Marco Canale eta Olga Mesa koreografoen estreinaldiak, BAD jaialdiaren azkenengo astegoienean

Bizkaie! 2014-10-31 10:56   Kulturea

BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiaren 16. edizinoa amaitzear dago, domekan eskainiko ditu aurtengo azkenengo emonaldiak. Baina, estreinaldi bigaz zarratuko ditu ateak, Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer eta Olga Mesa koreografo eta artistearen Carmen Shakespeare: Acto 1 beharrakaz, hain zuzen be.

Crazy Chaos, Late to scream, Larregi eta Aizkorak zorroztu dira VI. Banden Lehiako finalean joko daben taldeak

Bizkaie! 2014-10-31 10:08   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatzen dauen Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizinoko finalerako sailkatu diran lau taldeak erabagita dagoz. On line jasotako botoei esker, Crazy chaos eta Late to Scream sailkatu dira; Crazy Chaos taldeak 3.467 puntu jaso ditu eta Late to Scream taldeak, barriz, 3.322.

Sortzaileekaz barriketaldiak, Udagoieneko Osterearen 15. edizinoan

Bizkaie! 2014-10-30 14:51   kulturbiz

Udagoieneko Osterea Bizkaiko kultur zirkuituaren XV. edizinoa antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Aurten, lehenengoz, egitarauan parte hartuko daben sortzaileek barriketaldian egingo ditue. Zemendiaren 5ean, Getxoko Villamonte Kultur Etxean, izango da lehenengo hitzordua, Gari musikariaren eskutik.

Sekula baino film gehiago aurkeztu dira Lekeitioko Zine Bileran

Bizkaie! 2014-10-30 13:35   Barriak

Zemendiaren 23tik 29ra bitartean Lekeition egingo dan 37. Euskal Zine Bileran 48 lan izango dira lehian, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Danetara, 59 lan jaso ditue, inozko gehien. Jaialdiko azkenengo egunean euskal zinemagintzearen inguruko jardunaldiak egingo dituela aurreratu dabe.

'Geure Kolkotik 2014' diskoa kaleratu dau Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak

Bizkaie! 2014-10-30 12:03   Musikea

Bost soinu-jotzaileren pieza barriak batu ditue Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratutako diskoan, hain zuzen be, Astiasara II, Aritz Alustiza, Eneritz Bengoetxea, Iker Dorronsoro eta Maitane Ayerzaren lanak. Zemendiaren 9an egingo dabe aurkezpena jentaurrean, Bergarako Zabalotegi aretoan, 17:30ean.

Getxoartek egungo sorkuntzea eroango dau Areetara

Bizkaie! 2014-10-30 11:46   Kulturea

Ekimenaren helburuak dira artista barrien lana bultzatu eta horreen prestakuntzan lagundu, esperimentazino- eta hazkunde-gune bilakatu eta sormen garaikiderako prozesuak publikoari hurreratu. Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan 30 arte-proposamen egongo dira ikusgai eta, horreen inguruan, zenbait jarduera antolatu dira.

Jabier Muguruzak 'Hilen logika ezkutua' helduentzako narrazino liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-10-30 10:32   Kulturea

Eguneroko bizitzako kontuak jaso ditu Jabier Muguruzak, itxuraz jazoera normalak izan arren, azpian beste esangura bat daukienak.  Hilen logika ezkutua (Erein) helduentzako hamabost urte idatzi barik egon ostean ailegau da. Kontakizun guztiek aipu bana dabe, berbarako, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska, Bernardo Atxaga, Milan Kundera edo Josep Plarenak.

Angela Figuera gogoratzeko poesia eta musika errezitaldia izango da gaur Bilbon

Bizkaie! 2014-10-30 10:07   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak poesia eta musika errezitaldia antolatu dau eguenean, urriaren 30ean, Bidebarrietako liburutegian, Angela Figueraren eguna ospatzeko, poeta bilbotarra hil zanetik 30 urte beteten diran honetan, hain zuzen be. Errezitaldia ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrerea librea izango da.

Harkaitz Canok irabazi dau Euskadi saria ume eta gazte literaturan

Bizkaie! 2014-10-29 14:31   sariak-autortzak

Maite Gurrutxagak, Harkaitz Canok, Joseba Gabilondok eta Jon Juaristik irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak ilustrazino, ume eta gazte literatura, euskerazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera arloetan hurranez hurran.

Clint Eastwood aktorea da Bilbao Mendi Film Festivaleko kartelaren protagonistea

Bizkaie! 2014-10-29 14:07   Barriak

Abenduaren 12tik 21era bitartean, Bilbon egingo dan Mendi Film nazinoarteko mendi zinemaldiaren zazpigarren edizinoko kartela aurkeztu dabe. Clint Eastwood aktore estadubatuarra agiri da irudian, Suitzako Alpeetako Eiger mendiaren ipar aurpegian eskegita, The Eiger sanction pelikulearen eszena batean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'24 Ordu Digitalean' Elorrion

Bizkaie! 2014-10-29 10:53   Barriak

Hemen da Arriolako IX. Film Laburren Lehiaketea. Aurten be lanak aurkezteko 24 ordu baino ez ditue izango parte-hartzaileek, horixe da lehiaketearen ezaugarri nagusia. Urriaren 31n, arratsaldeko 17:00etan, antolatzaileek gaia proponiduko dabe eta 24 ordu geroago filmak Arriola Antzokian aurkeztu behar dira.

Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10. edizinoa beteko dau aurten

Bizkaie! 2014-10-29 10:33   Barriak

2005. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau urtero. Aurtengoa 10. edizinoa izango da, eta igazko arrakastea dala eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazearen barruan egingo da, bigarrenez. Izena emoteko epea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.

Halloween Metal Fest jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian datorren zapatuan

Bizkaie! 2014-10-29 09:53   Musikea

Halloween Metal Fest jaialdiaren zazpigarren edizinoa datorren zapatuan, zemendiaren 1ean, izango da Bermeoko Kafe Antzokian. Vita Imana talde madrildarra izango da aurten jaialdiko izar nagusia, eta eurekaz batera, Crisix, Dawn of the Maya eta Sealed Room taldeek joko dabe.

Zemendiaren 14an hasiko da 65 film eskainiko dituan 56. Zinebi

Bizkaie! 2014-10-28 14:30   Barriak

Europan zaharrenetakoa dan zinemaldiaren 56. edizinoan, danetara 3.368 film aurkeztu dira eta horreetatik antolatzaileek  65 aukeratu ditue Sail Ofizialerako, lehiaketan parte hartzen daben hiru generoetako, fikzinoa (30), dokumentala (17) eta animazinoa (18), Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak irabazteko burrukan. Lehiaketarako aukeratutako film horreetatik 7 euskal zinemagileek egindakoak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Jasone Osorok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2014-10-28 14:17   Kulturea

Idazle elgoibartarraren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. 26 behar aurkeztu dira, eta danen artean Jasone Osororen egitasmoa aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria eguen arrastian jasoko dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan

Bronte, Munro, Lispector eta Calder, 'Literatura Unibertsala' bilduman izango dira laster

Bizkaie! 2014-10-28 13:33   Kulturea

EIZIEk Literatura Unibertsala bildumako itzulpen proiektuen esleipena jakinarazo barri dau. Zazpi liburu barri aukeratu ditu epaimahaiak: Emily Bronteren Wuthering Heights, Alice Munroren Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage, François Villonen Le testament, Norman Manearen Întoarcerea huliganului, Clarice Lispectorren Felicidade Clandestina, Pere Caldersen Aquí descansa Nevares eta Sergei Doblatoven Чемодан (Maleta).

Donostiako 50. Heineken Jazzaldiak euskal jazzaren aldeko apustua berretsiko dau

Bizkaie! 2014-10-28 10:29   Musikea

50. Heineken Jazzaldiak azken urteotan euskal jazz taldeen alde egindako apustua berretsi dau, 2015eko garagarrilaren 22tik 26ra egingo dan jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainita. Hain zuzen be, Heineken Jazzaldiko egitarauko 10 kontzertu hautaketa prozesu baten bidez sailkatutako hamar taldek eskainiko ditue eta beste bost 2014an diskoa plazaratutako beste bost taldek.

'Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran' liburuaren edizino ezezagun bat jaso dau dohaintzan Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-10-27 17:39   kulturbiz

Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran liburutxuak badauka interesa, ez bakarrik XX. mendeko hasierako Durango aldeko euskereagaitik, baita nekazaritzan erabilitako jardunen informazinoagaitik eta baserriaren eta Euskal Herriaren egoeraz emoten dauen lekukotasunagaitik be.

Alex Txikon, Juanjo San Sebastian edota Ferran Latorre, Arrigorriagako Mendi Astean

Bizkaie! 2014-10-27 17:36   jardunaldiak

Urriarean 28an hasiko da Padura Mendi taldeak eta Arrigorriagako Udalak antolatutako Mendi Astea 2014. Ferran Latorre mendizale katalana izango da lehenengo hizlaria. Hatxean eta izotzean egindako eskaladak izango ditu berbagai 20:00etatik aurrera, Lonbo aretoan.

'Lou Reed, mila esker'

Bizkaie! 2014-10-27 14:43   Musikea

Gaur, urriak 27, bete da Lou Reed hil zaneko lehenengo urteurrena eta data gogoangarrian kaleratu dabe Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinau dauen eta Txuma Murugarrenek euskerara ekarritako Reeden hamar kantu batzen ditan lanean, Reeden baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dogu kantu gehienetan, hainbat euskal artistagaz batera.