Durangoko IV. Begira Photo azken txanpan

Bizkaie! 2014-06-26 14:34   jardunaldiak

Kinua Argazki alkartearen bultzadaz, Begira Photo Festivalaren laugarren edizinoaren oinarri nagusiak Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera emotea dira. Bagilaren 10etik 29ra, zortzi erakusketa, lau berbaldi, argazki-liburu baten aurkezpena, hiru ikus-entzunezko proiekzino eta bi tailer izan dira eskura.

Kulturearen Euskal Kontseilua goitik behera barritua

Bizkaie! 2014-06-26 13:51   kulturbiz

Talde barrituak atzo egin eban lehenengo bilerea Gasteizen (53 kideetatik 37 barriak dira), Lehendakaritzaren egoitzan, eta Kultura Auzolanean plana egokitzen, garatzen eta ebaluetan hasi dira. Proiektu horrek kulturearen eremuan aurten eta 2015ean egin beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak batu ditu dokumentu batera.

Bakelite taldeak 'Azeriak' diskoa jentaurrean aurkeztuko dau domekan, Bakion

Bizkaie! 2014-06-26 11:14   Musikea

Talde bermeotarraren lehenengo behar luzea da Azeriak, orain arte singleak argitaratu ditue eta. Naiara Anasagastik (ahotsa, bateria, perkusinoak) eta Sergio Llanosek (gitarrak, perkusinoak) musika baltza dabe gogoko, baina beste estilo batzuk bere bai, folka, rocka, garagea... Bakelitek domekan Bakion joko dabe, 01 tabernan, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Daniel Merinok bakarkako 11 urteko ibilbidea ospatuko dau Getxon

Bizkaie! 2014-06-26 10:38   Musikea

Daniel Merino kantautore getxotarrak bere 11 urteko bakarkako ibilbidea ospatuko dau barikuan, bagilaren 27an, Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Jeremias Johnson banda eta beste zenbait konbidadu izango ditu lagun. Kontzertua grabau egingo da, ondoren Concierto para Getxo en Sol Mayor CD eta DVDa argitaratzeko.

Bilbao Eszenak jentaurrean erakutsiko dau aurtengo tailerretan egindako lana

Bizkaie! 2014-06-25 18:36   Kulturea

2013-2014ko ikasturtearen amaiereagaz batera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbao Eszena Baliabide Eszenikoen Zentroak bertako tailerretan egindako lanaren emoitzak erakutsiko ditu jentaurrean. Horretarako, dobako bi antzezpen antolatu ditu, bata Bilbao Eszenaren egoitzan bertan bagilaren 26an, eta bestea BilboRocken hurrengo egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ana Maria Matute idazlea hil da

Bizkaie! 2014-06-25 15:36   Kulturea

88 urte zituan Ana Maria Matute Ausejok, Nobel sarirako hautagai izandakoak, eta Espainiako literatura sari handi gehienak irabazi zituanak. Demonios familiares nobela barria idazten egoan.

Eusko Jaurlaritzeak 120.000 euro emongo deutsoz Durangoko Azokeari

Bizkaie! 2014-06-25 13:55   Kulturea

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen arabera, Jaurlaritzeak 120.000 euroko laguntzinoa emongo deutso aurten Durangoko Azokeari. Bizkaiko Foru Aldundiak besteko ekarpena, beraz. Batzarra euki eben atzo eta alde biak gustura urten ziran. Hasieran, 80.000 euro emoteko asmoa eukan Jaurlaritzeak.

Azkuek Cleto de Alaña musikariari eskainitako 'Vizcaytik Bizkaira' liburua dohaintzan emon deutsie Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2014-06-25 11:16   kulturbiz

Xabier Errotaetxe Latxiondo euskaltzaleak Resurreccion Maria Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) liburuaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak hartu eban liburua atzo, bagilaren 24an.

335 miloe datozen urteotan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2014-06-25 10:31   Euskerea berbagai

Euskerearen Agenda Estrategikoak hiru helburu orokor ditu: euskerearen ezagutzea zabaltzea, erabilerea handitzea eta kalidadea hobetzea. Euskerearen kalidadeaz berba egiten danean, euskerearen komunikagarritasuna hobetzea esan nahi dau, hizkuntza biziago eta komunikagarriago bat lortzea, hain zuzen be.

Daniel Lozanoren 'Casus Belli/Mea Culpa' proiektua Deustuko zubian ikusgai

Bizkaie! 2014-06-24 17:19   kulturbiz

Garagarrilaren 14ra arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxoleak Daniel Lozanoren Causas Belli/Mea Culpa artelana hartuko dau Interbentzino artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoaren barruan, hau da, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben ikasle eta ikerlari talde batek sortu eta garatutako ekimenean.

Augustin Zubikarai XIV. Saria martxan

Bizkaie! 2014-06-24 15:04   Kulturea

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kulturea aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatu dabe beste urte batez, nobelak sortzeko beka legez funtzionauko dauena.

San Joanek jagon daizala Arrabako landan

Bizkaie! 2014-06-24 13:52

Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 29an, domekan, Zeanurin. Ana Mari bere arrabeak ur bedeinkatua botaz eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan! esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean, Uribeko Elexartza baserritik abiatuko dira Enrike Etxebarria eta bere ardiak Arrabako landara zuzentzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bagilak 27, Bizkaiko Kultur Txartela erosteko azkenengo eguna

Bizkaie! 2014-06-24 11:16   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuen konsumoa sustatzeko martxan ipinitako Bizkaiko Kultur Txartela deskontu txartela erosteko azkenengo eguna barikua da, bagilaren 27a. Hiru txartel mueta eskuratu daitekez, eta danak emoten dabe 40 euroko gastua egiteko aukerea. Kutxabaken orotarako kutxazainetan erosi daitekez, Bizkaian.

2014ko Aste Nagusiko 6 kartel finalistak ezagutarazo ditue

Bizkaie! 2014-06-24 11:11

Sei kartel finalistak Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan egongo dira ikusgai, Plaza Zirkularrean, eta baita Bilboko Udaleko webgunean be, www.bilbao.net, eguaztenetik, hilaren 25etik garagarrilaren 2ra bitartean. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatzeko parte hartu ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Emakumea eta Euskal Pilota' erakusketea ikusgai, Bilboko Ondare aretoan

Bizkaie! 2014-06-23 18:29   Kulturea

XX. mendean munduko kantxarik garrantzitsuenetan ibili ziran emakumeak omentzea dau helburu Bilboko Ondare aretoan edegi barri daben Emakumea eta Euskal Pilota erakusketeak. Garagarrilaren 30era arte egongo da zabalik. Bagilaren 24an eta garagarrilaren 8an ikustaldi gidatuak antolatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskaltegiek euskerearen erabileran daukien egitekoa nabarmentzeko 'selfie' lehiaketea antolatu dau Getxoko Udalak

Bizkaie! 2014-06-23 17:57   Euskerea berbagai

Ikasleei eta herritar guztiei zuzenduta, euskerearen ikaste-prozesua eta erabilerea sustatzeko selfie lehiaketea egingo dabe Getxon, ikasturte barriari begira matrikuletearen garrantzia nabarmentzeko. Irudi onenak iraileko matrikulazino kanpainako kartelak eta esku-orriak egiteko.

'Poeta katalan garaikideak' liburua argitaratu dabe Urrezko Biblioteka bilduman

Bizkaie! 2014-06-23 15:27   Kulturea

Gerardo Markuletak prestau dau Poeta katalan garaikideak (Elkar) antologia, orain ia hogei urte Literatura Unibertsala bilduman kaleratu eban Zenbait poeta katalan (Ibaizabal) lanaren berrargialpena. Izenburua aldatu dau, eta berbaurrea bere bai.

Juan Pablo Orduñezek espazioari buruzko bere esku-hartze artistikoak batu ditu 'Hasta la bandera' erakusketan

Bizkaie! 2014-06-23 15:21   Kulturea

Orduñezek gauzak aldarazoteko moduko esku-hartze artistikoak ditu ardatz, izan be, bere esanetan, artisteak jazoten danagaz lotuta egon behar dau. Bere lanaren bitartez, funtzionetan dauen artea bilatzen ahalegintzen da, bulegoetan hartu eta gizartean eta etxeetan sufriduten diran erabagi politikoei erantzuteko modukoa.

'Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-06-23 14:31   Euskerea berbagai

Erramun Baxok ohorezko euskaltzainak eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak idatzi dabe Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian liburua, eta daborduko irakurgai dago Euskaltzaindiaren webgunean. Argitalpenak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoa izan dau.

Maider Arregi Markuleta irabazle, XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2014-06-23 12:57   Bertsolaritzea

Zapatuan jokatu zan Eskolarteko Bertsolari Txapelketea Orioko Karela kiroldegian, goizeko hamaiketatik aurrera. Maider Arregi Markuleta oñatiarra izan zan txapelduna, eta Aitor Servier Etxexuri, azpitxapelduna. Bertso giro ederrean, egun osoko jaia izan za Orion, antolatzaileen esanetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)