Leioako Kantikak Munduko Koru-Musikearen 10. Sinposioan parte hartuko dau

Bizkaie! 2014-08-05 11:49   Musikea

Aurten Seulen egingo dan Munduko Koru-Musikearen Sinposioan izango da Kantika, abuztuaren 7tik 14ra bitartean. Leioako gazteak IFCMko (International Federation of Choral Music) enbajadore izentau ditue 2014 eta 2015 urteetarako, Etxepare Euskal Institutuko arduradunek jakinarazo dabenez.

Aurten Seulen egingo dan Munduko Koru-Musikearen Sinposioan izango da Kantika, abuztuaren 7tik 14ra bitartean. Leioako gazteak IFCMko (International Federation of Choral Music) enbajadore izentau ditue 2014 eta 2015 urteetarako, Etxepare Euskal Institutuko arduradunek jakinarazo dabenez. Erakundeak hiru urtean behin antolatzen dauen Munduko Sinposioetan parte hartzeko aukeratzen diran abesbatzek bakarrik jasotend abe izendapena.

Mundu osoko 25 abesbatzek parte hartuko dabe sinposioan, eta euren kontzertuekaz batera, berbaldiak, ikastaroak eta koru musikegaz lotutako ekintzak antolatu dira. Asiako egotaldia aprobetxauz, Korean eta Txinan kontzertuak eskainiko ditu Leioako abesbatzak.

Kantika Korala 2001. urtean sortu zan Leioako Udal Konserbatorioan, eta ordutik kontzertu ugari emon ditue, eta hainbat txapelketatan parte hartu dau. Basilio Astulezek zuzentzen dauen abesbatzak Europako Gazte Musika Lehiaketan Cum Laude ohorezko lehenengo saria irabazi eban maiatzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu