Alazne Untxalok irabazi dau Xalto bertsolari sariketea

Bizkaie! 2015-11-23 09:23   Bertsolaritzea

Goizuetan jokatu da Xalto txapelketako finala, Umore Ona txokoan. Bertso-afari formatuan jokatutako saioan, zazpi bertsolari lehiatu dira eta Untxalo izan da, epaileen eretxian, onena. Urte birik behin egiten da Xalto sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriei zuzenduta. Holan, txapelketa honetan parte hartuta, jentaurrean kantetako aukerea eukiten dabe eta zaleek bertsolari barriak ezagutu leikeez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zemendiaren 22an kontzertu bi eskaini eta agur esango dau betiko Oskorri taldeak

Bizkaie! 2015-11-20 14:27   Musikea

Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak aspaldi ekin eutson Hauxe da despedidea agurreko bireari (Getxo, Baiona, Gasteiz, Donostia, Bartzelona, Iruñea eta Bilbo) eta datorren domekan, sarrera guztiak aspaldi agortuta, Bilboko Arriagan emongo dituen zuzenekoak (12:30ean eta 19:00retan) azken aukerea izango dira taldea lanean ikusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Zinebiren Sari Nagusia

Bizkaie! 2015-11-20 13:30   Barriak

Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître (2015, Belgika) fikzinozko film labur dokumentalak irabazi dau 57. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren Sari Nagusia. Zortzi minutu baino apur bat gehiago irauten dauen eta Isabel Herguera zuzendariak egin dauen Amore d'inverno (2015, Euskadi), animazinozko lanak irabazi dau, barriz, Euskal Zinemearen Sari Nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bidaiarien Txokoa' ekimenak berbaldiak, dokumentalak eta musikea eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2015-11-20 11:58

Bilboko Udaleko Kultura Sailak bidaien eta abenturearen hurreko ikuspegia eta desbardina eskainiko dau, barriro be, zemendiaren 23tik abenduaren 3ra, Bidaiarien Txokoa programearen bitartez, berbaldi, dokumental eta musikearen bitartez. Barrikuntza legez, ohikoa dan Begoñako uri zentroagaz batera, Santutxukoa be izango da egitasmoaren hamabigarren edizinoko ekintzen agertokia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko XIV. Komiki Azokea domekara bitartean

Bizkaie! 2015-11-20 09:39   Kulturea

Getxoko XIV. Komiki Azokea zemendiaren 20tik 22ra ospatuko da eta bisitariek 60 salmenta postu topauko ditue Areetako Geltokia plazako karpan; egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Itsas Museoa doban bisitau leiteke gaur, barikua, 12 urte bete ditualako

Bizkaie! 2015-11-20 09:19   Kulturea

2003ko zemendiaren 20an, gaur 12 urte, zabaldu eben Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Hori ospatzeko, doban sartu ahal izango da museoan gaur. 18:00ak arte egongo da zabalik. Dozena bat urteko ibilbidean, 40 erakusketa inguru pasau dira museotik eta 30 itsasontzi baino gehiagok geldialdia egin dabe bertako moilan.

adolfo arejita 2015-11-19 20:19

\"Labayru Fundazioa\" deritxo erakundeari gaur egun, lehen \"Ikastegia\" zanari.
\"Gure bertsolariak\" antologia bat ahal da?
Santi Onaindiaren \"Euskal Literatura\" historia obra mardula be gogoan hartzekoa da.
Eta Larrako komentuan luzaroko urteetan eratu ohi zituan Lore Joko moduko literatura lehiaketak. Belaunaldi bat baino gehiagoren bultzagarri eta gogoangarri.

Erantzuna | Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoko lan irabazlea aurkeztu dabe

Gotzon Barandiaranek eleberri barria aurkeztu dau, 'Gidariaren okerra'

Bizkaie! 2015-11-19 16:46   Kulturea

Nobelan bahiketa baten historia kontetan dau Gotzon Barandiaran idazle bizkaitarrak. Fikzinozko gertakarien bidez, egiaren, egia kontetearen eta jakitearen inguruan gogoetea egin nahi dau. Susa argitaletxeagaz plazaratu dau Barandiaranek bere bigarren eleberria dan Gidariaren okerra hau (Errotik argitaratu eban 2010ean; poesia liburu bi be badaukaz). 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae', beste sei hizkuntzatan

Bizkaie! 2015-11-19 16:35   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak Euskara... Plazan! izeneko ekitaldia antolatu dabe Euskerearen Nazinoarteko Egunerako, abenduaren 3rako. Bertan, bi erakundeok beste sei hizkuntzatara (poloniera, hebreera, finlandiera, nederlandera, georgiera eta errusierara) ekarri daben Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburua aurkeztuko dabe eta Koldo Mitxelenari gorazarre egingo jako.

Hemen da ‘Esna’, Esne Beltza taldearen disko bikotxa

Bizkaie! 2015-11-19 14:20   Musikea

Esne Beltzaren estilo eta nortasunari eutsiz, estilo aniztasuna da nagusi oraingoan be, kunbia, reggaea, porrusaldea eta barrikuntza legez baita runba bat be; hain zuzen be, El Canijo de Jerez eta La Pegatinako Rubenegaz alkarlanean egindako Sueños de color da lehenengo singlea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

John Tejadaren musika elektronikoa zemendiaren 20ko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2015-11-19 13:33   Musikea

Zemendiaren 20an, barikuan, John Tejada eta Javier Franco izango dira Art After Dark saioaren protagonista Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan. Tejada orkestra-zuzendari baten eta soprano entzutetsu baten semea da eta Franco, barriz, Fever aretoaren sortzaileetako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Arte kritika eta flamingoak zeru berdean' plazan

Bizkaie! 2015-11-19 11:51   Kulturea

Sans Soleil argitaletxearen eskutik datorren Arte kritika eta flamingoak zeru berdean, Mikel Onandia Garatek 2009 eta 2015. urte bitartean Berria egunkarian eta Deia egunkariko Ortzadar kultura-gehigarrian argitaratu dituan arte kritiken antologia da. Danetara, liburu honetan 100 kritika batu ditu egileak.

China Moses eta BOS, '365 Jazz Bilbao' zikloari amaierea emoteko

Bizkaie! 2015-11-19 11:07   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren edizinoa amaitzear dago. Eta amaierea bikaina izango da: gaur, hilak 19 eta bihar, mundu osoan ezaguna dan China Moses Euskalduna Jauregian izango dogu arratsaldeko 19:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz, Erik Nielsenen zuzendaritzapean.

Trikitilari ezagunen piezak batu ditue 'Geure Kolkotik 2015' diskoan

Bizkaie! 2015-11-19 10:18   Musikea

Urtero legez, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Geure Kolkotik bildumea plazaratu dau. Aurtengoa, sail horretako seigarren diskoa da eta lau trikitilari ezagunen hiruna pieza batzen ditu. Soinu txikiagaz batera, perkusinorako tresnak erabili ditue piezotan eta, holan, estilo ugaritako doinuak entzun leitekez.

Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoko lan irabazlea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-18 17:16   Kulturea

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta menpeko dauen Ametx erakunde autonomoak, Labayru Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoan irabazle izan zan lanaren argitalpena aurkeztu dabe gaur, Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi, Beñat Sarasola Santamariak egindako lana, hain zuzen be.

Guggenheim Museora miloe bat bisitari baino gehiago joan dira aurten

Bizkaie! 2015-11-18 16:44   Kulturea

Urtea amaitzeko hilabete baino gehiago faltau da oraindino, baina Guggenheim Museoak miloe bat bisitariko markea gainditu dau dagoeneko 2015ean. Museoak berak emondako datuen arabera, igazko kopurua gainditu dabe eta historiako urterik onena izateko bidean da aurtengoa.

Abian da CAF-Elhuyar sarien deialdia, 'Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde' lelopean

Bizkaie! 2015-11-18 16:06   Kulturea

Zientzia eta teknologiagaz lotutako gaiak euskeraz lantzen dituen lanak saritu eta zabaltzeko helburua daukie CAF-Elhuyar sariek. 2015eko edizinoan parte hartzeko epea zabaldu dabe, 2016ko zezeilaren 11ra arte. Lau kategoriatan emongo ditue sariak eta tartean egongo da sorkuntza-beka bat be.

Durangoko Azokeak 50 urte, 5 egunez, eta 250 ekitalditik gora

Bizkaie! 2015-11-18 14:02   Kulturea

Abenduaren 4tik 8ra, aurten 249 erakustoki egongo dira, igaz baino lau gehiago. Danetara, stand horreetan 350 nobedade aurkeztuko dira: 228 liburu, 63 disko, 19 aldizkari... Liburu eta disko gehiago izan bada be, argitalpen elektronikoetan egon da igoerarik handiena, aurten 18 nobedade aurkeztuko baitira (igaz lau izan ziran).

Juan Antonio Urbeltzek Gipuzkoako Urrezko Dominea jasoko dau

Bizkaie! 2015-11-18 13:02   Kulturea

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko Urrezko Dominea emongo deutso Juan Antonio Urbeltzi, jantzeari eginiko ekarpen oparo eta eraginkorragaitik, GFAko bozeroaile Imanol Lasak iragarri dauenez.  Abenduaren erdialdean jasoko dau saria Urbeltzek.

Musikea entzun eta ikusi leiteke 'Korrontzi Dantzan' diskoan

Bizkaie! 2015-11-18 13:01   Musikea

Korrontzi musika taldearen doinuei koreografiak gehitu deutsiez eta emoitzea, Korrontzi Dantzan izeneko diskoa da (Baga Biga), CDa, DVDa eta liburutxua dakarzan lan zabala. Doinuak entzun ez eze, jantzak ikusi leitekez eta koreografiak ikasteko gidea be sartu dabe. Korrontzi Dantzan bireak, ganera, herririk herri eroango dau taldea, Euskal Herriko eta kanpoko jantza taldeakaz hasi dauen alkarlanaren bidez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)