Olabide ikastoleak eta Euskaltzaindiak Raimundo Olabide omenduko dabe Gasteizen
2014-02-11 11:37Olabide ikastoleak 50 urte bete zituan 2013ko abenduaren 4an; egun haretan ikuskizun handi eta arrakastatsu bategaz ospatu eben urteurrena eta bertan omendu eben Izaskun Arrue, lehenengo andereñoa. Urteurrenaren harian, ekimen ugari antolatu ditue, horreen artean hilarean 12an, Raimundo Olabideri egingo jakon omenaldia.
'Galiza' eta 'Tradition 2.1' diskoak, Munduko Musikearen Europako Zerrendan
2014-02-11 11:31 MusikeaKepa Junkeraren Galiza eta Korrontziren Tradition 2.1 diskoak, 2014ko zezeileko European World Music Charts dalakoan sartu ditue, bosgarren eta seigarren lekuan, hurranez hurran. Munduko Musikearen Europako Zerrendea 50 musika adituk osotzen dabe.
Gernika BHIko Literatura Lehiaketeak baditu irabazleak
2014-02-11 10:13 sariak-autortzakHiru kategoriatan banatu dira ikasleen lanak euren ikasturtearen arabera. Danetara, 375 ikasleren idazlanak, institutuaren erdia, gora behera: Batxilergoko 2. mailan (18 urteko ikasleak) 110 parte-hartzaile izan dira danetara; DBH 4. mailan (16 urtekoak) 98 ikaslek hartu dabe parte; eta DBH 2. mailan (14 urtekoak) 162 ikaslek hartu dabe parte.
Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau
2014-02-10 16:24Datorren eguaztenean, zezeilaren 12an, 205 urte beteko dira Charles Darwin, Eboluzioaren Teoria argitaratu eban naturalista ingelesa, jaio zanetik, eta Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak topaketa zientifikoa antolatu dau egun horretarako.
Mintza! lemapean, XXXI. Herri Urrats Senperen, maiatzaren 11n
2014-02-10 13:56 Euskerea berbagaiHerri Urratsek 31 urte beteko ditu, eta inoiz baino gazte eta indartsuago dator Seaska ikastolen federazinoari bultzada barri bat emoteko asmoz. 31 urte eta 31 ikastola. Eta euskaldunentzat magikoa dan zenbaki honen atxakiagaz, aurtengo Herri Urratsek gure karta-joko ezagunenaren inguruan jolas bat proposatzen dau. Hortik 2014ko leloa: Mintza!
Deustuko Unibersidadeak Ada Byron emakume teknologoentzako saria sortu dau
2014-02-10 13:23 kulturbizEmakume profesionalen lana erakustea dau helburu Deustuko Unibersidadeko Injinerutza Fakultadeak emakume teknologoentzako antolatu dauen Ada Byron sariak. Deialdia martiaren 20ra arte egongo da zabalik, eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.
David Truebaren 'Vivir es fácil con los ojos cerrados' filma nagusi Goya sarietan
2014-02-10 10:50 BarriakFilm laburren euskal egileak polito ibili dira: Gaizka Urrestik (Abstenerse agencias) fikzinozko lan labur onenaren saria irabazi dau, eta Raul de la Fuentek (Minerita) dokumental labur onenarena.
Andoni Sagarna izango da Euskaltzaindiaren Hiztegia egitasmoaren zuzendari barria
2014-02-10 09:57 Euskerea berbagaiAndoni Sagarna euskaltzain osoa eta Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak egitasmoaren zuzendaria, 2014. urtean. Miriam Urkiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko Lantaldearen buruak, zeregin horretan lagunduko deutso, eta Jose Antonio Aduriz euskaltzain urgazleak aholkulari lanetan jardungo dau.
2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago
2014-02-07 15:15 BertsolaritzeaEskualdeetako txapelketetan izena emoteko epea martiaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.
Diziplina anitzeko kulturea aro digitalean, Tracking Bilbao Trash Media jaialdian
2014-02-07 14:31 jardunaldiakTracking Bilbao Trash Media jaialdia Bilbon egingo da zezeilaren 10ean, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Hilaren 14ra bitartean, websailak, bideoklipak, iragarki biralak eta ikus-entzunezko formatu barriak jorratuko ditue tailer espezializatuan. Ruben Ontiveros gidoilariak eta Borja Pérez aktoreak parte hartuko dabe.
Artatza-Romo BHI-ko ikasle batek irabazi dau Euskadiko Matematikako Olinpiadea
2014-02-07 11:56Javier de la Bodega Domingo-Aldamak, Artatza-Romo BHI-ko ikasleak, irabazi dau urtarrilaren 17an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean jokatutako Matematikako Olinpiadea; danetara, batxilergoko 42 ikaslek parte hartu eben. Bigarren saria, barriz, Eskolapios Ikastetxeko Martin Ortiz Ramirezek eroan eban, eta hirugarrena, Portugaleteko Andra Mari Ikastetxeko Iñigo Martinez Gomezek.
Argentinako euskal etxeetako euskerazko eskolak finantzetako hitzarmena sinatu dabe HABEk eta FEVAk
2014-02-07 10:43 Euskaldunak munduan2013/14 ikasturterako 30 hitzarmen sinatu ditu HABEk mundu zabaleko euskal etxeakaz. Hitzarmen horreen bitartez, 80 euskal etxetan 2.100 ikasle heldu ibiliko dira euskerea ikasten, Vancouverren (Kanada) hasi eta Sydneyraino (Australia). Gainera, ikasturte honetan, lehenengo aldiz, Bruselan eta Kolonbiako Antioquian be izango ditue eskolak.
Lekuek jaialdiak musikaz beteko dau Gernika martiaren 9tik 16ra bitartean
2014-02-07 10:33 MusikeaGernikako musikari eta musikazaleak bat egin dabe Lekuek izeneko jaialdia antolatzeko. Halanda ze, martiaren 9tik 16ra bitartean, makinatxu bat jarduera izango dira aukeran herriko hainbat espaziotan, tartean Audience, Marlango, Gari, Ruper Ordorika eta Atom Rhumbaren zuzenekoak.
Zinemaldia.cat euskal zinemeak atzerrian dauen erakusleiho garrantzitsuena bilakatu da
2014-02-06 17:40 BarriakJaialdia zezeilaren 13an hasiko da Gernika bajo las bombas pelikulearen emonaldiagaz, euskal produkzinoa izateaz gan Kataluniakoa be izan dauelarik. Holan, jaialdian zehar, bai pantailan edota solasaldietan, besteak beste, Aitor Merino, Marc Clotet, Mark Schardan, Patxo Telleria, Pep Tosar, Gorka Otxoa, Leticia Dolera, Lander Otaola eta Marc Gutiérrez izango dira.
Gerraurrean filmautako 'Sinfonía vasca' dokumentala topau dabe
2014-02-06 16:51 BarriakAdolf Trotz alemaniarrak zuzendutako Sinfonía vasca 1936ko dokumentala topau dau Andoni Elezkano EHUko irakasle eta historialariak. 36ko gerrea hasi orduko Euskal Herrian filmautako azkenengo pelikulea da eta galdutzat jo izan da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen estreinau eben dokumentala
Wes Andersonen 'The Grand Budapest Hotel' pelikuleak hasiko dau gaur Berlinale jaialdia
2014-02-06 13:19 BarriakGaur, zezeilak 6, hasi eta hilaren 16ra arte hogei lan izango dira Berlinaleko Sail Ofizialean lehian, tartean Wes Anderson estadubatuarrak zuzendutako The Grand Budapest Hotel pelikulea. Kean Loach zinemagile ezagunak Ohorezko Urrezko Hartza jasoko dau, ganera.
BilbaoEszenak 'Hizkuntzen Elkarbizitza Sorkuntzan' monografikoan izena emoteko epea zabaldu dau
2014-02-06 12:39 kulturbizErakusketa-formatu anitzetako sorkuntzan eta eszenifikazinoan interesauta dagozan antzerki (zuzendari, antzezle eta dramaturgo), jantza (koreografo eta jantzari), arte plastiko, bideo eta argazki alorretako profesionalei eta erdi-profesionalei zuzendutako ikastaroa da.
'Kimuak' programea Clermont Ferrandeko Azokan dago egunotan
2014-02-06 11:19 BarriakEtxepare Euskal Institutuak bultzatutako Kimuak programako arduradunak Frantziako Clermont Ferrandeko Azokan beharrean dabilz egunotan euskal film laburren sustapenean. Nazinoarteko Film Laburren jaialdi honek euskal partaideak be izango ditu, Raul de la Fuenteren Minerita dokumentala sail ofizialean, eta Kote Camachoren Elkartea, hain zuzen be.
'Cockneys vs Zombies' filma Filmazpit katalogoan sartu dabe
2014-02-06 10:02 BarriakDonostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astean 2012an Publikoaren Saria irabazi eban Matthias Hoene zuzendariaren Cockneys vs Zombies komedia britainiarra Filmazpit katalogoan sartu dabe.
'Istorio BIziak', ahozko narrazinoaren inguruko kultur programa barria Bilbon
2014-02-05 14:17 jardunaldiakIstorio BIziak aisiarako jarduerea baino zeozer gehiago da, edade talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimena, hain zuzen be, euskeraz eta gaztelaniaz egingo diran jarduerakaz. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horreetako batzuk nazinoarte mailakoak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...