Hemen da XV. Bilbao Distrito Jazz

Bizkaie! 2014-02-27 09:57   Musikea

Bilbao Distrito Jazz programearen XV. edizinoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean antolatuta, zezeilaren 28an hasi eta martiaren 21ean amaituko da. Danetara, lau kontzertu izango dira, genero horretako musikari interesgarrien presentziagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Uriola

Bizkaie! 2014-02-26 14:41

Bilboko euskal komunikabideak batzen ditu uriola.info plataformeak. Bilboko informazinoa euskeraz, formatu digitalean eta auzolanean zabaltzen dauen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskerazko hainbat hedabideren informazino bateratua agertuko da eta dagoeneko badira komunikabide bat baino gehiagoren ekarpenak, baita Bizkaie! agerkariarenak be.

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea zezeilaren 28tik martiaren 9ra egingo da

Bizkaie! 2014-02-26 14:17   Kulturea

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea datorren barikuan, zezeilaren 28an hasi da eta martiaren 9an amaituko da; danetara, 16 erakusle izango dira Lamera parkean. Euskerazko eta gaztelaniazko nobedadeak, euskal diskogintza guztia % 10eko beherapenagaz eta aukerako liburuak izango dira aurtengo edizinoan, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak eta Bermeoko Udalak jakinarazo dabenez.

UEUk online eskaintzea indartuko dau

Bizkaie! 2014-02-26 13:34

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, online eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Martia eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Oroimen historikoa, moodle, ahots-teknikea, sormena eta beste hainbat gai landuko ditue horreetan.

Maddi Oihenart, Eneko Bidegain, Beñat Achiary eta Nahia Zubeldia, 13. Iparraldea bertan! zikloan

Bizkaie! 2014-02-26 11:56   kulturbiz

Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldea bertan! zikloaren 13. edizinoa aurkeztu barri dabe. Martiko lau egueztenetan antolatu ditue ekitaldiak. Ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna ezagutarazotea da antolatzaileen helburu nagusia.

'Guk gEUre Kulturaz' topaketea egingo dabe zezeilaren 27an, Durangoko San Agustin kulturgunean

Bizkaie! 2014-02-26 10:54   kulturbiz

Kulturearen gaur egungo egoera latzak bultzatuta, konponbideak topau guran, sortzaile, antolatzaile, hezitzaile eta kazetarientzako topaketea egingo dabe Durangon, zezeilaren 27an. Kudeaketa arazoak dirala eta, Landako gunean barik San Agustin kulturgunean egingo dabe Guk gEUre Kulturaz izentau daben jardunaldia.

Paco de Lucia gitarrista handia hil da

Bizkaie! 2014-02-26 10:32   Musikea

Bihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia (Algeciras, 1947-Cancún, 2014) flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.

Kirmen Uribek 2014ko Rosalia de Castro saria irabazi dau

Bizkaie! 2014-02-26 10:14   sariak-autortzak

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra saritu dabe Galiziako PEN Klubak antolatzen dituan Rosalia de Castro sarien hamargarren edizinoan. Galegoz idazten daben idazleez gan, literatura katalanean, portugesean eta euskaldunean nabarmendu diranak be saritzen ditue sariketa honetan, antolatzaileek adierazo dabenez.

UPV/EHUk 2012-13ko tituludunentzako 345 'Lehen Aukera' beken izen-emote epea zabaldu dau

Bizkaie! 2014-02-25 13:33

'Lehen Aukera' programa pilotua ekintza positiboa da. Lan-merkatu konplexu eta zorrotz honetara hurreratzeko aukerea emoten deutse gure ikasleei. Unibersidadean eskuratutako ezagutza eta trebetasunak tituludun bakotxaren ezaugarri akademikoetarako eta lanbide-ezaugarrietarako egokia dan enplegu batean jarduteko oinarria dira. Ekintza honen bitartez azken bultzadea emon nahi dogu, gure tituludunek lehen enplegu kualifikatua lortu deien.

Musika taldeentzako 'Artistas en Ruta' programearen hautaketan sartzeko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2014-02-25 10:22   Musikea

AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten be hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea helburu dauen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukerea izango dabe. Estadu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz barritzen da urtean, eta dagoeneko zabalik dago programearen hautaketa prozesuan sartzeko deialdia.

Itzulpenak eta dokumentazino eleanitza kudeatzeko Itzulges aplikazinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-02-24 17:22

Iberba Aholkularitzeak Itzulges izeneko aplikazinoa sortu dau, enpresetan euskerearen eta beste hizkuntzen itzulpenak, horreen kudeaketea, testuen idazketea eta abar errazteko eta laguntzeko. Aplikazinoaren helburua dokumentazino eleanitza sortu eta erabilten daben enpreseei tresna praktiko bat eskaintzea da.

'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketea Bilboko Alondigara ailegau da

Bizkaie! 2014-02-24 14:49   Euskerea berbagai

Maiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Alondigan Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketea. Donostiako San Telmo museoan abiatu zan proiektua, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.

Ana Malagonek 'Lasai, ez da ezer gertatzen' bere lehenengo liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-02-24 13:22   Kulturea

Orain dala urte bi hasi zan Ana Magalon donostiarra ipuinak idazten, Interneteko atari baten, www.samuraitasuna.org gunean, hain zuzen be. Mikroipuinetako asko Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar) liburuan topauko doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolariak Libre aldarrikapena gasteizen

Bizkaie! 2014-02-24 11:54   Bertsolaritzea

Salatu nahi dogu Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak astelehen honetan, zezeilaren 24an epaituko dituela presoen senideen omenezko kalejiran bertsoak kanteteagaitik. Ekitaldian kantautako bertso-sorta idatziagaz bat egin dogu bi inputatuakaz adieraztean 'nik ere kantau dot eta kantauko'.

Iñaki 2014-02-24 11:42

\"Umeek orain Inauteriak dinoe, eskolan esaten deutsiena da eta, batuaren eraginez hori da gehien erabilten dana. Bizkaiko formatzat, dana dala, Aratuste hartzen da.\"

Tira, biba eta aupa hiperbizkaiera, nahiz eta 1) bizkaiko euskaldun gehienek \"karnabal\" erabili, 2) \"aratuste\" delakoa Arabako eta Gipuzkoako testuetan ere normala izan 19. mendera arte.

Erantzuna | Akaitze Kamiruaga: 'Bizimodua bera aldatzen dan neurrian, Karnabalak aldatzen doaz'

Urko Aristi kazetariak hartu dau Mikel Irizarren lekukoa Tokikom-en presidente karguan

Bizkaie! 2014-02-24 09:55

Presidentetzea Urko Aristiren esku itxi dau Mikel Irizarrek, eta Administrazino Kontseilua handitu egin dau, 8 lagunetik 12ra, organoaren errepresentatibidadea eta bazkideakazko komunikazinoa hobetu asmoz.

Atzerriko ikasleak euskerea ikasten dabilz Zornotzako Barnetegian

Bizkaie! 2014-02-21 13:42   Euskerea berbagai

Txile eta Argentinatik heldutako Pablo Andres Valdebenito, Estefania Garizoain eta Juan Manuel Yacominik osotu eben urtarrileko taldea, eta zezeileko egonaldian Isidora Josefa Ramirez eta Patricia Stella dagoz Zornotzan.

Capsula taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau zapatuan Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2014-02-21 09:59   Musikea

Hirukote argentinar-bilbotarrak, igaz Tony Visconti produktore handiagaz grabau eban Solar Secrets azken diskoa aurkeztu eta zuzenean grabauko dau. AEBetan egindako bi hilebeteko biratik itzuli barri da Capsula, Os Mutantes edo X lako talde mitikoakaz batera jo ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UPV/EHUko lehen Ikasletxea inaugurau dabe, ikasleek diseinau eta kudeatutako topagunea

Bizkaie! 2014-02-20 17:02

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak adierazo dauenez, Ikasletxeak ingurune bat sortu nahi dau lanerako eta hartu-emonetarako; jarduera akademikorako eta deskantsurako. Baina horrezaz gan, autokudeaketa eredu bat be izan nahi dau. Ikasleentzako leku bat da, beraz, ikasleek kudeatzen dabena, ikasleek bizia emongo deutsien leku bat eta burujabetasun osoz garatuko dana.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manuel Rivas izango da 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren hurrengo protagonistea

Bizkaie! 2014-02-20 12:53   Kulturea

Manuel Rivasek alkartasunezko idazketearen ganean berba egingo dau: alkartasunaren balioakaz lotutako kasuak, jazoerak eta egoerak kontetako orduan idazle galiziarrari gehien eragin deutsien egileak, Vicente Ferreren inguruan egin dauen lana eta haregaz izan zituan loturak, baita literatureak eta idazleak/kazetariak konpromiso eta alkartasun gehiago izango dauen gizartearen bilaketan bete beharreko lana lako gaiak jorratuko ditu.