Euskal ikasketen irakaslea hautatzeko deialdia zabalik dago Liverpooleko Unibersidadean

Bizkaie! 2014-03-10 10:50   kulturbiz

Liverpooleko Unibersidadeko Historia, Hizkuntza eta Kultura sailak euskal ikasketen ardurea hartuko dauen behin betiko lanpostu bat sortu dau, eta izena emoteko epea apirilaren 4ra arte izango da zabalik, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Martxan da Irlandan Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketea

Bizkaie! 2014-03-10 10:07

Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketearen hirugarren edizinoa joandako barikuan hasi zan Baile Bhuirneten (Ballyvourney, Cork), eta 1.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Belfasten amaituko da martiaren 15ean.

'Blogetan! blog izarren bila' lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2014-03-07 14:10

Blogetan! Euskal blogarien topaketea egin eben atzo Bilbon, Euskerearen Etxean. Azkue Fundazinoa izan da jardunaldiare antolatzailea, Argia aldizkariaren laguntzinoagaz. Blogetan! blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa ekitaldia be atzo izan zan.

Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Odolaren deia' nobela baltza aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-03-07 12:15   Kulturea

Aitaren heriotzea dala eta, gaztetatik alkarren barri izan ez daben anaia bik hartu-emona berreskuratu dabe. Gazteena zuztabarkoa da gaur egun be, eta zaharrena guraso zintzo eta negozio-gizon serioa. Haor Iñaki Irasizabal idazle durangarraren Odolaren deia (Elkar) nobela baltz barriaren abiapuntua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cristobal Balenciaga Museoa eta Madrilgo Jantziaren Museoa, alkarlanean

Bizkaie! 2014-03-07 10:59   Kulturea

Cristobal Balenciagaren jantziak alkarbanatuko dituela jakinarazo dabe jostunaren Getariako museoak eta Madrilen dagoan Jantziaren Museoak. Hain zuzen be, jantziek historian izandako bilakaereari buruzko museoak Cristobal Balenciaga Museoaren inaugurazino erakusketan izan ziran 20 pieza hartuko ditu, eta Getariako museoak, barriz, Jantziaren Museoak dituen Balenciagaren funtsen berrazterketea egingo dau.

Donostia Kulturak euskal musikariak sarituko ditu Adarra Sariagaz

Bizkaie! 2014-03-06 17:40   Musikea

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martiaren 11n zabalduko da bertso-udalekuetan izena emoteko epea

Bizkaie! 2014-03-06 16:52   Bertsolaritzea

Garagarrilean eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.

Hemen da Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien 2013ko uztea

Bizkaie! 2014-03-06 16:11   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatutako Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon, Akademiaren egoitzan bertan. 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako sariketea da, eta atal bi ditu, narrazinoa eta olerkia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emakume zinema-zuzendariak zikloa Artium Museoan

Bizkaie! 2014-03-06 14:40   Barriak

Emakume zinema-zuzendariak zikloa martiaren 6an hasiko da, Susanne Bier zinemagilearen En un mundo mejor pelikuleagaz, 2010ean ingelesezkoa ez zan pelikula onenaren Oscarra eta Urrezko Globoa irabazi zituana eta Europako zuzendari onenaren saria. Filmak borondatezko mediku baten eta honen familiaren bidez gatazka-egoeretako mendekuaren eta barkamenaren arteko dilema morala planteetan dau.

Atzera Kepon 2014-03-06 12:08

ez da gitxi entzun etxe honetan baaa , jaaaaa

Erantzuna | Txapelpunkek 'Los mejores de los peores' taldearen seigarren diskoa kaleratu dau

Kepon 2014-03-06 12:05

Neure semien talde preferidueee, jaaaaa
Auntxek botakotsat.....

Erantzuna | Txapelpunkek 'Los mejores de los peores' taldearen seigarren diskoa kaleratu dau

Forum d´Avignon, kulturearen ganeko eztabaida foroa martxan da Bilbon

Bizkaie! 2014-03-06 11:44   jardunaldiak

Forum D´Avignon Bilbao eztabaida foro ospetsua AlhóndigaBilbaon hasi zan bart kultura arloko hainbat aditu bertan zirala eta domekan, hilaren 8an amaituko da. Raw, esperientziak konpartiduteko lan-jardunaldian, Forumaren aurreko ekitaldian, adituek Uria, kultur ekosistema legez aztertu eben. Bilboko kulturearen inguruko 65 lagunek tokiko ekosistema kulturalari buruz eztabaidatu eta hobekuntza-proposamenak aurkeztu zituen bart.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak

Bizkaie! 2014-03-06 10:54   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana.

Aurten be Bartzelonan jokatuko da Euskadi-Basque Country Banderea

Bizkaie! 2014-03-06 10:41

Bartzelonan jokatuko da aurten be San Miguel Traineruen Ligea abiatuko dauen Euskadi-Basque Country Banderea, bagilaren 29an. Igaz estropadea Mediterraneoko uretan jokatzeak izan eban arrakastea ikusita, traineruak barriro bueltauko dira bertara, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek jakinarazo dabenez.

Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2014-03-06 09:48   kulturbiz

Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) jaio zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.

Timoteo Atutxa bekeak badauka onuraduna

Bizkaie! 2014-03-05 17:14

Euren orain arteko ikerketen kalidadeagaitik, eta egin daben proposamen erakargarriagaitik, Oiane Valero eta Jose Mari Uriarte historialari bizkaitarrak izango dira Timoteo bekearen onuradunak.

Bermeoko XX. Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da

Bizkaie! 2014-03-05 16:44

Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, eta aurten, XX. edizinoa beteko dau. Arrain Azokea euskal produktu eta kulturearen erakusleiho aparta dala adierazo dau Bermeoko Udalak, eta haren alde egiten dauen apustua berretsi dau.

Barikuan abiatuko da Gipuzkoako 34. Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2014-03-05 13:04   Bertsolaritzea

Martiaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren barikuan izango da Zarautzen eta, ganerako kanporaketa saioetan lez, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketea, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketearen kanporaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketea

Bizkaie! 2014-03-05 11:27   Musikea

Bizkaiko Foru Aldundiak XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 6an amaituko da. Kanporaketa-probak zemendiaren 22an hasiko dira.

2014ko Gure Artea sarien deialdia martxan

Bizkaie! 2014-03-05 10:49   kulturbiz

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Gure Artea sariak arautu eta horreetarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dabe helburu sariok.