Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon apirilaren 12an

Bizkaie! 2014-04-08 10:55

Hurreratzen diranek bertoko artxoa eta txakolina eta sagardaoa probetako, baserriko lehen mailako produktuak eskuratzeko eta bigarren eskuko merkatua bisitetako aukerea izango dabe. Horrezaz gan, umeek be tailerretan ondo pasauko dabe eta merkatuko aparkalekua be erabili ahal izango da, holan erosketak erraztuz.

Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-04-07 18:10   Kulturea

Esperantzaz, izuaz, desioaz, maitasunaz, pasinoaz, tristuraz gogoetea egin dau Felipe JUaristik Piztutako etxea (Erein) bere zazpigarren olerki liburuan. Danetara, hogei poemak osotzen dabe 70 bat orrialde dituan liburua.

Unai Aranzadi getxotarraren 'Jambo Amani?' dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusgai

Bizkaie! 2014-04-07 15:35   Barriak

Ordu erdiko iraupeneko dokumentalak Kongoko Errepublika Demokratikoan batzuek indarkeriari uko egin eta Nazino Batuen birgizarteratzeko programa batean sartzea erakusten dau. Lana pasa dan maiatzean aurkeztu eben Getxon eta ondoren mundu osoko 17 jaialditan ikusi ahal izan da.

'Eztabaidak literatureagaz' zikloak Miguel Delibes de Castro eta Gustavo A. Schwartz jarriko ditu aurrez aurre

Bizkaie! 2014-04-07 14:47   jardunaldiak

Literatura eta Zientziaren arteko hartu-emonak aztergai izango dira bihar, hilak 8, Bidebarrietako Liburutegian. Aurrez aurre: Miguel Delibes de Castro biologo, irakasle eta natur-dibulgatzailea eta Gustavo A. Schwartz zientzialari argentinarra. Moderatzaile lanak, barriz, Pilar Kaltzadak egingo ditu.

Euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago gazte euskaldunakan

Bizkaie! 2014-04-07 14:22   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzearen eretxiz, euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago euskaldunakan. Euskaldunak dira euskerearen etorkizuna bere esku dabenak, izan be, euskerearen botilea ez baita bardin bete arlo guztietan. Askoz gehiago bete da eremu formalean (hezkuntzan, adibidez) ez formalean baino. Eremu ez formalean, etxeko salan edota sukaldean, botilea ez da bete.

Burdinezko eskulturen erakusketa batek ateak zabaldu ditu Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2014-04-07 13:06   Kulturea

Busturiko Madariaga Torretxean dagoan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen dauen Euskadiko Biodibersidade Zentroan Ugaritzen dire izakiak aldi baterako erakusketea zabaldu dabe; Jose Azul burdin eskultore aragoiarra da egilea, eta hegazti, arrain, intsektu edo eboluzinoan eta mobimentuan dagozan dekorazino elementuek osotzen dabe.

Elena Laka izentau dabe Euskaltzaleen Topaguneko presidente

Bizkaie! 2014-04-07 11:13   kulturbiz

Elena Laka, abokatua lanbidez, Eibarko …eta Kitto! euskera alkarteko ordezkaria da Topagunean eta urte luzez lotura handia izan dau bai euskera alkarteakaz eta baita Euskaltzaleen Topaguneagaz be. Izan be, bost urtez izan da Topaguneko zuzendaritzakide.

Otxarkoaga eta Txurdinagako X. Magia Topaketen barruan, ilusionista amateurrentzako lehiaketea be antolatu dabe

Bizkaie! 2014-04-04 16:25   kulturbiz

Ekimen hau, Bilboko barruti guztietan antzerki eta jantza emonaldiak, ikusentzunezko ikastaro eta proiekzinoak, arte eta argazki erakusketak, folklorea, kontzertuak, kaleko bandak, tailerrak eta bestelako kultur jarduerak eskaintzen dituan Kultura Barrutik programearen barruan gauzatuko da.

Tania de Sousaren bakarkako lehenengo diskoa produziduko dau Fermin Muguruzak

Bizkaie! 2014-04-04 15:06   Musikea

Tania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Fermin Muguruza Irungo musikaria eta dokumentalistea.

Bilboko Arte Eder Museoak 'Greco. Materia eta arima' jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2014-04-04 12:43   jardunaldiak

Bilboko Arte Eder Museoak bat egin dau Grecoren heriotzearen laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiakaz, eta Greco. Materia eta arima jardunaldiak antolatu ditu. Lau berbaldi izango dira jardunaldiotan, apirilaren 7an eta 14an, maiatzaren 28an eta bagilaren 4an.

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak idazle bilbotarraren omenezko VII. Poesia Lehiaketea deitu dabe

Bizkaie! 2014-04-04 11:36   kulturbiz

Bagilaren 16ra arte, lanak papelean nahiz webgunearen bitartez aurkeztu ahal izango dira. Papelean aurkeztu ezkero, Barrainkuako Kultur Etxera (Barrainkua, 5) helarazo behar dira, eta Interneten, gaztelaniazko lanak ondoko helbidera eta euskerazkoak, barriz, beste honetara bialdu daitekez.

Alimara CAT saria jaso dabe EAEko Turismo sailak egindako liburuxkek

Bizkaie! 2014-04-04 11:24   sariak-autortzak

Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Mertxe Garmendiak Bartzelonako UnibesidadekoTurismo eta Ostalaritzako Prestakuntza eta Ikerketako Nazinoarteko Zentroak (CETT) emoten dauen Alimara CAT saria jaso dau Bartzelonan. Alimara CAT Sarien 30. edizinoko epaimahaiak EAEko sustapen materialaren kalidadea nabarmendu dau.

Johnny Winter mitikoak kontzertua eskainiko dau Bilbon maiatzaren 12an

Bizkaie! 2014-04-03 18:42   Musikea

Johnny Winter blues eta rock gitarrista mitikoak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 12an Bilboko BBK Salan, 20:00etan. Sarrerak 27 euroan dagoz salgai, eta aretoan bertan, BBKren orotarako kutxatzainetan eta Kutxabanken webgunean erosi daitekez, BBK Aretoko iturriek jakinarazo dabenez.

Kaleko ikuskizunak idazten ikasteko jardunaldia egingo dabe Umore Azokearen aurrerapen moduan

Bizkaie! 2014-04-03 15:42   kulturbiz

Ekimen honek espazio publikoan plazaratzeko helburua daben ikuskizunen idazketeari helduko deutso eta Pierre Berthelot (Périgueux-Frantzia, 1956), Generik Vapeur konpainia frantziarraren zuzendaria izango dau gidari.

Itziar Nogerasek 'alderdikeria eta konpromiso falteagaitik' itxi dau Donostia 2016

Bizkaie! 2014-04-03 15:40

Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari nagusi zanak prentsaurrekoa emon dau Donostian, kargua ixteko errazoiak emoteko. Proiektuak blokeo teknikoa daukala esan dau, eta alderdikeriaz erabili dala.

Euskal Herriko datu fitxategien biltegia garatu dau Gaindegiak

Bizkaie! 2014-04-03 14:39

Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, datuak.net ataria garatu dau, Euskal Herri osorako datu fitxategiak eskaintzen dituan ataria. Honegaz, Euskal Herriari buruzko ezagutza sustatzeko zerbitzu edegien aterkia osotu dau Gaindegiak, aurretik beste bi plataforma garatu baititu: atlasa.net eta euskalgeo.net.

'Elhuyar' aldizkaria eta zientzia.net guneak entzungai dagoz

Bizkaie! 2014-04-03 14:14

Ahots sintesi bidez webguneak entzuteko teknologia garatu dau Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unidadeak, EHUko Aholab taldeagaz alkarlanean. Elhuyar aldizkariaren webgunean eta zientzia.net-en aplikau dabe, eta daborduko erabiltzaileek gune horreetako edukiak euskeraz modu naturalean entzuteko aukerea daukie.

Zabalik dago 26. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea

Bizkaie! 2014-04-03 11:47   Musikea

Bilboko Udalak martxan ipini barri dau Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizinoa. Izena emoteko epea edegi dabe, eta maiatzaren 15ean zarratuko da. Taldekideek 18 eta 35 urte bitartekoa adina izan behar dabe, baina aurten barrikuntza bat dago, bandeak kide bi edo gehiago baditu, batek 35 urte baino gehiago euki leikez.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Jon 2014-04-02 20:36

Interesgarria!

Erantzuna | Eusko Jaurlaritzearen itzultzaile automatikoaren aukerak zabaldu ditue

Jorge Doradok jasoko dau Fantrobia Saria Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdian

Bizkaie! 2014-04-02 18:43   Barriak

FANT Jaialdiaren antolatzaileek, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen dan zinemagile bati zuzendutako Fantrobia Sariaren aurtengo irabazlearen izena jakinarazo dabe; aurten, Jorge Dorado madrildarrak jasoko dau. Film laburretan egindako karrera arrakastatsuaren ondoren, Doradok lehen film luzea estreinau barri dau, Mindscape izenburukoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)