Zinemaldia.Cat: Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren edizino barritua sano arrakastatsua izan da
2014-02-27 11:36 BarriakUrrezko Txapela, Zumetarentzat. Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak Monica Zumetak eta Enara Goikoetxeak zuzendutako Izenik Gabe 200X133 lana saritu dau, Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròsek osotzen eben epaimahaiaren erabagiaren ondotik.
Mary Shelleyren 'Frankenstein' eta Elias Canettiren 'Mihia aske', Literatura Unibertsaleko ale barriak
2014-02-27 11:20 KultureaLiteratura Unibertsala bildumako 159. eta 160. liburuak aurkeztu barri ditue, Mary Shelleyren Frankenstein eta Elias Canettiren Mihia aske, Iñigo Errastik eta Ibon Uribarrik euskeratuak, hurranez hurran. Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanok.
'Tom Sawyerren abenturak', IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatua
2014-02-27 10:48 sariak-autortzakIBBY (International board on books for young people) erakundeak jakinarazo barri dauenez, Tom Sawyerren abenturak liburuak, 2013ko Euskerazko Literatura Itzulpenaren saria jaso ebanak, IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu dabe Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle itzultzaileen itzulpenaren kalidadeagaitik.
Ahaztutako emakumeak gogora ekarriko ditue 'Históricas' sorkuntza tailerrean
2014-02-27 10:03 KultureaBilbaoEszenak, MaMa Crea taldeagaz alkarlanean, sorkuntza eszenikoen inguruko Históricas tailerra antolatu dau. Martian hasi eta bagilean amaituko dira eskolak. Emakumeek historia izan daben lekua berreskuratzea da ikastaroaren helburua. Izena emoteko epea zabalik dago daborduko.
Hemen da XV. Bilbao Distrito Jazz
2014-02-27 09:57 MusikeaBilbao Distrito Jazz programearen XV. edizinoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean antolatuta, zezeilaren 28an hasi eta martiaren 21ean amaituko da. Danetara, lau kontzertu izango dira, genero horretako musikari interesgarrien presentziagaz.
Badator Uriola
2014-02-26 14:41Bilboko euskal komunikabideak batzen ditu uriola.info plataformeak. Bilboko informazinoa euskeraz, formatu digitalean eta auzolanean zabaltzen dauen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskerazko hainbat hedabideren informazino bateratua agertuko da eta dagoeneko badira komunikabide bat baino gehiagoren ekarpenak, baita Bizkaie! agerkariarenak be.
Bermeoko Liburu eta Disko Azokea zezeilaren 28tik martiaren 9ra egingo da
2014-02-26 14:17 KultureaBermeoko Liburu eta Disko Azokea datorren barikuan, zezeilaren 28an hasi da eta martiaren 9an amaituko da; danetara, 16 erakusle izango dira Lamera parkean. Euskerazko eta gaztelaniazko nobedadeak, euskal diskogintza guztia % 10eko beherapenagaz eta aukerako liburuak izango dira aurtengo edizinoan, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak eta Bermeoko Udalak jakinarazo dabenez.
UEUk online eskaintzea indartuko dau
2014-02-26 13:34Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, online eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Martia eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Oroimen historikoa, moodle, ahots-teknikea, sormena eta beste hainbat gai landuko ditue horreetan.
Maddi Oihenart, Eneko Bidegain, Beñat Achiary eta Nahia Zubeldia, 13. Iparraldea bertan! zikloan
2014-02-26 11:56 kulturbizDonostiako Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldea bertan! zikloaren 13. edizinoa aurkeztu barri dabe. Martiko lau egueztenetan antolatu ditue ekitaldiak. Ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna ezagutarazotea da antolatzaileen helburu nagusia.
'Guk gEUre Kulturaz' topaketea egingo dabe zezeilaren 27an, Durangoko San Agustin kulturgunean
2014-02-26 10:54 kulturbizKulturearen gaur egungo egoera latzak bultzatuta, konponbideak topau guran, sortzaile, antolatzaile, hezitzaile eta kazetarientzako topaketea egingo dabe Durangon, zezeilaren 27an. Kudeaketa arazoak dirala eta, Landako gunean barik San Agustin kulturgunean egingo dabe Guk gEUre Kulturaz izentau daben jardunaldia.
Paco de Lucia gitarrista handia hil da
2014-02-26 10:32 MusikeaBihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia (Algeciras, 1947-Cancún, 2014) flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.
Kirmen Uribek 2014ko Rosalia de Castro saria irabazi dau
2014-02-26 10:14 sariak-autortzakKirmen Uribe idazle ondarrutarra saritu dabe Galiziako PEN Klubak antolatzen dituan Rosalia de Castro sarien hamargarren edizinoan. Galegoz idazten daben idazleez gan, literatura katalanean, portugesean eta euskaldunean nabarmendu diranak be saritzen ditue sariketa honetan, antolatzaileek adierazo dabenez.
UPV/EHUk 2012-13ko tituludunentzako 345 'Lehen Aukera' beken izen-emote epea zabaldu dau
2014-02-25 13:33'Lehen Aukera' programa pilotua ekintza positiboa da. Lan-merkatu konplexu eta zorrotz honetara hurreratzeko aukerea emoten deutse gure ikasleei. Unibersidadean eskuratutako ezagutza eta trebetasunak tituludun bakotxaren ezaugarri akademikoetarako eta lanbide-ezaugarrietarako egokia dan enplegu batean jarduteko oinarria dira. Ekintza honen bitartez azken bultzadea emon nahi dogu, gure tituludunek lehen enplegu kualifikatua lortu deien.
Musika taldeentzako 'Artistas en Ruta' programearen hautaketan sartzeko deialdia zabalik dago
2014-02-25 10:22 MusikeaAIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten be hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea helburu dauen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukerea izango dabe. Estadu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz barritzen da urtean, eta dagoeneko zabalik dago programearen hautaketa prozesuan sartzeko deialdia.
Itzulpenak eta dokumentazino eleanitza kudeatzeko Itzulges aplikazinoa aurkeztu dabe
2014-02-24 17:22Iberba Aholkularitzeak Itzulges izeneko aplikazinoa sortu dau, enpresetan euskerearen eta beste hizkuntzen itzulpenak, horreen kudeaketea, testuen idazketea eta abar errazteko eta laguntzeko. Aplikazinoaren helburua dokumentazino eleanitza sortu eta erabilten daben enpreseei tresna praktiko bat eskaintzea da.
'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketea Bilboko Alondigara ailegau da
2014-02-24 14:49 Euskerea berbagaiMaiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Alondigan Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketea. Donostiako San Telmo museoan abiatu zan proiektua, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.
Ana Malagonek 'Lasai, ez da ezer gertatzen' bere lehenengo liburua kaleratu dau
2014-02-24 13:22 KultureaOrain dala urte bi hasi zan Ana Magalon donostiarra ipuinak idazten, Interneteko atari baten, www.samuraitasuna.org gunean, hain zuzen be. Mikroipuinetako asko Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar) liburuan topauko doguz.
Bertsolariak Libre aldarrikapena gasteizen
2014-02-24 11:54 BertsolaritzeaSalatu nahi dogu Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak astelehen honetan, zezeilaren 24an epaituko dituela presoen senideen omenezko kalejiran bertsoak kanteteagaitik. Ekitaldian kantautako bertso-sorta idatziagaz bat egin dogu bi inputatuakaz adieraztean 'nik ere kantau dot eta kantauko'.
Urko Aristi kazetariak hartu dau Mikel Irizarren lekukoa Tokikom-en presidente karguan
2014-02-24 09:55Presidentetzea Urko Aristiren esku itxi dau Mikel Irizarrek, eta Administrazino Kontseilua handitu egin dau, 8 lagunetik 12ra, organoaren errepresentatibidadea eta bazkideakazko komunikazinoa hobetu asmoz.
\"Umeek orain Inauteriak dinoe, eskolan esaten deutsiena da eta, batuaren eraginez hori da gehien erabilten dana. Bizkaiko formatzat, dana dala, Aratuste hartzen da.\"
Tira, biba eta aupa hiperbizkaiera, nahiz eta 1) bizkaiko euskaldun gehienek \"karnabal\" erabili, 2) \"aratuste\" delakoa Arabako eta Gipuzkoako testuetan ere normala izan 19. mendera arte.
Erantzuna | Akaitze Kamiruaga: 'Bizimodua bera aldatzen dan neurrian, Karnabalak aldatzen doaz'