'Egarri dagoenari... ur lohirik ez!' lemapean dator aurten Esaera Zaharren Txapelketea
2014-03-04 12:50 Euskerea berbagaiMartiaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketea. Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa XXI. edizinoa izango da, eta hau da hautatu daben leloa: Egarri dagoenari... ur lohirik ez!. Izena emoteko azken eguna martiaren 24a izango da.
Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak 'Erotisme' diskoa plazaratu barri dau
2014-03-04 10:54 MusikeaHogeita hamar urte bete ditu Joseba Gotzonek musikearen munduan, eta kaleratu barri dau bere hamaseigarren diskoa, Erotisme. Erotismoa da kantari portugaletetarrak idatzi eta konposautako zortzi kanten ardatz nagusia. Zuzenekoetan striper bi izango ditu lagun, ganera. Me derrito singlearen bideoklipa be kaleratu dau.
Abian da ardatz nagusi nerabeak eta gazteak izango dituan V. Gizazineak
2014-03-03 17:35 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programearen V. edizinoa jarriko dau martxan eguazten honetan, martiaren 5ean. Egitaraua San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan egingo da, eta Caóstica Alkartearen laguntzinoa izan dau. Jarduera guztiak libreak eta dobakoak izango dira.
Martiaren 7an estreinauko dabe 'Enperadorea' pelikula historikoa Durangon
2014-03-03 17:18 BarriakEmperor filmearen euskerazko bersinoa barikuan, hilak 7, ailegauko da EAEko zinema-aretoetara. Hain zuzen be, Durangoko Zugaza aretoan izango da estreinaldia. Peter Webber da zuzendaria, eta Tommy Lee Jones eta Matthew Fox dira aktore protagonistak.
'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' egitasmoa aurkeztu dabe Bilbon
2014-03-03 14:43 kulturbizKultur talka, tanbor talka, alkarregaz sortutako kantua, mugarik bako kulturea, egile emonkorren topaketa honek plazaratuko dauen ikuskariak honako sortzaileak batu ditu: kale-arte konpainia bi: Les Commandos Percu (Frantzia) eta Deabru Beltzak (Euskal Herria); eskualde bi: Akitania eta Euskal Herria; jaialdi bi: Libourneko Fest’arts eta Lekeitiokale, Lekeitioko Kale-Antzerki Nazinoarteko Jaialdia.
Graduondoko azoka bi izango dira asteon Bilbon
2014-03-03 14:26Gradundoko bi azoka egingo dira aste honetan Bilbon. Zehatz esateko, martitzenean, martiaren 4an, Graduondo eta Hizkuntzen Aretoa egingo da Euskalduna Jauregian, eta eguaztenean, martiaren 5ean, Graduondoko Ikasketen Nazinoarteko Azokea (FIEP) Ercilla Hotelean, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) iturriek jakinarazo dabenez.
Folk eta punk doinuak McOnak lekeitiarren 'Piraten matxinada' lehenengo diskoan
2014-03-03 13:42 MusikeaMusika zeltea, folka, punka eta rocka nahastau ditu McOnak taldeak bere lehenengo diskoa dan Piraten matxinada-n. Hamaika abesti ditu lanak, eta daborduko kanta abten bideoklipa grabau dabe, Zerbezien komandua. Martiaren 8an Ondarroako gaztetxean joko dabe, 22:00etatik aurrera.
Portugaleteko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (2014-2017) onartu barri dau
2014-03-03 13:31 Euskerea berbagaiPlan barriak hainbat atal ditu, plan zaharrean jasota egozan familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, alfabetatzea eta euskalduntzea, aisia, kirola, merkataritzea eta kulturaz gan, beste hainbat arlo, barriz, lehenengo aldiz jaso ditue euskera planean, berbarako liburugintzea, publizidadea eta informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriak.
'12 years a slave' pelikuleak irabazi dau pelikula onenaren Oscar saria
2014-03-03 10:44 BarriakOscar sari gehien Gravity pelikuleak lortu ditu, zazpi, baina garrantzitsuena, pelikula onenarena, Steve McQueenek zuzendutako 12 years a slave lanak irabazi dau. Emakumezko aktore onena Cate Blanchett izan da, Blue Jasmine lanean egindako beharragaitik, eta gizonezko aktore onena, Matthew McConaughey, Dallas Buyers Club filmagaitik. Zuzendari onena Alfonso Cuaron izan da.
Kimuak 2014 egitasmoan izena emoteko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik
2014-02-28 15:27 BarriakKimuak egitasmoaren 2014. urteko edizinora film laburrak aurkezteko epea zapatu honetan, martiaren 1ean, edegiko da, eta maiatzaren 30era bitartean egongo da zabalik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programeak euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.
Hiztegi Batua, OEH eta EODA eskuko telefonoan konsultetako aukerea zabaldu dau Euskaltzaindiak
2014-02-28 14:42Euskaltzaindiak garbi dauka gaur egun gizarteagazko hartu-emonetarako ezinbestekoa dala informazino- eta komunikazino-teknologiak erabiltea. Azken urteotan informazino-teknologien erabiltzaileek edonoiz eta edonon edukiak eskura izatea eskatzen dabe gero eta gehiago.
Alkarlanerako akordioa sinatu dabe Hekimenek eta Udalbiltzak
2014-02-28 14:12Hekimen euskal hedabideen alkarteak eta Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak alkarlanerako hitzarmen estrategikoa sinatu barri dabe, 2014-2015 aldirako hain zuzen be.
Mikel Kartonek 'Protesta ahotsa' disko barria Donostian aurkeztuko dau gaur
2014-02-28 11:00 MusikeaXabier Lete, Bitoriano Gandiaga, Joseba Sarrioanandia eta Beñat Sarasolaren berbak musikatu ditu Mikel Karton musikari donostiarrak Protesta ahotsa lanean. Abenduan argitaratu eban diskoa, eta orain jentaurrean aurkezten dabil. Hurrengo emonaldia martiaren 1ean izango da, Donostiako Kortxoenea gaztetxean, 14:00etan.
Gordexolako San Jorgeren erliebea zaharbarritu dau Bizkaiko Aldundiak
2014-02-27 17:53Bizkaiko Foru Aldundiko Zaharbarrikuntza Arloak San Jorgeren erliebea konserbau eta lehengoratzeko lanak egin ditu Sandamendiko baseleizan, Gordexolan. Obra hau zaharbarritzeko tratamenduak 2013. urtean zehar egin dira.
Euskadiko Errugbi Federazinoak errugbiaren araudia euskeratuko dau
2014-02-27 17:15 Euskerea berbagaiEuskadiko Errugbi Federazinoak kirol horren araudia euskeratuko dau lehenengo aldiz. Ekimena Gipuzkoako Federazinoak abiarazo eben eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunaren dirulaguntzinoari esker gauzatu ahal izango da.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak akelarretako eta bildurrezko musikea eskainiko dau
2014-02-27 13:58 MusikeaOperaren Lagunen Bilboko Alkarteko (OLBE) denporaldian Bizeten Carmen interpretau ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Akelarrearen barruan izenburuko egitaraua aurkeztuko dau, bildurrezko musikea ardatz harturik.
Zinemaldia.Cat: Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren edizino barritua sano arrakastatsua izan da
2014-02-27 11:36 BarriakUrrezko Txapela, Zumetarentzat. Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak Monica Zumetak eta Enara Goikoetxeak zuzendutako Izenik Gabe 200X133 lana saritu dau, Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròsek osotzen eben epaimahaiaren erabagiaren ondotik.
Mary Shelleyren 'Frankenstein' eta Elias Canettiren 'Mihia aske', Literatura Unibertsaleko ale barriak
2014-02-27 11:20 KultureaLiteratura Unibertsala bildumako 159. eta 160. liburuak aurkeztu barri ditue, Mary Shelleyren Frankenstein eta Elias Canettiren Mihia aske, Iñigo Errastik eta Ibon Uribarrik euskeratuak, hurranez hurran. Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanok.
'Tom Sawyerren abenturak', IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatua
2014-02-27 10:48 sariak-autortzakIBBY (International board on books for young people) erakundeak jakinarazo barri dauenez, Tom Sawyerren abenturak liburuak, 2013ko Euskerazko Literatura Itzulpenaren saria jaso ebanak, IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu dabe Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle itzultzaileen itzulpenaren kalidadeagaitik.
Ahaztutako emakumeak gogora ekarriko ditue 'Históricas' sorkuntza tailerrean
2014-02-27 10:03 KultureaBilbaoEszenak, MaMa Crea taldeagaz alkarlanean, sorkuntza eszenikoen inguruko Históricas tailerra antolatu dau. Martian hasi eta bagilean amaituko dira eskolak. Emakumeek historia izan daben lekua berreskuratzea da ikastaroaren helburua. Izena emoteko epea zabalik dago daborduko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...