DonostiArtean azokeak 37 arte galeria batuko ditu abuztuaren 7tik aurrera, Kursaalen

Bizkaie! 2014-08-06 12:58   Kulturea

Arte Garaikidearen Nazinoarteko Azokearen lehenengo edizinoa abuztuaren 7an hasi eta 11n amaituko da. Euskal Herriko bederatzi galeriak hartuko dabe parte DonostiArtean-en. Arte garaikidea sustatu eta hedatu, eta nazinoarteko azoken zirkuituan erreferente bilakatzeko asmoz abiatu da azokea.

Ekimenaren arduradunek barria, independentea, hurrekoa, dinamikoa eta alkartrukerako gunea izango dala nabarmedu dabe. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen esanetan, ohorea da uria azokearen egoitza izatea. Donostia arte garaikidearen mapan kokatuko dauela adierazo dau, nazinoarteko azoken zirkuituan beste geltoki bat izango da. Ibilbide luze baten abiapuntua baino ez da, bere eretxiz, eta 2016ra begira oso garrantzitsua izango da.

Danetara, 37 galeria eta 300 artistatik gora batuko dira Kursaalen asteon. Azokearen batzorde aholkuemoileak aukeratu ditu artistak. Aurten aholkularitza batzordeko kideak honeek izan dira: Iñigo Aristegi (diseinatzailea-eskultorea), Cristina Beloki (Kutxa Fundazinoaren Arte eta Ondare zuzendaria), Javier Diaz Guardiola (kazetaria, ABC Cultural-eko arte, arkitektura eta diseinu ataleko arduraduna), Juan Martinez Descalzo (galeristea), Aitor Mendizabal (eskultorea), Ane Rodriguez (Tabakalerako Kultur zuzendaria) eta Ignacio Scarpellini (DonostiArteaneko zuzendaria).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu