Aiko taldeak jotearen sekretu guztiak argituko ditu astegoienean Areatzan
2014-02-14 15:12 KultureaMusikari eta jantza maisuz osotuta eta euskal jantza tradizionala sustatzen dauen Aiko taldeak Jantza Astegoiena antolatu dau zezeilaren 15ean eta 16an Areatzan. Jantzazaleentzako barnetegi txikiak izenburupean, Dantzaldi Ibiltaria proiektuak eskaintzen dituan ikastaro eta ohiko tailerrak baino jantza espezializatuago bat eskainiko da.
Amets Arzallus bertsolaria eta Joxan Goikoetxea musikaria, Arriagako Gelatxoaren hurrengo protagonistak
2014-02-14 12:48Mugatik ikuskizunaren estreinaldirako aukeratutako ekitaldia Arriagaren foyerrean izango da datorren astelehenean, hilak 17, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Egitasmo honetan, berbak bertsotan eta berbak bertsoetatik askatu guran dabilz, baita hatzamarrak esku soinuan eta hatzamarrak esku soinutik askatu guran be, baina danak alkarregaz jantzan.
Beethoven eta Brahms Bilbon protagonista, Musika-Música jaialdiaren barruan
2014-02-14 11:41 MusikeaMusika klasikoa herritar guztiei hurreratzea eta entzule barriak erakartea da helburua. Horregaitik, Musika-Música Jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da bai aditu eta musikazaleentzat bai musika klasikora lehenengo aldiz hurreratzen diranentzat. Musika klasikoa zabaltzeko helburu horri helduta, txartelen prezioa 2 eta 9 euro artekoa izango da.
Ernesto Neto artista brasildarraren erakusketea edegi dabe Bilboko Guggenheim museoan
2014-02-14 11:05 KultureaGaurtik aurrera ikusgai dago Ernesto Neto: Naraman gorputza erakusketea Biboko Guggenheim. 1990eko hamarkadatik aurrera sortutako berrogeita hamar lanek osotzen dabe atzera begirakoa. Petra Joos izan komisarioa. Erakusketea maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik.
Ermuko Euskara Sailak VII. Piropo Lehiaketea antolatu dau
2014-02-14 10:44 kulturbizErmuko Udalak Piropo Lehiaketearen zazpigarren edizinoa antolatu dau euskerea modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean zabaltzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 14an (San Balendin eguna) hasi eta martiaren 12an amaituko da.
Jean-Baptiste Coyosen 'Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri' liburua aurkeztuko dabe zapatuan
2014-02-13 17:18 KultureaLiburuak Gure Herria aldizkarian 1924tik 1939ra argitaratu ziran zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarrien bilduma bat eskaintzen dau, eta Euskaltzaindiak argitaratzen dauen Euskaltzainak bildumako 22. zenbakia da.
Ellen Allien eta Madel DJak, zezeileko Art After Dark saioko protagonista
2014-02-13 17:16 MusikeaBerlingo Ellen Allien DJak saio bikotxa eskainiko dau barikuan, hilak 14, gaueko hamaiketatik aurrera. Lehentxuago, hamarretan, Fever klubeko Pink aretoko Madel DJak abiatuko dau zezeileko Art After Dark saioa.
'Maitasuna bere testuinguruan' berbaldia San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan
2014-02-13 12:13 kulturbizEuren edertasuna zala eta, Errenazimentuan ospetsu egin ziran, eta sasoi hareetako humanisten maitasuna biztu, eta artisten musa izan ziran emakumeak dira protagonista San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan. Halanda ze, zezeilaren 14an egingo dabe Maitasuna bere testuinguruan berbaldia, 18:00etan.
AEDk ez dau Jokin Zaitegi itzulpen sariketarako deialdirik egingo
2014-02-13 10:36 kulturbizEdozelan be, erabagi horrek ez dakar beragaz Jokin Zaitegi sariketearen desagerpena eta AED gogor saiatuko da hurrengo hileotan be ekimenari eutsiko deutsien laguntzaile barriak lortzen, 2014ko udagoienean barriro abian jarri ahal izateko.
Euskerea protagonista izango da Chicagoko Unibersidadeko Ama Hizkuntzearen Eguneko egitarauan
2014-02-13 10:11 Euskaldunak munduanAEBetako Euskadiko Ordezkaritzeak Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz antolatuta, Celebrating Basque on International Mother Language Day jardunaldia egingo da bertan, eta hiru euskal adituk -Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo- euskerearen ganeko hiru berbaldi eskainiko ditue.
Xabier Payak 'Ahozko Euskal Literaturaren Antologia' beharra aurkeztu dau
2014-02-13 10:02 KultureaEtxepare Euskal Institutuak, Euskal Antologiak Sailean, plazaratu dau ahozko euskal literaturearen ikuspegi panoramikoa eskaintzen dauen Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Zortzi genero izan ditu ardatz Xabier Payak: bertsolaritzea, koplak, genero epiko-lirikoa, herri antzerkia, heziketa generoa, egunerokoak, genero errituala eta genero aplikatuak.
Zezeilaren 16an estreinauko da euskeraz 'Bram Barrabas' filma
2014-02-12 17:43 BarriakZineuskadi alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker estreinauko da Bram Barrabas gure zinema aretoetan. Filmaren jatorrizko izenburua Brammetje Baas da (Holanda, 2012) eta zuzendaria, barriz, Anna van der Heide. Txiki zein handientzako egokia da.
Kalean da Kareletik aldizkariaren 6. alea
2014-02-12 16:51 kulturbizSeigarren aleko azalak be emongo dau zeresana. Kelerian neguko pista sortu dogu. Lekeitio kirolzalea adierazoteko erabili dogu argazkia eta zelan ez, kirol talde eta eragileen lana goraipatzeko modu bat be bada hau. Igotz Ziarreta artista grafikoagaz sortu dogu argazkia. Goimailako artistea ekarri dogu gurera. Berau izan da Fitur azokarako Eusko Jaurlaritzearen stand-a diseinau dauena eta beronek jaso dau 2014ko stand onenaren saria.
Banarte taldearen 'Guernica 1913' beharrak Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia jaso dau
2014-02-12 10:54 KultureaAntzerki Amateurraren Espainiako Konfederazinoak emoten dau Antzerki Garaikideko Sari Nagusia, eta 2013koa Banarteri emon deutso, Guernica 1913 antzezlanagaitik. Datorren astean, zezeilaren 22an, emonaldi bat daukie Soraluzeko Antzokian, 20:00etan.
Ikasenpresa azokeak Lanbide Heziketako 40 ikastetxe eta 700 ikasle batuko ditu Eibarren
2014-02-12 10:35Ikasenpresa azokea egingo da Eibarren gaur, zezeilak 12, Lanbide Heziketako (LH) 40 ikastetxe eta 700dik gora ikasleren parte-hartzeagaz. Gainera, 130 enpresa txikik LHko ikasleen ekintzaile izaerea azaleratuko dabe ekitaldian.
Osakidetza euskalduntzeko 'neurri ausartak' eskatu ditu Kontseiluak
2014-02-11 17:08 Euskerea berbagaiDonostian batu dira gaur Kontseiluaren barruan dagozan osasungintzearen euskalduntzea lantzeko lantaldeak, eta Osakidetza euskalduntzeko neurri ausartak eta zehatzak hartzea eskatu dabe. Igaz osotu eben lantaldea Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herrian Euskarazek, Euskaltzaleen Topaguneak, UEMAk eta Behatokiak.
Olabide ikastoleak eta Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dabe Gasteizen
2014-02-11 11:37Olabide ikastoleak 50 urte bete zituan 2013ko abenduaren 4an; egun haretan ikuskizun handi eta arrakastatsu bategaz ospatu eben urteurrena eta bertan omendu eben Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurrenaren harian, ekimen ugari antolatu ditue, horreen artean hilarean 12an, Raimundo Olabideri egingo jakon omenaldia.
'Galiza' eta 'Tradition 2.1' diskoak, Munduko Musikearen Europako Zerrendan
2014-02-11 11:31 MusikeaKepa Junkeraren Galiza eta Korrontziren Tradition 2.1 diskoak, 2014ko zezeileko European World Music Charts dalakoan sartu ditue, bosgarren eta seigarren lekuan, hurranez hurran. Munduko Musikearen Europako Zerrendea 50 musika adituk osotzen dabe.
Gernika BHIko Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak
2014-02-11 10:13 sariak-autortzakHiru kategoriatan banatu dira ikasleen lanak euren ikasturtearen arabera. Danetara, 375 ikasleren idazlanak, institutuaren erdia, gora behera: Batxilergoko 2. mailan (18 urteko ikasleak) 110 parte-hartzaile izan dira danetara; DBH 4. mailan (16 urtekoak) 98 ikaslek hartu dabe parte; eta DBH 2. mailan (14 urtekoak) 162 ikaslek hartu dabe parte.
Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau
2014-02-10 16:24Datorren eguaztenean, zezeilaren 12an, 205 urte beteko dira Charles Darwin, Eboluzioaren Teoria argitaratu eban naturalista ingelesa, jaio zanetik, eta Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak topaketa zientifikoa antolatu dau egun horretarako.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...