan filma, Malagako azken Zinemaldia zabaldu eban Joaquín Oristrell zuzendariaren Hablar lan berezia izan da.

Lydie Salvayrek 'Negarrik ez' Espainiako Gerra Zibilaren ganeko liburua aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-09-21 15:46   Kulturea

Lydie Salvayre idazle frantsesak Pas pleurer (Negarrik ez) Espainiako Gerra Zibilaren inguruko liburua aurkeztuko dau gaur, irailaren 21ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Parrapean komiki lehiaketea antolatu dabe Bilbon bigarrenez

Bizkaie! 2015-09-21 14:15   Kulturea

Igaz zabaldutako bideari segidea emonaz, aurten barriro antolatuko ditue Parrapean Komiki Egunak topaketak Bilboko Santutxu eta Begoña auzoetan, urriaren 24tik 31ra. Horren barruan, komiki lehiaketea antolatu dabe, 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzat. Urriaren 19ra arteko epea daukie parte hartu nahi dabenek lanak bialtzeko. Komikiak euskerazkoak edo testu bakoak izan beharko dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Hiru sari emongo dira.

Verdi eta Pucciniri eskainitako saioa, martitzenean Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2015-09-21 13:07   Musikea

Andeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikonen lantaldeak amaitutzat jo dau 'Thalay Sagar 2015' espedizinoa, gailurrera heldu barik

Bizkaie! 2015-09-21 12:16

Mendizale lemoaztarraren komunikazino taldeak Indiatik jakitera emon dauenez, arazo batzuk tarteko, ezin izan dabe Thalay Sagar mendiaren gailurrera (6.904 m) ailegau eta, beraz, espedizinoaren helburua ez dabe betetzat jo. Halandabe, bide barriak zabaltzea lortu dabe mendi haretan eta 6.000 metrotik gora ibili dira hainbat egunez. Hortaz, gustura geratu dirala zehaztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gora Ijituak! eta Welcome refugees! oihuak indarrez entzun ziran Iruñeako 11 Kolore Festean

Bizkaie! 2015-09-21 11:21

Pasa dan zapatuan, Gora ijitoak! oihuagaz ekin eutsien aurtengo 11 Tanbor Martxeari Iruñean. Udaletxe plazan jaurti eben txupina ijito herriko ordezkariek eta holan emon eutsien hasierea Aniztasunaren eguneko ekintza nagusiari. EH 11 Kolore ekimenak ijito herria omendu nahi izan dau aurten, gure herrian izandako erresistentzia kulturalaren adibidea diralako eta era berean aniztasunez bete dabelako gure kulturea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Celine Duval frantziarraren erakusketea ipiniko dabe Bilboko Rekalde Aretoan

Bizkaie! 2015-09-21 11:20   Kulturea

Duvalek lehenengoz aurkeztuko dau Bilbon bere proiektua, 'Impresiones, paisajes' izenburukoa. Bere zeregina edizinoagaz lotuta dago, artelan barriak sortzeagaz baino gehiago. Izan be, urteak daroaz Duvalek paisajeak batzen, postalen, argazkien, albumen eta aldizkarietako errekorteen bidez. Irudien dekonstrukzinoa egitea da bere helburua. Irailaren 22tik zemendiaren 1era ikusi ahal izango da bere lana Bilbon.

AEK-k astegoienean aurkeztu dau mintzapraktika egitasmoetarako izen-emote kanpainea

Bizkaie! 2015-09-21 10:44   Euskerea berbagai

2015-16 ikasturtean be, AEK-k abian jarri ditu mintzapraktika programak; joan dan zapatuan, egitasmoaren aurkezpena egin dau, Lotsarik barik, praktikau geugaz lelopean.

Jon Maiak irabazi dau Gipuzkoako txapelketako lehen final zortzirena

Bizkaie! 2015-09-21 10:20   Bertsolaritzea

Jon Maiak irabazi dau Beasainen jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Beraz, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor Mantxi sailkatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aurten be euskeraz biziteko gogoa arin-arinka adierazoteko aukerea izango da

Bizkaie! 2015-09-18 15:10   Euskerea berbagai

Laugarren aldiz ospatuko dira aurten Euskeraz bizi nahi dot herri-lasterketak. Ekimen honek, euskeraz biziteko nahiaren inguruan alkarlana bultzatzea dau helburu. Aurtengo lasterketak asteburu honetan hasi eta abendura bitartean egingo dira hainbat herritan eta Kontseiluak herritarrak animau nahi ditu lasterketok antolatu eta parte hartu deien.

Euskal bertsolariak Leonen izango dira, kantu inprobisaduari buruzko topaketetan

Bizkaie! 2015-09-18 14:06   Bertsolaritzea

Irailaren 25 eta 26an egingo dira Leon uriburuan eta probintzia haretako Cerezales del Condado herrian, kantu inprobisaduari buruzko topaketak. Euskal Herritik Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Itxaso Paia eta Karlos Aizpurua joango dira. Kanariar Uharteetako eta Galiziako ordezkariakaz hartu-emona egin ahal izango dabe han. Mintzola Fundazinoaren Europa bat-batean egitasmoaren lehenengo pausua da honako hau. Bertso-emonaldiak eta dokumentalak egongo dira.

'A matter of time' erakusketea, Bilboko Zabalguneko eraikinean ikusgai

Bizkaie! 2015-09-18 13:56   Kulturea

Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentroan dabilzan 14 ikaslek euren obrak erakutsiko ditue zemendiaren 30era bitartean zentroan bertan, Zabalguneko eraikinean, A matter of time- Denbora kontua izenburuko erakusketan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tuberkulosiaren ganeko erakusketea ipini dau EHUk Foru Liburutegian

Bizkaie! 2015-09-18 13:02

EHUko Medikuntzaren Historiako Museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, Ikerlari talde zabal batek preparau dau 'Tuberkulosia, Ledo anbulatorioak 100 urte bete ditu' erakusketea. Bilbon, Foru Liburutegiko areto nagusian, egongo da ikusgai urriaren 17ra arte. Sasoi haretan miloeka hildako eragiten zituan tuberkulosiaren gatxari aurre egiteko, 1915ean zabaldu eben Ledo anbulatorioa eta zentro haretan egindako lanari buruzko jakingarriak batu ditue erakusketan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal filmak protagonista dirala, badator Donostiako Zinemaldia

Bizkaie! 2015-09-18 12:06   Barriak

Joan diran urteotako goranzko jokereari segiduta, euskal zinemagintzeak emondako hainbat harribitxik lekua eukiko dabe Donostiako Zinemaldiaren 63. ekitaldian. Nabarmenena, duda barik, Asier Altunaren Amama izango da. Euskerazko film hori sail ofizalean lehiatuko da, igaz Loreakek zabaldutako arrastoaren atzetik. 22 film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren bila. Ganera, ohiko sailak ez dira faltauko. Emily Watsonek Donostia Saria jasoko dau. Horrek guztiak zinemearen munduko uriburu bihurtuko dau Donostia, irailaren 18tik 26ra.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iurretako eleizearen 200. urteurrena gogoratzeko egitaraua preparau dau Gerediaga Alkarteak

Bizkaie! 2015-09-18 10:46

1815eko irailaren 29an bedeinkatu eben Iurretako eleizea, gaur egun San Migel Goiaingeruari eskainita dagoana. Efemeride hori ospatzeko, Gerediaga Alkarteak egitarau zabala antolatu dau egunotarako, Iurretako Udalaren, eleizateko kofradien eta parrokiaren laguntzinoagaz. Irailaren 22tik 29ra izango dira ekitaldi nagusiak. Besteak beste, eleizearen historia gogoratzeko liburua argitaratuko dabe.

'Alexander von Humboldt II' belaontzia bisitetako aukerea dago barikuan Bilbon

Bizkaie! 2015-09-18 10:13

Bilboko Itsasadarra Itsas Museora heldu da 'Alexander von Humboldt II' belaontzi alemaniarra egunotan. 'Belaontzi Handiak' programearen barruan ailegau da museora barku hori. Barikuan, hilak 18, ontzia barrutik ezagutzeko aukerea eukiko dabe herritarrek. 2011n eregitako belaontzia da, korbeta erakoa, eta Bremerhaven urian dauka basea, Alemania iparraldean. Nabigazino tradizionala bultzatzeko erabilten dabe.

Art After Dark saioak irailaren 25ean itzuliko dira Guggenheim Bilbao Museora

Bizkaie! 2015-09-17 18:03   Musikea

Art After Dark saioak irailaren 25ean itzuliko dira Guggenheim Bilbao Museora, Jonny White kanadarrak (Art Department) 00:00etatik aurrera eskainiko dauen kontzertuagaz. Aurretik, barriz, DJ Frontside eta Blackboard Jungle artistakaz be gozetako aukerea izango da. 

Raisa Álavaren eta Ander Sagastiberriren 'Eta Carinae' erakusketeak ateak zabalduko ditu gaur

Bizkaie! 2015-09-17 15:25   Kulturea

Raisa Álavaren eta Ander Sagastiberriren Eta Carinae da Bizkaiko Batzar Nagusien eta Arte Eder Fakultadearen arteko erakusketa apustu barria, hori be, erakunde biek joan dan legealdian abiatu eben lankidetza programatik sortutakoa. Programa horren bitartez, EHUko talentu gazteek uriaren erdigunean lekua izango dabe euren sorkuntza lanak erakusteko.

'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren japonierazko bersinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-09-17 14:47   Euskerea berbagai

Sho Hagio eta Hiromi Yoshida japoniar euskaldunduak arduratu dira euskerazko libururik zaharrena euren hizkuntzara itzultzeaz. Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako sailburuorde Patxi Baztarrikaren eta Etxepare Institutuko Aizpea Goenagaren laguntzinoagaz aurkeztu dabe itzulpena Donostian. Linguae Vascomun Primitiae 1545ean argitaratu zan. Bernart Etxepareren lan hori euskeraz idatzitako lehenengo liburua da.

'Bilbo zinemaz blai' dokumental-zikloa, Euskal Museoan urriaren 15era arte

Bizkaie! 2015-09-17 14:13   Barriak

Bilboko historia nostalgiko eta sozialaren inguruko filmak proiektauko ditue, antolatzaileek azaldu dabenez. Lau saio egongo dira, irailaren 17 eta 24an eta urriaren 8an eta 15ean, danak eguenak. Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Bilboko Udalagaz batera, Euskal Museoak bultzatu dau ekimena eta bertako Bilboko Konsuladuaren Aretoan izango dira proiekzinoak. Doban izango da, leku guztiak bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)