'Txotxongiloak igandero' zikloaren bosgarren edizinoa prest dago Bilboko Campos Antzokian

Bizkaie! 2014-10-21 15:35   Kulturea

Zemendiaren 2tik urtarrilaren 4ra bitartean, domekero umeei zuzendutako txotxongilo emonaldiak antolatu ditue Bilboko Campos Antzokian. Danetara, bederatzi antzezlan programau ditue, goizez eta arrastiz. Saio gehienak 3-4 urteko ikusleentzako dira, baina badagoz nagusiagotxuentzako bere, 6 bat urtekoentzat.

'Iparra Galdu Gabe' jardunaldiak Getxon

Bizkaie! 2014-10-21 14:32   kulturbiz

Ipar Euskal Herriaren errealidadea Getxora hurreratzea da, Euskal Kultur Erakundeagaz lankidetzan eta udalerriko euskalgintzeagaz batera, bi urtean behin Getxoko Udalak antolatzen dituan Iparra Galdu Gabe Jardunaldien helburua. Aurten VI. edizinoa izango da, urriaren 23tik zemendiaren 4ra bitartean.

GazteKaldia, gazteria Bizkaia ereiten

Bizkaie! 2014-10-21 13:08

GazteKaldian, beste gazte batzuekaz etorkizunari begiratzeko ideiak trukatu eta aberastu gura dozuz? Konponbide barritzaileak eta emonkorrak bilatzeko eta erabagietan parte hartzeko gogoa daukazu? Hitzordua Bilbon, Euskalduna Jauregian, izango da urriaren 25ean, zapatuan, 9:30etik 18:30era bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Saioa bikoteak 'Bi' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2014-10-21 11:38   Musikea

Hamar kantako diskoa argitaratu barri dau Kamila Zubeldiak eta Marieder Iriartek osotutako Saioa bikotea, Bi (Usaina Records). Nemesio Etxaniz, Joan Casenave, Luigi Anselmi edota Joseba Sarrionandiaren berbak darabilez kantetan, folk akustiko eta rock doinuekaz. Zemendiaren 14an, Miarritzeko Lurrama azokan joko ditue lan barriko abestiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lehenengo aldiz Nafarroa osoan euskeraz ikasi ahal izango da

Bizkaie! 2014-10-21 10:57   Euskerea berbagai

Eremu ez-euskalduneko ikastetxe publikoetan D eredua ezarri ahal izateko, Nafarroako Euskerearen Legea aldatzeko proposamena aurkeztu dabe Nafarroako Parlamentuan PSNk, Geroa Baik eta Ezkerrak.

Zeanurik eta Ubidek larreen ganeko bakea barriztauko dabe

Bizkaie! 2014-10-20 18:37

Urriaren 25ean, zapatuan, orain dala gizaldi bat baino gehiagotik urtero errepetiduten dabenez, Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapena egin eta bakea barriztauko dabe. Batzar hau aprobetxauta, Zeanuri-Ubide. Larreen Mankomunidadearen VIII. Zeharkaldia egiteko aukerea be eskainiko da

»» Ikusi argazki guztiak (4)

22 herrialdetako 123 pelikula izango dira ikusgai VII. Bilbao Mendi Film Festivalen

Bizkaie! 2014-10-20 15:48   Barriak

22 herrialdetako 123 pelikulek dabe aukerea Bizkaiko uriburuak abenduaren 12tik 21era hartuko dauen Bilbao Mendi Film Festivaleko, Mendi Zinemako Nazinoarteko Jaialdiko, 7. edizinoan parte hartzeko. Antolakuntzeak laster hautatuko ditu lehiaketan parte hartuko daben pelikulak, 40 inguru izango dira.

Kanadako belardien kulturea Bilbora dator Creative Saskatchewan plataformearen eskutik

Bizkaie! 2014-10-20 15:14   Kulturea

Creative Saskatchewan enpresa aurrendaria da industria kulturalen garapenaren inguruan, izen bereko eskualdean, Kanadan. Iparramerikako komunidade honen mobimentu kulturala ezagutzera emotearren antolatutako ekitaldiak urriaren 29a eta zemendiaren 2a bitartean izango dira.

Urriaren 25ean, Zarautzen, hasiko da Literatura Eskolearen ikasturte barria

Bizkaie! 2014-10-20 15:00   Kulturea

Alfabeto barri bat eskatu eban Amaia Lasak 1971n, eta alfabeto barri bat irakurri gura dabe 2014an Literatura Eskolako kideek. Gero eta beharrezkoagoa deritxogu irakurteko alfabeto barri bat ikasteari, gero eta preminazkoagoa alfabeto barri bat idazteari, dinoe.  Larraitz Ariznabarretak abiatuko dau egitaraua, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia izenburuko berbaldia emongo dau zapatuan, 10:00etatik aurrera, Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

100 persona baino gehiagok parte hartu dabe Otxarmetraje, Otxarkoagako Film Labur Lehiaketan

Bizkaie! 2014-10-20 13:46   Barriak

Otxarmetraje lehiaketearen helburua Otxarkoagako auzoa ezagutarazotea da ikus-entzunezko lan baten agertoki legez erabiliz. Lehiaketeak bi astetan zehar auzoaren leku eta denda desbardinak erakutsiz film labur bat egitea dau helburu.

Odei Barrosok Aiherrako saioa eta finalerdirako txartela irabazi ditu

Bizkaie! 2014-10-20 11:12   Bertsolaritzea

Puntuazinoari jagokonez, Odei Barrosok 221 puntu jaso zituan; Eneritz Zabaletak 217, Ramuntxo Christyk 215, Patxi Iriartek 201, Ortzi Idoatek 196,50 eta Ortzi Muruak 178,50.

Oihana Bartrak irabazi dau Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2014-10-20 10:40   Bertsolaritzea

Oihana Bartra Arenasek lortu dau puntu gehien batzea, 344,5 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela lortu dau bilbotarrak. Besteak puntuazinoen zain geratuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lazarraga sarien hirugarren edizinoa martxan da

Bizkaie! 2014-10-17 16:22   Euskerea berbagai

Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskerearen alde lan egin daben erakunde edota personak saritzea eta euren ahalegina autortzea da. Holan, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau erakunde eta persona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskerea txertatzeko aurrera eroandako ekimenakaitik.

Ixiar Rozasek ahotsaren inguruko 'Beltzuria' lana argitaratu dau

Bizkaie! 2014-10-17 15:38   Kulturea

Poesia, saiakerea eta dokumentala ditu osogai Ixiar Rozasek Pamiela etxeagaz kaleratu barri dauen Beltzuria liburuak. Ahotsaren espazio politikoa eta estetikoari buruzko hausnarketea egin dau egile gipuzkoarrak.

Lander Iglesiasek zuzentzen dauen 'Cuarteto del Alba' lanak zabalduko dau BAD 2014 urriaren 22an

Bizkaie! 2014-10-17 15:19   Kulturea

Barrikuntzea da Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren edizino barri hau inauguretako aukeratu dan eszenatokia Arriaga antzokia izango dala. Bertan Cuarteto del Alba lana ikusi ahal izango da, urriaren 22an eta 23an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko V. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2014-10-17 13:51   Euskerea berbagai

Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisikoak nahiz juridikoak goraipatzea da ekimen honen helburua.

EHUk, Mondragon Unibersidadeak eta Deustuk bat egin dabe 'Ika Mizka' egitasmoaren hirugarren edizinoagaz

Bizkaie! 2014-10-17 12:40   Euskerea berbagai

Igaz Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) eta Mondragon Unibersidadeak (MU) lankidetzan jardun baeben, aurten Deustuko Unibersidadea be sartu da alkarlanean. Gazteak euskerearen erabilerearen garrantziaz sentsibilizau nahi ditu Ika Mizka. Eta hik nola bizi dunk euskara egitasmoak. Era berean, jarrera aktiboagoak bultzatzeko ahalegina egiten dau.

UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleak Bilbao Art Districten

Bizkaie! 2014-10-17 11:53   kulturbiz

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen erakusketetarako gune alternatiboa eta ibiltaria dan In Project zabalduko da gaur. Barikuan bertan, 19:00etan eta zapatuan, hilak 18, 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan, Dj Yujuk kontzertu isilak eskainiko ditu. Horreek be balio izango dabe Unai Requejoren instalazinoa, Metala Borrokan izenburukoa zabaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Ladron Aranak 'Harrian mezua' nobela baltza aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-10-16 15:38   Kulturea

Negu gorrian, edurte handi baten ostean, mendi puntan gizon baten gorpua topau dabe, biluzik, eta saiek erdi janda. Lau urteko neskato bat be desagertu da, eta poliziak susmoa dauka jazoera biak ez ete dagozan lotuta. Leire Asiain Foruzaingoko inspektoreak dauka kasuaren ardurea. Horixe da Alberto Ladron Aranaren Harrian mezua (Elkar) nobela barriaren abiapuntua.

Gustavo de Maezturen 'Euskal lurra, Lirikea eta Erlijinoa' lana Bilboko Arte Eder Museora ekarri dabe

Bizkaie! 2014-10-16 14:30   Kulturea

Eusko Ikaskuntzaren hirugarren Kongresua zala-eta, egin eban Gustavo de Maeztuk Euskal lurra izeneko lana. 1922ko irailean, Gernikan, erakutsi zan lehenengoz. Euskal jardueren eta bizitzearen alegoria egin gura izan eban artista gasteiztarrak. Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai izango da urtarrilaren 12ra arte, Obra Konbidaua programeari esker.