Iosu Zabala Mondragon Unibersidadeko errektoreak urte amaieran lagako dau kargua

Bizkaie! 2014-06-05 18:21

MUko errektore Iosu Zabalak abenduan, agintaldia amaitzen dauenean, errektore eginkizunak lagako dituala jakinarazo dau. Inaxio Oliverik 2006an itxitako kargua bete dau zortzi urteotan Zabalak.

Bilboko Arriaga antzokiak bisita gidatu antzeztuak eskainiko ditu barriro

Bizkaie! 2014-06-05 13:04   kulturbiz

Bisita bakotxean, Gurutze Beitia (arrain saltzailea), Maribel Salas (sardinea), Itziar de Unda (txarteldegikoa) eta Alberto Nuñez (foyerreko lorontzia) antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) piano jotzailea izango dira, guztiak Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia.

Agroekologiari buruzko graduondoko barria antolatu dau UEUk

Bizkaie! 2014-06-05 11:29

Datorren ikasturteko graduondokoen eskaintza barria aurkeztu dau Udako Euskal Unibersidadeak Donostian. Hiru graduondoko prestau ditu, EHUgaz alkarlanean: Itzulpengintza eta teknologia, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta nobedadea dan Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen. Izena emoteko epea irailaren 19an amaituko da.

Zinebiklubek 23 filmez osotutako aukeraketea aurkeztuko dau bagilean Bilbon Zorrotzako eta Otxarkoagako udaltegietan

Bizkaie! 2014-06-05 11:07   Barriak

Aurten 14. edizinoa egingo dauen ZINEBIren eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honek 16 nazionalidadetako 23 film aurkeztuko ditu danetara hilaren 5etik 26ra bitartean, horreen artean Bilboko lehiaketan saritutako bost film. Proiekzinoak Zorrotzako eta Otxarkoagako Udaltegietan izango dira bagilaren 5, 10, 11, 12, 13, 19 eta 26an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hasier Larretxeak 'Larremotzetik' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-06-04 17:54   Kulturea

Idazle nafarrak bere lehenengo narrazino liburua kaleratu dau, Larremotzetik (Erein). 32 urte besterik ez baditu be memoria liburua idatzi dau Hasier Larretxeak.

Bilboko Deustu eta San Inazio euskal musikaz beteko dira bagileko eguenetan

Bizkaie! 2014-06-04 15:35   Musikea

Zikloa, folk musikea lantzen dauen Getxoko Gibelurdinek laukoteko mutilek hasiko dabe bihar, eguena, hilak 5. Jai-giroko kaleko kontzertu honi esker eta leku desbardinetatik ekarritako musika-tresnen laguntzaz, alaitasunez beteko dabe Deustuko Ramon y Cajal kalea, mundu osoko musika herrikoietan inspirautako doinuen bitartez.

Bagilaren 17an amaituko da Bilbao BBK Live jaialdiko bonuen salmentea

Bizkaie! 2014-06-04 14:51   Musikea

Gero eta hurrago dago Bilbao BBK Liven bederatzigarren jaialdia. Garagarrilaren 10, 11 eta 12an izango da aurtengo hitzordua, Kobetamendin. Hiru egunetarako bonuak erosteko epea laster amaituko da, hilaren 17an hain zuzen be. 105 euro (gehi 6 euro, banaketa gastuak) balio ditu bonuak.

Jun Märkl Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musika aholkularia izango da datorren denporaldian

Bizkaie! 2014-06-04 12:09   Musikea

Musika aholkulari izentau barri, Jun Märklek EOSen musika zuzendaritzea osotuko dau, zuzendari nagusi konbidadu izaten jarraituko dauen Andrey Boreykogaz batera.

'Sandro Botticelliren Venusen jaiotza eta Udaberria' liburua argitaratu dau Sans Soleil argitaletxeak

Bizkaie! 2014-06-04 11:04   kulturbiz

Aby Warburg arte historialariak idatzitako Sandro Botticelliren Venusen jaiotza eta Udaberria lana euskeraz kaleratu barri dau Sans Soleil argitaletxeak, Txinpartak sailean. Iraitz Urkulok itzuli dau liburua. Ismael Manterola irakasle eta arte kritikariak berbaurrea idatzi dau, eta Rafael Garciak, sarrerea.

Herria astekariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-06-04 10:56   kulturbiz

Hitzarmenak Herria astekariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, eta euskerearen eta euskal kulturearen eremuan gauzatuko da.

Euskal literaturea eta ahozkotasunari buruzko jarduerak bagilean, Madrilen

Bizkaie! 2014-06-03 18:21   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak euskal literatureagaz lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Madrilen hilebete honetan, martitzenetik aurrera. Gai ugari jorratuko ditue, besteak beste, autoitzulpengintzea, itzulpengintza arloko diru-laguntzinoak, eta itzultzaileen eta idazleen arteko hartu-emonak.

Aurten Deiadar Mendien Eguna Ganekogortan izango da, bagilaren 15ean

Bizkaie! 2014-06-03 17:40

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak hilaren 15ean ospatuko dau Deiadar Mendien Egunaren hamaikagarren edizinoa. Aurten, Ganekogorta mendian egingo dabe. Hitzordua 8:00etan izango da, El Fango kiroldegiko aparkalekuan. Eguerdian, 12:00etan, joko ditue adarrak Ganekogortako tontorrean.

V. Ahoa Bete Hots jardunaldiak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2014-06-03 17:35   Bertsolaritzea

Jardunaldiak garagarrilaren 2tik 4ra izango dira Amasa-Villabonan, Esan berriz, esan lemapean eta transmisinoa izango da ardatz nagusia. Izena emoteko epea bagilaren 25era arte luzatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

9.294 ikaslek egingo dabe Unibersidadera sartzeko probea UPV/EHUn

Bizkaie! 2014-06-03 15:40

Eguaztenean, bagilak 4, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.294 ikaslek Unibersidadera sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino %5,4 gehiagok. Igoerak hiru campusetan izan dira: Araban, %8,3 gehitu da, Bizkaian %3,1 eta Gipuzkoan %7,9. Ikasleen %54,4 emakumeak dira, eta %46,6 gizonak.

Munduko 45 uri Wallpeople proiektura batuko dira kaleetan naturea omentzeko

Bizkaie! 2014-06-03 15:01   jardunaldiak

Hutsik dagozan hormak galeria bihurtuko ditue artistek euren sorkuntza propioak erakutsiz. Bilbon, Zawp espazioan (Deustuko Erribera, 47) izango da hitzordua goizeko 11:00etatik 14:30era.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Burdina Bizkaian eta bere ingurunean' jardunaldiak bagilaren 3an eta 4an, Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-06-03 14:03   jardunaldiak

EHUko irakasle eta katedradunak eta adituak burdinaren ustiapenaren historiaz jardungo dabe egunotan Bizkaia Aretoan.

Chuck Palahniuken 'Borroka kluba' argitaratu dau Txalapartak

Bizkaie! 2014-06-03 12:50   Kulturea

Idazle eta kazetari estadubatuarraren Borroka kluba kaleratu dau Txalaparta etxeak, Naroa Zubillagak euskeratua. 1996an argitaratu eban Fight Club, baina David Fincherren izen bereko pelikulea estreinau arte ez eban arrakasta handirik izan.

Gernika BHIko 3 ikasle saritu ditue 'Urruzuno Gehituz 2013-2014' lehiaketan

Bizkaie! 2014-06-03 11:25   sariak-autortzak

A kategorian (Gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: hirurak gernikarrak, Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe (Pablo Callejak bigarren aldiz hartzen dau sari hau).

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Kubako eta Euskal Herriko eskolen artean eginiko film pedagogiko bat aurkeztuko dabe Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2014-06-03 10:52   Barriak

Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur alkarteek Kubako eta Euskal Herriko hainbat eskolen artean egindako Keinuka mugaz gaindi... Un guiño, un sueño izenburuko filma aurkeztuko dabe bagilaren 4an, goizeko 11:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Kimuak 2014 deialdiak 63 film labur jaso ditu

Bizkaie! 2014-06-03 10:37   Barriak

Eusko Jaurlaritzearen eta Euskadiko Filmategiaren laguntzinoa dauen proiektuko arduradunek gogorarazo dabenez, hurrengo pausua epaimahaiari jagoko orain, eta datorren bagilaren 9an batuko da film laburren behin betiko aukeraketea egiteko.