Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoen I. Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2014-08-08 10:55   kulturbiz

Bilboko Arkeologi Museoak aztarnategi, lan arkeologiko (landa nahiz laborategiko beharrak), arkeologoen edo objektuen argazkiak gai dituan lehiaketea ipini barri dau martxan, Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoen I. Lehiaketea. Lanak irailaren 30a baino arinago bialdu behar dira.

Erretratuez aparte, beste dokumentu grafiko batzuk be aurkeztu daitekezala jakinarazo dabe Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek, berbarako, planoak, marrazkiak, kartelak edo posterrak. Garrantzi berezia emongo deutsie gaitzat Bizkaia daukien 2000. urtea baino lehenagoko irudi zaharrei.

Lehiaketan parte hartu nahi dauenak museoan bertan aurkeztu behar dau materiala, edo, bestela, posta elektronikoz bialdu arkeologimusoeoa@bizkaia.net posta elektronikora, gaian Argazki eta Dokumentazino Arkeologikoaren Lehen Lehiaketa adierazota, irailaren 30a baino lehen. Irudiari testu fitxategi bat gehitu behar jako, eta bertan lehiakidearen datu personalak eta lanari buruzko informazinoa idatzi.

BizkaiKOA enpresa erakunde publikoak aukeratutako epaimahaiak finalistak aukeratu eta sariak banatuko ditu. Hiru sari egongo dira: 2000. urtea baino arinagoko eta osteko argazki arkeologiko onenentzako sariak eta dokumentu grafiko onenarentzako. Ganera, beste bost sari berezi egongo dira. Urriaren 30ean jakinarazoko dira irudi finalistak, eta Arkeologia Museoaren ipiniko ditue ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu