Eneko Bidegainen 'Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2014-04-15 15:48 kulturbizTesiaren helburua hau da: orain mende bat, Ipar Euskal Herrian ondorio ikaragarriak izan zituan Lehen Mundu Gerran (1914-1918), zein eragin izan eban Eskualduna astekariak ikertzea; hau da, euskaldunek Lehen Mundu Gerran parte-hartzeari begira, zein izan zan astekariaren jarrerea.
Etxepare Institutuak 2014an arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzinoak eskatzeko epea edegi dau
2014-04-15 14:36 kulturbizAurten euskerearen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo bestelako ekimenak antolatzea edo horreetan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar erako proiektuak) lagunduko da diruz, beti be horreetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diran egileen lanak erakusten diranean.
Jon Anduezak eta Jon Eugik gazte literaturako liburu bana argitaratu dabe
2014-04-15 12:07 KultureaElkar argitaletxeak kaleratu barri ditu Jon Anduezak idatzitako San Ferminetan, Lesakan eta Jon Eugiren Zortzi ipuin gotiko, biak Taupadak izeneko bilduman. Hamahiru urtetik gorako irakurleei zuzenduta dagoz.
IX. Artedrama Topaketak Aulestin apirilaren 21etik 26ra
2014-04-15 11:32 KultureaDatorren astelehenean hasita, apirilak 21, eta hurrengo zapatura arte, hilak 26, bederatzigarren urtez jarraian, Aulestiko Topaketak ospatuko dira. Urtero, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izaten da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea.
Hiromi Uehara pianistea eta Diego 'El Cigala' kantaria, Getxoko XXXVIII. Jazzaldian
2014-04-15 11:18 MusikeaGetxoko XXXVIII. Jazzaldia egitarauaren barri emoten hasi da, eta bestek beste, Hiromi Uehara pianista japoniarra eta Diego El Cigala flamenko kantari espainiarra bertan izango dira garagarrilaren 2tik 6ra bitartean. Horrezaz aparte, Michel Camilo, Jack de Johnette eta Natalia Dicenta kantariek be kontzertuak eskainiko ditue.
XIX. Euskal Herria Zuzenean bagilaren 27, 28 eta 29an izango da Lekornen
2014-04-14 18:14 MusikeaSkaP, Pendulum eta Dub Inc izango dira kartel buruak eta horreei Shantel, Amadou et Mariam, Gatibu, Yaniss Odua, Bigflo & Oli, Ruper Ordorika, Cabaret Freaks, Birth of Joy, Esne Beltza, The Inspector Cluzo, Bonaparte, Zea Mays, The Excitements, The Legendary Tigerman, Mexican Institute of Sound, Kashbad, Odei & Cubenx, Andreas eta nicolas, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zezenaren Taldea eta The Lookers gehituko jakez.
Juan Kruz Igerabidek 'Zangotraba' nobelea kaleratu dau
2014-04-14 17:56 KultureaZangotraba eleberriko protagonisteak bizitza doblea daroa, bizimodu patetikoa Juan Kruz Igerabidek berak aurkezpenean esan ebanez. Goizez aduanetako behargina da Joxe, eta arratsaldetan, Juan Fernandez detektibea, maitasun-klontuetan espezializaua. Erein etxeak argitaratu dau liburua.
Karlos Linazasorok 'Alferrik ez balitz' aforismo liburua argitaratu dau
2014-04-14 15:03 KultureaMila aforismo batu ditu Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz (Elkar) liburuan, hainbat gairen ganekoak, erlijinoa, denporea, maitasuna, literaturea eta abar. Gaika baino, kronologikoki antolatu ditu testuak idazle tolosarrak, holan irakurlea harritzeko gaitasuna ez daiten galdu.
II. Topaklown Durangon, apirilaren 17tik 20ra
2014-04-14 14:38 KultureaApirilaren 17rik 20ra bitartean, Durangoko San Agustin Kulturguneak eta Ganso & Cia bertoko antzerki talde egoiliarrak bultzatuta, klowngintzea lantzeko bigarren topaldia egingo da. Trebakuntzea eta eszenaratzea buztartzen ditu programa honek
'Una esvastica sobre el Bidasoa' eta 'Democracia' filmak saritu ditue Nantesen
2014-04-14 12:57 BarriakBi film honeek, beste zazpi euskal film luzegaz eta Kimuak katalogoko sei film laburrakaz batera, Nanteseko Zinema Jaialdiko Fenêtre Basque sailean proiektau dira. Apirilaren 3an hasi eta 15era arte dago jaialdian martxan Nantesen.
Angulak, teleportazinoa eta soinuzko irudiak, 2013ko CAF-Elhuyar sarietako protagonistak
2014-04-14 12:27 sariak-autortzakBanatu ditue 2013ko zientzia-dibulgazinoko CAF-Elhuyar sariak. Gorka Azkune Galparsoro, Eneko Bachiller Otamendi, Gorka Zabaleta Lopetegi eta Amaia Portugal Gonzalez izan dira saridunak. Zientzia gizartean sorkuntza-bekea Xabier Erkizia Martikorenarentzat izan da. Eta Elhuyar Fundazinoaren Merezimendu saria Udako Euskal Unibersidadeak jaso dau.
Miren Vives Almandoz donostiarra, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendari barria
2014-04-14 11:03 KultureaCristobal Balenciaga Fundazinoaren patronatuak jakinarazo dauenez, Miren Vives Almandoz da Cristobal Balenciaga Museoaren zuzendari barria, eta Igor Uria Zubizarreta, bildumen zuzendaria. Horrezaz aparte, aldi baterako bilduma barria be aurkeztu dabe, Balendiagaren artea, Madrilgo Jantziaren Museoagaz alkarlanean antolatutakoa.
Lepatanatuek 2 taldea jaun da jaube Bardoak txapelketearen finalean
2014-04-14 10:24 BertsolaritzeaEz ziran finalistak saria jaso eben bakarrak. Beste hainbat sari banatu zituen Bardoen finalean: hasierako agurrik onenari Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eroan dau, Bardoen talde errebelazinoarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen espirituarena Larraungo Paalletan Mocedadesek, otordu onenarena Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok.
EHUk igaz tesia leidu eben 359 doktore barriak omendu ditu
2014-04-11 16:39 kulturbiz2013an 184 gizonek eta 175 emakumek irakurri eben tesia EHUn, eta gaur egin dabe izentapen ekitaldia. Iñaki Goirizelaia errektoreak zuzendu dau omenaldia, eta berbaldi nagusia Amurrion jaiotako Herman Uscategui Starbucks enpresako estrategia orokorreko zuzendariak emon dau, Globalización. Euskadi y el mundo izenburupean.
Ti West zinemagile amerikarra Bilbon izango da FANTen 'The sacrament' izeneko filma aurkezteko
2014-04-11 15:36 BarriakFANTen programazinoa maiatzaren 9an abiatuko da, Campos Elíseos antzokian 20:00etan La Cueva filmaren proiekzinoagaz. Alfredo Montero zinemagile balearraren bigarren film luzeak hiru Zilarrezko Biznaga (Film Onenarena, Aktore Onenarena eta Aktoresa Onenarena) irabazi ditu Malagako Jaialdian. Zuzendaria eta protagonistak Bilbora etorriko dira filma aurkeztera.
'Dragoi Bola Z' filma euskeraz helduko da gure zinema-aretoetara
2014-04-11 14:38 BarriakDragoi Bola Z euskeraz ikusteko aukerea izango da Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker. Estreinaldia gainera, aste amaiera bateko ekitaldi bat izango da maiatzaren 30, 31 eta bagilaren 1ean egingo dana, ondoren areto gehiagotara zabalduz.
Manex Pagola, Erramun Baxok eta Patrice Rouleau omenduko ditu Sarako 31. Idazleen Biltzarrak
2014-04-11 12:31 jardunaldiakPazko astelehenean, apirilaren 21ean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko kiroldegian, goizeko hamarretatik aurrera. Idazleak eurak izaten dira protagonista nagusiak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako urteroko ekitaldian. Beste urte batzuetan lez, omenaldiek garrantzi berezia eukiko dabe, aurten hiru dira omenduak: Manex Pagola idazle eta kantaria, Erramun Baxok hizkuntzalaria eta Patrick Rouleau marrazkilaria.
Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina taldeek 'Artistas en Ruta' programan joko dabe
2014-04-11 11:28 MusikeaZuzeneko musikea sustatzeko sortu zan Artistas en Ruta egitasmoaren bigarren fasean parte hartuko daben euskal taldeak aukeratu ditue, eta Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina izango dira Estaduko uri desbardinetan kontzertuak eskainiko dituenak, AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker.
Amirali, DJ Göo eta DJ Adrian, apirileko Art After Dark saioan
2014-04-11 11:18 MusikeaGaua hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan, orduan abiatuko da-eta apirileko Art After Dark musika saioa. DJ Adrian, DJ Göo eta Amirali izango dira protagonistak, goizaldeko ordu batak arte. Kanadan bizi dan Amilari musikari persiar ezagunak bere abangoardiko nahasketak zuzenean eskainiko ditu emonaldian.
Pello Salaburuk 'Errateko nituenak. Cuzcoko kronika' liburua plazaratu dau
2014-04-11 10:28 KultureaLiburuan badira datu autobiografikoak, baina ez da autobiografia bat, inondik be; liburuan egiazko historioak kontau ditut, fikzionatuz, historioak ia-ia istorio bihurturik, baina ez da nobela bat; liburuan hausnarketak egiten ditut, han-hemenka, baina ez da saiakera liburua; bidaiak agiri dira, baina ez da bidaia liburua be. Puzzle bat da liburua.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...